_
_
_
_
Entrevista:ASIER MUNIATEGI | Euskal Herriko Liburu Azoken zuzendaria | GAIAK

"Irakurleak hezi behar dira gauza berriak onar ditzaten"

Merkaturatzen diren liburu guzti guztien berri du. Ez da harritzekoa, hamasei urte baitaramatza liburu azokak antolatzen. Ikuspegi horretatik, Asier Muniategik (Gautegiz-Arteaga, 1961) itzulpenen garrantzia nabarmentzen du euskarazko literatura "mundu osora zabaltzeko. Horri loturik, idazle gazteek erakusten duten "jarrera berria" goraipatzen du.

Galdera. Zeintzuk dira udako azoketan ikusiko ditugun nobedade nagusiak?

Erantzuna. Bilboko azokan apostu interesgarriak egin ditugun. Ikus-poesia deritzanari buruzko erakusketa egin dugu. Hor 68en bat idazleren lanak daude, horietatik 23 euskaldunak. Artze edo Rikardo Ugarte bezalako poetak daude talde horretan. Nik uste dut jendea hezi egin behar dela gauza berriak onar ditzan. Publiko orokorrak gero eta gehiago irakurtzen ditu bertoko idazleak, eta azokaren zeregina ere bada Toti Martinez de Lezea edo Pedro Ugarte bezalako idazleak bultzatzea. Azokek ahalegin handia egiten dute inorabide horretan eta idazle horien liburuen salmenta kopuruak ikusi besterik ez dago lanaren emaitzak ikusteko.

"Zorionez, euskarazko liburuen itzulpenak jatorrizkoak baino gehiago sal daitezke"
"Euskal eta erdal idazleen arteko mugak apurtzea lortu dugu azken urteotan"

G. Idazleek behar besteko garrantzirik ematen diete azokei?

E. Nik uste dut baietz. Batez ere erdaraz idazten dute euskal idazleek hori oso garbi ikusten dute; eta idazle euskaldunek ere badute horren premia, eta gero eta gehiago konturatzen ari dira beharrezkoa dutela promozioa eta kalean egotea.

G. Baina atzetik dabiltza?

E. Bai. Eta ezin gara geratu beti euskal munduan murgilduta. Komunikabideetara bultzatu behar ditugu eta azken batean euskaldunak ez diren medioek nazioarteko beste edozein idazleren antzera tratatu behar dituzte idazle hauek. Eta nire ustez lortzen ari gara hori.

G. Ildo horretan, zer deritzozu idazle gazteak egiten ari diren lanari?

E. Adibidez, Kirmen Uribe eta Unai Elorriaga konturatzen ari dira nazioarteko proiekzioa duten idazleak direla. Azken urteotan lortu dugu euskal eta erdal idazleen arteko mugak apurtzea, zentzu guztietan. Euskal idazle gazteek argi dute hizkuntza ez dela muga bat, itzulpenen bidez euren lanak beste edozein merkatutara iritsi daitezkeelako. Egiten duten lana garrantzitsua da, baina itzulpenen bidez milioika lagunengana heldu daitezke. Ildo horretan, txapela kendu behar dugu idazle hauek egiten ari diren lanaren aurrean. Bide onetik doaz

G. Desberdina da idazle beteranoen jarrera?

E. Beharbada nolabaiteko etena dago gazteak eta aspaldiko idazleen artean. Ez nuke esango belaunaldirik dagoenik, baina bai ordea beste jarrera bat dutela kanpora zabaltzeko orduan.

G. Euskarazko literaturaren erakusleiho nagusia Durangoko Azoka da oraindik?

E. Nire ustez, Durangok zuen azoka nazionalaren kutsua apurtzen ari da. Eta ona da apurtzea, euskaldunok ezin baikara geratu gure munduan. Zabaldu egin behar dugu. Zorionez, Un tranvía para SP Sprako tranbia baino gehiago saltzen ari da. Gure merkatua lau haizetara zabaldu behar dugu eta horretarako gaztelania, frantsesa eta beste hizkuntzen merkatura heldu behar dugu. Euskarazko literatura itzuli egin behar da. Hori da bide bakarra.

G. Zein da zuk antolatzen dituen azokak eta Durangokoaren arteko aldea?

E. Ez nuke lehiarik sustatu nahi. Nire ustez osagarriak dira. Beharbada gureak zabaltasun handiagoa du. Hori ere ona izan daiteke. Baina desberdintasun horri ez zaio aparteko garrantzirik eman behar. Biak dira beharrezko eta biak bultzatu behar dira.

G. Nolakoa da azoken publikoa?

E. Publiko orokorra da. Batzuk irakurleak dira eta nahi dituzten lanak erostera datoz, azokek merkeago erosteko aukera ematen baitie. Badago noizbehinka etortzen denik ere, hau da, bide batez erosten duenik.

G. Eta zer erosten dute?

E. Azokak liburudenda handiak dira eta joera orokorrak betetzen dituzte. Eleberria beti izango da protagonista nagusia. Horrez gain, gurean haur eta gazte literaturak ere pisu handia du.

G. Nola sentitzen dira idazleak libururik salduenak irratiko bi kazetarik idatzitakoak direla ikustean?

E. Nahiko gaizki sentitzen dira, lan onak egin arren eurek ez dutelako hainbeste saltzen. Zentzu horretan tristea izan daiteke. Baina idazleek ulertzen dute erakargarritasun hori eurentzat ere izan daitekeela ona. Azken batean, elkarren osagarri dira eta biek dute lekua azokan.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_