Gaiak

Irudi eta hitzak ordubetean

Gertakizuna izan eta ordutebera eskegita dago bideoa www.euskara.tv helbidean. Zer ikusi daiteke bertan? Komunikabideak bost kanal ditu: albisteak, hitzaldiak, turismoa, Expo-art eta Zabalik.

Albisteen kanalak gaurkotasuna du helburu, politika, ekonomia, kultura zein gizarte arloetan, bi multzotan banaturik: informazioa eta elkarrizketak.

Hitzaldien atala interesgarria da oso. Hor daude Jon Arretxe, Paulo Iztueta, Bingen Zupiria eta Bernardo Atxagaren hitzak, etenik gabe jasoak.

Turismoari buruzko gragazioek Euskal Herriko gida birtuala osatzen dute berez.

Eta erakusketa artistikoei bisita birtuala egitekotan, Expo-art kanala dago. Guggenheim, Artium eta Arte Ederretako Museoaren bilduma iraunkorrak zein beste hainbat aretotan zabaldutako erakusketak aurki daitezke bertan.

Azkenik, Zabalik kanala dago - sarean alokagai dagoen lekua, nolabait azaltzeko-, bere buruaren berri ikus-entzunezko formatoan jakitera eman nahi duten enpresa, instituzio eta erakundeei zuzendua. Gainera, telebistaren ohiartzuna saretik haratago heltzen da, irrati batzuk prentsaurrekoetara informazioa jasotzera joan beharrean helbide honetara jo eta bertatik "lapurtzen" dutelako soinu seinalea. "Denok gaude mundu berean", diote telebistako arduradunek, atsegabe handirik gabe.

* Este artículo apareció en la edición impresa del sábado, 03 de abril de 2004.

Archivado En:

Te puede interesar

Lo más visto en...

Top 50