_
_
_
_
Gaiak

Internet bidez soilik emititzen duen lehen telebista euskalduna sortu dute

Erreportaje, albiste, hitzaldi eta elkarrizketak zabaltzen ditu 'www.euskaraz.tv' helbidean

Euskal Telebistaren sorrera lan nekeza izan zen, zalaparta eta ustekabe ugariren ondoren egina. Teknologia berrien gaurko garaian, apalago, isilago sortu da telebista euskalduna Interneten. Hizkuntza zaharra eta baliabide modernoenak uztartuz, www.euskaraz.tv helbidean ordenagailuz edonoren eskura dago jadanik sarean telebista euskalduna. Diru gutxi baina eskarmentu nahikoarekin, Proyección ekoiztetxeak beldurrik gabe heldu dio erronkari.

Aipatutako helbidera jo besterik ez dago albisteak, hitzaldiak eta beste hainbat bideo ikusteko. Hauxe da euskarazko telebista Interneten. Ez dago, momentuz, zuzeneko emanaldirik, baina grabaturiko material guztia batuz, hamar orduko emanaldia osatzeko adina badago. Ordenagailua, doako programa (Real Video) eta konexio arrunta nahikoak dira ikusle eta entzule bihurtzeko

Etxean ikusteko ordenagailua, doako programa bat eta konexio arrunta besterik ez dira behar
Más información
Irudi eta hitzak ordubetean

Lau kazetari dabiltza lanean. Bakoitzak lanaren fase guztiak betetzen ditu -grabazioa egin, irudia estudioetan digitalizatu eta sarean ipini-, ondoren, hainbat posta elektroniko bidaltzen dituzte erakunde, unibertsitate eta bestelako elkarteetara, jakin dezaten sarean dituztela euren intereseko albisteak.

Apenas dago antzeko esperientziarik, ez behintzat Euskadi edo Espainian. Egia da Euskal Telebistak pantailan emandako hainbat bideo digitalizatu eta Interneten dauzkala eskegita, baina Euskaraz.tv da sarerako propio egindako kate bakarra.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Dena den, bide erdia jorratuta zegoen. Proyección ekoiztetxea 1990 urtearen amaieran sortu zen telebista programak ekoizteko. Hamar urte geroago, 2001an, Proyección.tv erdarazko telebista katea sortu zuten -zenbait saio ekoiztu zuten ETBrentzat; bertan trebatu ziren langileak eta egun, diseinu eta tresneria teknikoa berberaz baliatuz, euskarazko katea sortu dute.

Gerardo Fernández kazetaria dugu taldeko arduradunetako bat. "Apal" hasi direla dio baina gora egiteko asmoa dute, hori bai, autofinantziazioa sendotuz. Bide bikoitza dute horretarako: "ohiko publizitatea" eta Zabalik kanala. Azken honetan, edozein talde edo instituziok lekua alokatu dezake eta bere mezua zabaldu.

Komunikabide berriaren arduradunak pozik daude orain arteko esperientziarekin. Ez dute euskarazko kanalari buruzko daturik, baina erdarazkoak 1.500 bisita inguru ditu eguneko eta bakoitzaren batez-besteko iraupena zortzi minutukoa da, nahiko luzea, beraz, sareko beste orrialdeekin alderatuz behintzat. Gerardo Fernándezek garbi dauka, gainera, eskaintza "berezia eta errentagarria" dutela esku artean, "euskalduna eta abangoardiakoa".

Zailtasunen artean, irudiak formato txikian ikusten direla ordenagailuko pantailan. Tamaina handitzea posible da egun, baina ikusleek Interneteko banda zabalaren bidez jasotzerik baino ez lukete izango irudia, eta horrela bisitarien multzo handi bat galduko lukete.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_