_
_
_
_
Reportaje:

Etxez-etxeko irakasleak

"Eskolara itzultzeko helburua izatea onuragarria da ikaslearen osasunerako"

GAIAK

Osasun arazoak tarteko luzaroan ikastetxera joaterik ez duten 16 ume eskolak hartzen ari dira etxean, 1996-1997 ikasturtetik Bizkaian zabalik dagoen egitasmo aitzindari bati esker. Etxez-etxeko Pedagogi Laguntza (EPL) zerbitzuaren helburu nagusia ikasle horiek irakaskuntza zentroarekin duten harremanari eustea da, sendatzen direnean berriz ere integratzeko ahal denik eta zailtasun gutxien izan dezaten. Lau irakasle arduratzen dira zerbitzuaren koordinazioaz, momentuan momentuko beharrizanen arabera behin-behineko beste irakasle batzuk kontratatzen dituztelarik. Zerbitzu honek ez du zerikusirik hainbat erietxetan antolatzen dituzten ikasgela bereziekin. Hain zuzen ere, ospitaletik irten eta gero sortzen hutsunea bete asmoz sortu zuten EPL zerbitzua.Sei urtetik 14ra bitarteko haurrek har dezakete parte programan. Txikienek ordubeteko eskolak hartzen dituzte; Lehen Hezkuntzakoek ordubete eta erdi inguru, eta Bigarren Hezkuntzakoek, bi ordu eta erdi bitartean. Gaixotasun motei dagokienez, minbizi kasu asko izaten da, haur onkologikoen gurasoak biltzen dituen Aspanovas elkarteak sarritan eskatzen baititu irakasle ibiltarien zerbitzuak. Dena den, traumatologia arazoak izaten dira ohikoenak. Aspaldi honetan, gainera, psikologi arazoek jotako haurrei laguntzeko eskariak ere ugaltzen ari dira.

Zerbitzu honen onurak arlo pedagogotik harantzago doaz. Gaixotasun larrietan ikasteko aukera edukitzeak oreka emozionalari eusten laguntzen dio ikasleari. "Haurrak ez daude egun guztian sabaira begira, zer egin ez dakitela", dio Carmen Ruizek, programan parte hartzen ari den irakasleetako batek. "Familiarentzat ere onuragarria da; amak bazkaria prestatzeko astia har dezake". Zenbait aldiz, ikaskideek bidalitako idazkiak edo lanak ikusteak edota ohiko irakasleen bisitak hartzeak zerikusi zuzena omen du haurren osasun egoeran bat-batean izan diren hobekuntzekin.

Bizimodu normalizatua

Sendabiderik ez duten gaixotasunetan ere (minbizi kasu larriak gehienbat) eskolara itzultzeko helburua izatea berez oso lagungarria da ikasleentzat zein haien gurasoentzat. "Minbizia zuen mutiko bat hil zitzaigun iaz", azaldu du Ruizek, "amak deitu zigun esateko behintzat pozik zegoela bere semeak bizimodu normalizatua izan zuelako azken eguna arte; ostegunean eskolak eman genizkion eta ostiralean hil zen. Ostegun arratsaldean zera esan zion amari: 'Amatxo, ingeleseko etxeko lanak egin behar ditut biharko'. Biharamunean amak deitu eta ez joateko esan zigun, mutikoak buruko minak zuen eta. Handik ordu gutxira hil zen".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Estatuko zenbait lurraldetan Save the children Gobernuz Kanpoko Erakundea arduratzen da Bizkaian EPL-k eskaintzen duen zerbitzuaz. GKE horretako 800 bolondres inguruk ia 700 haurri lagundu diote orain arte. Langabeek, jubilatuek eta lanorduetatik kanpo lagundu nahi duten irakasleek osatzen dute zerbitzua. Esperientzia hori positibotzat jotzen badute ere, irakasle profesionalek eskaintzen dituzten abantailak nabarmentzen dituzte programaren arduradunek, bolondresek "borondate osoa" ipini arren, beraiek "autoritate gehiago" baitute ikastetxearen aurrean. "Azterketak egin ditzakegu, ikasmateriala etxera eraman. Gurekin beste konpromiso maila bat hartzen dute ikastetxeek", dio beste irakasleetako batek, zentroetako arduradunen erantzuna "ona" izaten dela azpimarratuz aldi berean.

Irakasleentzat lan berezia da hau. Zentro bakoitzeko curriculumekin egokitu behar izaten dute eta guztiz bestelako errealitateak ezagutzea dakar horrek: Opus-eko zentroetatik auzo marjinaletako ikastetxeetaraino. Esperientzia hori beraientzat "aberasgarria" eta aldi berean "gogorra" izaten ari dela aitortzen dute. Orain dela gutxi lanean hasi den irakasle gazte baten esanetan, "gauza berriak ikasten dituzu. Eskolan baino zerbitzu pertsonalizatuagoa ematen duzu; lau horma artean egotea baino askozaz politagoa da hau". Hori dela eta, lan egiteko deitu ziotenean "bi aldiz pentsatu gabe" onartu zuzen; irakaskuntza sare konbentzionalean ez bezala, postuari uko egitea baitute ordezkoek.

Etxez-etxeko laguntza zerbitzuaren helburu nagusia ikasleak eskolara itzultzeko prestatzea da. Horretarako, ikastetxeetako irakasleekin elkarlanean aritzen dira etengabe. Bertako curriculuma haurraren etxera eramaten dute bere ikaskideek dituzten ikasgai berberak jaso ditzan. "Lan filosofia ez da haurren etxera joaten diren irakasle partikularrena; baizik eta lan pertsonala eta pertsonalizatua ematea eskolarekin duten lotura apur ez dadin. Neska-mutiko hauek beraien ikaskideen materia berdinak ikasten dituzte. Etxean zenbat eta denbora luzeagoa eman orduan eta garrantzitsuagoa da hori", azaldu du programaren beste arduradunetako batek, Aitor Petralandak.

Davidek bederatzi urte ditu eta Bilbon bizi da. Txikitatik ikusmen arazoak izan ditu. Eskolara normaltasunez joaten zen orain bi urte inguru futbolean jokatzen ari zela hanka apurtu zuen arte. Geroztik bi ebakuntza egin behar izan diote eta denboraldi luzeak eman ditu etxean. "Baloia txarto zapaldu nuen eta hanka apurtu nuen; ebakuntzaren ostean eskegita egon behar izan nuen eta gero etxean egon nintzen igeltxoa honaino nuela", azaldu du arramar erakusleaz bular aldea seinalatuz.

Luzaroan eskolara joaterik ez zuenez, EPL-arekin harremanetan ipini ziren gurasoak. Laster alta emango diote eta lagunekin elkartuko da, nahiz eta oraingoz baloirik ez duen ukituko. Etxean eman dituen hilabeteetan ikasten jarraitu du eta irakasle hauen laguntzarik gabe nekez egin ahal izango zuela aitortzen du amak. "Asko lagun didate", dio David-ek konbentzimendu aurpegiaz. Lengoaia, euskara, ingelesa edota matematikak ikasi ditu handitan traumatologoa, meteorologoa eta beste hainbat gauza izan nahi duen mutiko bizi honek. Bere bokazio ezkutua ere deskubritu du hilabete hauetan: musika. Ordu asko eman du gurasoek erosi zioten pianoaren aurrean, inoiz egin dioten "oparirik onena", eta musikarako berezkotasuna duela esaten du bere musika irakasleak.

Ezaguna ez den zerbitzua

Hiru urte bete dira zerbitzua martxan ipini zela. Hala ere, oraindik ez da batere ezaguna. Are gehiago, hezkuntza agintariek etxez-etxeko laguntza jasotzeko aukera aipatu besterik ez dute egiten ikasturte hasieran Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroetara igortzen duten dokumentazioan, eta ikastetxe askotan ez diete horren berririk ematen gurasoei. Ondorioz, etxean gaixorik dagoen haur bat baino gehiago inolako eskolarik jaso gabe egon daitekeela susmatzen dute zerbitzua osatzen duten irakasleek. Dena den, uste hori erabat baieztatu ahal izateko ez dute datu zehatzik. Lehenbiziko pausoa ikaslearen gurasoek eta tutoreek eman behar dute. Eskaria aurkeztea ez da nahikoa izaten; irakasleen ordutegia errespetatzea eta eskolak ematen ari direla adinez nagusi den senitartekoren bat bertan egongo dela ziurtatu behar dute. Lehen baldintza hau dela eta arazoak sortu dira noizbait, batez ere bi gurasoek etxetik kanpo lan egiten duten kasuetan, baina oztopo horiek "borondate onez" konpontzen omen dira gehienetan. Era berean, etxean eskolak emateko leku egokia prestatu behar izaten dute. Puntu horretan, tentu handiz ibili behar izaten dute irakasleek, familiaren egoera sozio-ekonomikoaren arabera ez baita erraza baldintza hori guztiz betetzea.

Hilabetetik gorako gaixoaldietan bakarrik eska daiteke zerbitzua. Ildo horretan, ezinbestekoa da haurrak eskolara joaterik ez duela adierazten duen mediku txostena aurkeztea. Ikastetxeko zuzendaritzak, orduan, etxez-etxeko irakasleek behar duten ikasmaterial guztia uzteko konpromisoa hartu behar dute; hala nola, tutorea eta haien arteko koordinazioa bideratu, eta ebaluazioak egiteko beharrezko diren irizpide eta prozeduren berri eman zerbitzu honetako arduradunei.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_