_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Palestina askatu!

Bi hitzetan mundua laburbil daiteke, edo gizabanako baten bizitza, edo herri osoaren nahia. Latindarrek nomen omen esaten zuten, gizaki baten izenean bere geroa aurreikus zitekeelakoan. Errusiarrek mir tesen diote, hau da, mundua estua dela, solasaldi baten hizpide den pertsona ezustean agertzen denean. Bi hitz, korapilatsua eta askotan ulergaitza den mundua errazago irudikatzen laguntzeko. Eta hala ere, bi hitzetan laburbildutakoa laburpen txarra izango da ia beti.

Baina bi hitzetan ere ezberdintasun handiak suma daitezke. Egitura bera den arren, esaldi osatura ere batzutan heltzen ez den esamolde horretan mundua, gizartea, auzokoa bera ikuskatzeko modu eta maila zeharo ezberdinak azaleratu ohi dira. Hitz batzuk harritzekoak eta miresgarriak izan daitezke, ageri duten zorroztasunagatik. Beste batzuk tristetzeko modukoak diren bezala, edo lotsa sentiarazteko gai.

Duela bizpahiru aste Gasteizko TAU-Baskonia eta Tel Aviv-eko Maccabiren arteko saskibaloi partidu bat izan zen. Aspaldiko partez, nik dakidala behintzat, hemengoak (zerbait esatearren) gailendu zitzaizkien israeldarrei (zerbait esatearren). Telebistari esker Buesa Arenan gori-gori zegoen giro zaratatsuaren apur bat iristen zen etxeraino. Burrunba ez zen harritzekoa: oso talde indartsu baten aurretik zihoan TAU-Baskonia minutu haietan. Eta halako batean ikuslegoaren aldetik zetorren doinu ezagun bezain higuingarri bat sartu zen etxeko salara, telebistak lagundurik. Hasieran zaila zen esaten (edo, zuzenago, oihukatzen) ari zirena ulertzea, baina gero beste motatako zaraten gainetik argiro altxatu zen oihua: 'Palestina askatu!', 'Palestina askatu!', erritmo tinkoari gogor eusten zion leloak. Ikuslegoaren zati bat izango zen bakarrik, baina bere ahotsa entzunarazten ondo zekiena. Palestina askatzeko esaten zieten oihuka Maccabiko jokalariei, jokalari haiek hemen zeudela aprobetxatuz.

Kontua ez da barregarria (edo negargarria) soilik Maccabi taldean jokalari israeldar gehiegi ez izateagatik (edozein kasutan, TAUn dauden euskaldun eta espainiarrak baino gehixeago direla esango nuke). Israeldar izan edo ez izan, zenbaitek esango du jokalariek ez zituztela euskaraz oihukaturiko hitz horiek ulertuko (ez talde batekoek ez bestekoek, bide batez). Hala ere, Palestina hitza entzutea eta zerbaitekin lotzea ez da hain zaila. Benetan kezkatzekoa dena da saskibaloi partida bat erabiltzea, beste hainbat ekitaldi erabiltzen diren bezala, mezu politiko jakin batzuk (kasualitatez edo, beti giro intelektual antzeko batetik datozenak) zabaltzeko. Eta are kezka larriagoak sortzen ditu gatazka haren errealitatea (eta irtenbidea) laburbiltzeko gure artean batzuek erakusten duten erraztasuna: bi hitz, 'Palestina askatu!', horixe omen da bidea, palestinarrak norengandik askatu behar diren arazo guztiz garden bat balitz bezala, azken hilabeteetako gertakariei une batez sikiera erreparatzen bazaie.

Uste dut pentsaezina dela (baina batek daki), TAU-Baskoniakoek, Tel Avivera joaten direnean, hemengo oihuekin pareka daitekeen zerbait entzun dezaketela, esaterako -eta hebraieraz, jakina- 'ETA kanpora' tankerako zerbait (mezua askoz argiagoa eta oinarrituagoa bada ere), taldeko jokalariek eta taldeak berak terroristekin zer ikusirik balute bezala.

Oihuka eta manifestazioz manifestazio eraikitako diskurtso sakon baten jabe garen neurrian edozein arazo bi hitzetan laburbiltzeko ahalmen berezia garatu dugu (zerbait edo norbait askatu behar da, oro har). Arazoaren jatorriak ez digu axola: beti egongo da edozein egoerari egokitzen zaion 'Ibarretxe aurrera' bezalako ikurritz bat. Txejov idazleak zioen laburtasuna talentuaren arreba dela (arreba hitza erabili zuen laburtasun hitzak genero femeninoa daukalako errusieraz). Badirudi aurrerantzean ere gure talentua sakondu eta areagotzen segitzeko prest gaudela, laburduraz laburdura, pentsamendua erabat itotzen dugun arte. Edo, bestela esanda -hau da, bi hitzetan-, 'irabazi arte'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_