Bidaia kronika
Azkeneko Durangoko azokan zenbait bidaia liburua edo bidaia kronika aurkeztu ziren, horien artean Edorta Jimenezen Koioteren arrastoa.
Liburuan Estatu Batuetan eginiko bidaia biren testigantza ematen da. Lehena 2002. urtean Renoko Unibertsitatean egindako egonadi baten fruitu da. Dantza talde baten arrimuan 2005. urtean Idaho, Indiana eta Coloradon zehar egindako bidaia da bigarrenaren abiaburua.
Biek erakusten dute zatia adierazteko ahalegin nagusia. Ez dago testuetan, biak solte diren neurrian, hari narratibo sendorik eta zertzelada arina nagusitzen da, hain estimu handian duen Hemingwayren estiloaren jarraipenean. Baina horrek ez du esanahi alde biak loturik ez daudenik. Koiotearen sinboloa jarraitzen da bidaia bietan, eta horrek eman dio lotura testuari. Bietan agertzen da koiotea indiarren sorrera mito legez, esan nahi da Amerikako benetako biztanleen sorrera mito bezala (41. orrialdea, eta ondoren 84. orrialdetik aurrera).
Pasarte batean sorrera mito bi eztabaidatzen dira galtzear dagoen herriaren sorrera mito gisa: koiotearena edo mormoien liburuarena. Jimenezen ahalegina -eta berau litzateke lotura haririk sendoena- da Koiotearen arrastoa jarraitzea. Baina bere burua gehien batean "ilargiko antropologotzat" duenarentzat koiotea eta mormoia nahasturik ez badira tenkan direla ezagutzea izan da liburuaren jakintasuna. Azken batean, hiltzeko zorian den herri baten bila egindako bidaia erromantikoa (niaren eraikuntzan, adibidez) da hemen proposatzen dena.
Postalak bezala idatzi ditu pasarteak bidaia kronika honetan, narrazioa eta autobiografia nahastuz, eta elementu testual desberdin asko josiz kronika osatzeko orduan.
Dena dela oso interesgarria da narratzaileak bidaiaren irudiaz egiten duen definizioa. Marc Augék adierazi zuen "turistak eta inmigranteak" direla garai berriotako hiriaren irudiaren ekoizleak. Liburu honetako lehen atalean, turistarena agertzen da maiz, eta gainera hiriaz oso irudi txarra duen turistarena: "Hirian dena zen gezurra. Eta gezurra ez bazen ere, itxura. Edo egiaren aldaera behintzat".
Honelako baieztapenekin normala da bigarren ataleko bidaiaren irudia beste bat izatea: Ilargiko antropologoarena. Gizarte baten zertzelada interesgarriak adierazten dituen idazlearena.
Edorta Jimezen: Koioteren arrastoa. USAko kontakizunak. Susa. Zarautz. 2006. 170 orrialde.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.