Suaren ondotik
Iaz liburu aipaturik izan bazen (Euskadi sariaz aparte, noski!) aipatuenen artean Elkar argitaletxeko Irati Jimenezen Bat,bi, hiru, Manchester izan zen. Lan horrekin bere burua eman zuen ezagutzera aita ere idazle duen egile gazteak. Aurton argitaletxe berberak, literatura formula balitz bezala, antzeko joerak indartu ditu: emakumea, lehen liburua, Euskal Herritik kanpoko espazioa... Patroi horren barnean agertzen zen Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan eta orain Katixa Agirrerena ere bide horretatik doa.
Film ezagun haren izenburua parodiatuz: "Editoreak emakume idazlea bilatzen du" garaian gaudela esango ahal izango genuke. Nire liburu-denda maitean ere hirurak bata bestearen ondoan agertzen ziren, nire inpresioa hutsala ez dela seinale!
Baina argitaletxeen joeretatik kanpo jartzen badugu arreta Katixa Agirrek Sua falta zaigu bere ipuin liburuan oso ipuin potenteak idatzi ditu, nahiz eta, ipuin bildumetan gertatzen ohi denez, desberdintasunak agertu.
Zazpi ipuin besterik ez ditu sartu liburuan: zazpi zenbaki borobila, baina hori baino gehiago zifrak ipuin bakoitzari eman zaion haizez eta zabaleraz hitz egiten du, ipuinak luzeak dira, bakoitzak bere arnasa bilatzen duelarik, eta egileak erakutsi du ez duela zeresan falta ipuin laburrean ezkutatzen.
Niri, duen krudelkeria puntuagatik interesatu zait asko lehena, Sua falta zaigu ipuina, antologikoa deritzodana: adiskidetasuna familia giroarekin, filmekin eta tragedia kutsuarekin nahasten duelako.
Oso interesgarria egin zait Festa gonbidatuak; bere zelai munduko txikitasun eta xalotasunarekin, baina bere isiltasunarekin ere bai. Edo Kafe-makina elektronikoa, pertsonaiak makinaren menpe geratzen direlarik.
Ahulago ikusi ditut, baina aitortuko nuke nire arazoa dela, konformismoaren alde egiten duten istorioa (Hirugarrenik Asier eta Arazo bat berez ipuinez ari naiz), batez ere pertsonaien pathos-a oso berezia egin zaidalako, tristeak guztiz, baina ironiak lehen planoa osorik hartu gabe.
Dena dela, eta aipatutako akatsak gorabehera, oso ipuin liburu aberatsa egin zait Katixa Agirreren hau, bere arriskuak kiribilduz eta bere lorpen sendoak garbi gozatuz.
Katixa Agirre: Sua falta zaigu. Elkar. Donostia. 2007. 179 orrialde. 13,90 euro
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.