_
_
_
_

Ahotsen artxibo informatikoa

Euskaren hotsak CD-Rom-a da Deustuko unibertsitateak, BBK eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, kaleratu berri duena. Euskarak dituen zortzi euskalkiak hobeto ezagutzeko parada bikaina emateaz gain, horietako bakoitzaren lekuko banak grabatutako ahotsa jasotzen baitu. Euskarari buruz zerbait gehiago jakin nahi duenak, eta era zientifikoagoan aztertu nahi duenak ere bide ezin hobea dute CD-Rom honekin. Euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez egina da, eta Euskal Herrian sor dezakeen interesa ezezik, hemendik kanpo ere Europako hizkuntzarik zaharrena ezagutzeko zenbait bide eman ditzake. Euskarak ahots asko dituela aspaldiko kontua den arren, badago euskara bat eta bakarra dela pentsatzen duenik. Rosa Miren Pagolak, Deustuko Unibertsitateko Euskal Institutuaren buruak, ordea, ondo daki zortzi direla euskarak dituen euskalki nagusienak; "Bonapartek egin zuen sailkapenean oinarriturik, zortzi eremu ditu euskarak". Euskararen hotsak izeneko CD-Rom-a kaleratu dute, eta horretan zortzi euskalkiak ezagutzeko urratsak ematen dituzte. Mapa baten bidez euskalki bakoitzak duen eremua kolore batek adierazirik agerian gelditu da, "badaude hutsik dauden eremuak, alegia, kolorerik ez dutenak. Horrek ez du esan nahi hor euskararik ez dagoenik. Esan nahi duena zera da, horko euskalkia galdu dela; eta hutsik dagoen tokia euskara batuak hartu du. Alde horretatik argi esan behar da euskarak eremu guztiak hartzen dituela". Aurkeztutako CD-Rom honek batetik, helburu hezigarrial du, euskara ezagutzeko interesa duen edonorentzat; eta bestetik, zientifikoagoa, "fonetika, hotsen neurriak eta bestelako xehetasunak jakin nahi dituenarentzat". Euskalki bakoitzeko lekukoak aurkitu, eta beraien ahotsetan testuak, esaldiak eta hitzak entzun daitezke, "parean jarriz, euskalki bakoitzaren doinua, eta ñabardura asko entzuteaz gain alderatu daitezke. Ez bakarrik hori, euskara bakoitzak dituen esamoldeak eta ukituak ere ezagutzeko bidea izan daiteke CD-Rom hau". Eta arrazoia du Rosa Miren Pagolak, izan ere, sarritan beste euskalkirik dagoenik ez da jakiten. Ezagutzeko bidea "Belarria egin behar dugu, entzun ahoskerak, ebakera desberdinak eta batez ere, ezagutu; ezagutza beti aberasbidea baita". Euskalkien lekukoak aurkitzea zaila izan da zenbait kasutan, "euskalki batzuk zoritxarrez hilzorian daude, esate baterako, Hegoaldeko goi-nafarrera. Honetarako ahotsa aurkitzea ez da samurra izan". Orain arte ez da horrelako ikerketa lanik egin, "aitzindaria da hizkuntzaz diharduen lan hau", eta hiru urte luzeko lana ekarri du. Lau hizkuntzatan egina dago: euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez. "Itzultzeko orduan hamaika lan eman digu CD-Rom-ak den-dena egin behar izan baita". Euskararen hotsak lanak askorako egokierak zabaltzen ditu: euskararen egoera sozial eta juridikoa ezagutu dezakegu, historia, zatiketa dialektala, ezaugarri fonikoak, mapak, bibliografia ere ematen da, "norbaiti interesa piztuz gero nora jo izan dezan". Markina, Azpeitia, Meskiritz, Leitza, Baigorri, Sara, Uharte-Garazi eta Urrustoi-Larrabile herritakoak dira lekukoak, eta beraien ahotsetan; hotsak, doinu anitz eta ebakera ezberdinak igortzen zaizkigu. "Guk testu bana eman genien, eta horiek irakurtzeko eskatu. CD-Rom-a hartzerakoan, testu hori bi eratara ikusiko dute: irakurtzen den moduan, eta bestetik euskalki horren era normalizatuan". Testuaz gain, esaldiak ere entzun ditzakegu, "esaldietan ere aldaera zenbait izango dira, euskalki batzuk gauzak esateko bide ezberdinak dituztelako. Hala eta guztiz ere, parekotasunak-eta, ikusteko ahalik eta modurik egokienean ezarri dugu". Lan talde zabala izan da: Ana Elejabeitia, Alex Iribar eta Rosa Miren Pagola izan dira egileak. Itzultzaile lanetan Isabel Crespo eta Leticia Lipp aritu dira, eta diseinu informatikoa Fermin Uribetxebarriarena esku gelditu da. Lan berezi eta bitxia da, euskara hobeto ezagutzeko bidean jar gaitzakeena.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_