Edonoren gustua asetzeko adina
Mila lan baino gehiago, erdia berriak, aurkituko ditu bisitariak Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokan
Iturri eta estilo anitzak
Azken hilabeteetako uzta diren milatik gora titulu izango dira aurten ospatuko den Euskal Liburu eta Diskoen 35. Durangoko Azokan. Argitaletxeengan gako garrantzitsuena duen azoka honek eskaintza zabalean du, hain zuzen, bere erakargarritasun handienetakoa. Udazkenaren bukaera aldera urtero Durango ingurura hurbiltzeko aitzakia ematen digun zitari dagokionean, etxe bakoitzak bere produktuak bertara eramateak suposatzen duena bisitariak, liburu, disko edota bestelako euskarrietan aurkituko duen aukera benetan anitza izango dela da, aberatsa eta aberasgarria beti. Ezin Durangoko Azokan salgai izango diren lan guztien zerrenda aipatu, baina gainbegiratu bat eman gabe ere, dena den.Haur eta gazte literaturari helduta, Txirri Mirri eta Txiribiton pailazoekin zerikusia duten hainbat titulu argitaratu dira berriki. Batetik, Juan Kruz Igerabideren testua eta Olariagaren ilustrazioak dituen Alima polita, hirukotearen inguruko bilduma bati hasiera ematen diona, eta baita Andoni Egañak idatzitako bigarren alea, Txirri, Mirri eta Txiribiton mendian. Baina honetaz gainera, Jose Inazio Ansorenak idatzitako Mirri eta biok titulua ere kalean da.
Iazko azokan Igerabideren lan bat baino gehiago eskuratzeko aukera izan bazen, aurtengoan ez da bestela gertatuko, eta idazle honen Begi argi horiek abentura eleberria ere bertan izango da. Formula erakargarria aukeratu duen lana da Axa mixa zilarra. Jesus Mari Olaizola Txiliku-k, liburu interaktiboa osatu du, Elena Olaizolaren ilustrazioez lagunduta, jolas egiteko usadio zaharreko ipuinak, hitz-jokoak, kantak eta hainbat bitxikeria bilduta. Eta zer? bilduma berriko lehen lau tituluak argitaratu dira jadanik, ezberdin izatearen alderdi positiboak irakurle gazteenei azaldu asmoz.
Itzulitako lanen artean, Alicia Ríosek idatzi eta Asun Balzolak ilustratutako Ipuin beteak aurkituko ditu bisitariak Durangon, sukalde giroari lotutako hainbat kontakizunekin. Hantxe ibiliko da Elvira Lindoren Manolito laubegi ere.Joxemari Iturralderen Kaliforniako neskak, gazteei zuzendutako lana, Ameriketako eskualde hartan protagonistak biziko dituen gorabeherek osatzen dute. Gainera, Felipe Juaristiren haurrentzako titulu berria, Aduna eta aduanak, azokan izango da eskuragarri.
Narrazio labur eta ipuin liburuak ez dira faltako aurtengo edizioan, Karlos Linazasororen Ez balego beste mundurik edo Gutiziak bezala, 29 idazle emakumek prestatutako beste hainbeste istorioekin osatutakoa azken hau.
Ixiar Rozas lasartearrak bere lehen lana aurkeztu berria du, Edo zu edo ni, eta beste egile gazte batek, Harkaitz Canok, Piano gainean gosaltzen eleberria eramango du Durangora.
Klasikoen itzulpenak ere aurkituko ditu bisitariak. Homeroren Ulises, Truman Capoteren Kamaleoientzako musika eta Henry Jamesen Asparnen paperak, besteak beste. Euskal klasiko kontsidera daitekeen Gabriel Arestiren Harri eta herri ere berrargitaratu da haren heriotzaren 25. urteurrenean, eta bere biografia prestatu du gainera Ángel Zelaietak. Berriz ere inprimatu diren lanetako bat da Txomin Peillenen Itzal gorria.
Denboran atzera egiten du Luis Mari Mujikaren Memoria galduak-ek, eta gauza bera, baino lehenagora joaz, egin du Joan Mari Irigoienek Lur bat haratago lanean. Juan Luis Zabalaren Agur, Euzkadi eleberriak, aldiz, Lauaxeta gaur egunean berpizten du.
Betiere euskal gaiei lotuta, Salbador Zapirain Ataño-ren Ondaretzat gorrotoa argitaratu da. Euskaldunen oinordekoek egindako literatura itzuliko duen bilduma berriari hasiera eman diote, bestalde, Eduardo Galeanoren Hitz ibiltariak eta Josu Landaren Zarandona-k.
Hizkuntza beraren ingurukoak dira, aldiz, Koldo Zuazoren Euskararen sendabelarrak eta baita II. Euskal Herriko hizkuntza atlasa. Antologia lanak. Literatura hizpide dute, ostera, Iratxe Gutiérrez-en 90eko hamarkadako narratiba berria-k eta Alfonso Sastreren El drama y sus lenguajes lan mardulak. Hainbat egileren poemak jasotzen dituzte XX. mendeko poesia kaierak antologiek, 10 ale berri kalean direlarik.
Folkloreari lotutako lana prestatu du oraingoan ere Juan Antonio Urbeltzek, Los bailes de espada y sus símbolos titulupean. José Antonio Azpiazu eta Illargi Amandrea kolektiboak, aldiz, arrantzaren inguruko liburu bana daramate aurtengo azokara. Azpiazurena balearen harrapaketari buruzkoa, Los vascos en la pesca de la ballena cantábrica eta bakailaoaren arrantzari lotua bestea, En los grandes bancos de Terranova.
Musikari dagokionean, hainbat disko berri izango dira salgai aurtengo zita kulturalean. Gozategiren Egunon lan berria, taldearen esanetan euren izpiritua hoberen azaltzen duena; Anari kantariaren Habiak ere, bere bigarren diskoa eta taldekideekin gehiago landutakoa. Bide ertzean taldeak Grisa kaleratu du berriki eta Betagarrik Freaky festa. Asgarthek, bestalde, Etorkizunaren sustraia grabatu du eta Zapozain taldeak Jauzi! Jauzi! Zapoak. Mikel Urdangarinek Arriaga Antzokian aurkeztutako Espilue, Xabier Euzkitzeren estreinakoa, Argitzaletan, eta Iparraldetik iritsitako Beñat Axiariren Leitza larrea diskoak ere izango dira Durangoko azokan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.