"Biologian euskarazko terminoen osaketa burutu beharra dago"
Kakalardoak, basoko berriemaileak dibulgazio artikuluari esker CAF-Elhuyarreko bigarren saria irabazi berri dute Eneko Salaberria, Manuel Méndez eta Jokin Lapazak. Biologo gazteak dira hirurak, Euskal Herriko Unibertsitatean ikasitakoak. Sariaren epaimahaiak erabilitako "euskara ulerterraza" goraipatu du nahiz eta hizkuntza honetan dokumentaziorik ez dagoela argitu saridunek. Jokin Lapaza (Donostia, 1980) saridunetako batek arlo honetan aurkitzen dituen zailtasunak nabarmentzen ditu. Batetik, ia ez dago euskarazko testurik, beste herrialde batzuetan "dezente aurreratuagoak" daudela erakusten duena. Ildo horretan, "latza" da Euskadi biologia arloan lan egitea.
Galdera. Zein ondorio atera duzue Kakalardoak, basoko berriemaileak lanarekin?
"Proiektuak egon badaude, baina zaila da hemen biologia alorrean lan egitea" "Kakalardoak animalia magikoak dira, baina ez du behar adinako errekonozimendurik"
Erantzuna. Egia esan, oraindik bide luzea gelditzen da kakalardoa bioindikadore zuzena dela egiaztatzeko. Gainera, Europan egin izan dira hainbat ikerlan baina Euskal Herrian bereziki egin beharko lirateke gehiago, jakiteko zehatz-mehatz zer nolako datuak eman ditzaketen kakalardoek basoen egoerari buruz, bioindikadore moduan.
G. Bertako kakalardo berezirik aurki daiteke Euskadin?
E. Badira, bai, eta sei gainera. Europan nolabaiteko babesa dutenak dira. Egia esan, hemen ez zaie daukaten balioa ematen, nahiz eta batzuk nahiko ezagunak diren, hala nola, arkanbelea.
G. Animalia magikoak omen dira kakalardoak.
E. Guretzat behintzat nahiko magikoak dira, egia esan, baina dena den uste dugu ez dutela beharko luketen mirespena. Ez daude behar den moduan errekonozituak, zoritxarrez.
G. Nolako eragina dute elurteek animalia hauengan?
E. Orain neguan ezkutuan daude eta udaberrira arte ez dira basoetan agertuko, beraz, ez die inongo trabarik egingo aurtengo elur geruza mardulak. Horretarako baliabideak badituzte.
G. Euskarazko testurik aurkitu duzue lan hau egiteko?
E. Euskaraz ezer ez, eta gaztelaniaz ere antzera. Ingelesera eta frantsesera jo behar izan dugu dokumentazio lanak osatzeko. Baina ohituak gaude honelakoetara, ia beti berdin gertatzen baita. Europan, dudarik gabe, gu baino dezente aurreratuagoak daude biologia ataletan eta garrantzi handiago ematen zaie halako gaiei.
G. Euskara ulerterraza erabiltzea nabarmendu du CAF-Elhuyar sariko epaimahaiak.
E. Saiatu gara, bai, ahal izan dugun neurrian, gauzak ulertzeko moduan egiten, baina zailtasun handiak izan ditugu hainbat termino ez baitira existitu ere egiten euskaraz.
G. Ornogabeen terminologia osatzea proposatu duzue.
E. Hala da, iruditzen baitzaigu sekulako hutsunea dagoela alor honetan. Hainbat zomorro, hainbat ornogabe izendatzeko ez dago terminorik, beste hizkuntzetan bakarrik aipatu daitezke eta horrek zailtasun latzak sortzen ditu biologia ikerketetarako. Orain, Eusko Jaurlaritzatik, garapen iraunkorraren inguruan, badirudi badela gogorik hainbat proiektu aurrera eramateko. Ea behingoz terminologia osatzen ote den.
G. Gaur egun posible da Euskadin biologo gisa lan egitea?
E. Latza da benetan. Ni neu Agenda 21 egitarauan nabil lanean. Beraz, biologo lan hutsa egitea zaila da benetan, nahiz eta proiektuak egiteko badiren.
E. Eta nola gauzatu daitezke proiektu horiek orduan?
G. Ba, esate baterako, gu kakalardoen inguruko lana orain dela bi urte hasi ginen ikertzen, Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia Sailarekin bat eginik. Eta talde honen bitartez hainbat gauza berri egiteko asmoa daukagu. Bekak eta diru-laguntzak ematen dituzte proiektuak aurkeztuz gero, eta honela gabiltza. Dena den, esan behar dut kakalardoen gaiaren inguruan ikerketa ez dela izan saritutako artikuluaren iturri bakarra, beste hainbat lan kontuan hartu baititugu.
G. Baina Jaurlaritzaren asmo onak espero dituzula diozu.
E. Bai, uste dut hemendik gutxira laguntzak gehitu egingo direla eta hainbat proiektu gauzatzeko aukerak egon daitezkeela Euskadin biologia arloan.
G. Sari honekin ateak zabalduko zaizkizuela uste duzu?
E. Egia esateko, ohiartzun zabala ari da izaten saria jadanik eta alde horretatik nahiko itxaropentsu gaude. Gainera, Aranzadi Elkartearekin lan eginik jende asko ezagutu dugu biologia munduan ari dena. Aukera bikaina izan dugu dibulgazio lan ugaritara hurbiltzeko eta bide horretatik zeozer sortuko zaigulakoan gaude.
G. Beraz, proiektu zehatzik ba duzue ikerketan jarraitzeko?
E. Baditugu ideia batzuk. Proiektu ugari airean daude baina guk, lehenik eta behin, laguntzak aurkitu behar ditugu ikerketa bat aurrera eramateko. Hori bai, berehala Interneteko web orri batekin hasiko gara lanean sarean ipintzeko.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.