Berriztarrek partehartze zuzena dute euskararen aldeko ekimenean
"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik". Euskal esaera zahar eta ezagun honek dioenarekin bat baino gehiago ados egon ez arren, Bizkaiko Berriz herrian euskararen erabilera sustatzeko asmoz lan egiten hasi dira. Izan ere, azken bi hamarkadetan, Berrizen euskara dakitenen kopuruak gora egin du (%50tik %56ra, Udalak luzatutako datuen arabera), baina horrek ez du apenas eraginik izan kalean.Ondorioz, Elhuyar enpresaren aholkularitzarekin, hizkuntza honen erabilera sendotzeko plangintza prestatu da. Bertan, herritarren partehartzea da ezaugarri nagusienetako bat. Gainera, prozesu guztian zehar, euskaraz hitz egiten dutenek, jakin arren hitz egiten ez dutenek eta euskaraz ez dakitenek euren iritzia eta ikuspuntua emateko aukera izango dute. Arduradunen arabera, "pertsona bakar batek ezin du lan guzti hau aurrera eraman. Inor ez dago soberan".
Bost taldetan banatuta, beraz, hainbat alorretan (hezkuntzan, herriko elkarteetan, ostalaritzan, merkataritzan eta zerbitzuetan) euskarak bizi duen egoera aztertuko da. Azkenik, helburuak finkatzearekin batera, martxan jarri beharreko ekimenak zehaztuko dira.
Berrizen aurretik, Lezon (Gipuzkoa) jarri zen martxan estreinakoz herritarren partehartzea oinarri duen plangintza.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.