_
_
_
_
_

Durangoko Azoka, euskal kulturaren urteroko zita

Gaur zortzi zabalduko ditu ateak Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 34. edizioak. Bisitari nahiz salmenta kopuruari erreparatuz gero, Bartzelona eta Madrilen ondotik Estatuko hirugarren azokarik handiena denak 625 berrikuntzatik gora aurkeztuko ditu aurtengo edizioan; tartean, 300 bat liburu eta 75 disko berri eskuragai izango direlarik, guztiak 240 stand-etan banatuta. Azokak, iaz bezala, 3.500 metro karratuko hedadura izango du.Guztira, 125 argitaletxe edota erakunde ezberdinek parte hartuko dute, eta ohiko euskarriez gain, bideo, liburu-disko eta CD-Romak aurkeztuko dituzte abenduak hirua eta zortzia bitartean.

Ildo honetan, Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkarteko arduradunen erronkarik nagusiena teknologia berrien trena hartzea izan da. Beraien web orrialdeari esker, bost kontinenteetan izango dute euskal gaien inguruko argitalpenen berri.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_