_
_
_
_

Bizkaiko ahotsen urteroko bilgunea

2.000 ahots inguru eta 50 korok parte hartzen dute urtero Begoñako Amaren Basilikan egiten den Bizkaiko Abesbatzen Astean. Azken 27 urteetan huts egin gabe hainbat herritatik joandako abesbatza elkarteen lana entzuteko aukera paregabea eskaintzen du ekitaldiak, ahots zuri eta beltzek, Errenazimenduko doinuek eta eliz-musikak osatutako giroan.1973an Bizkaia osoko koroak batuko zituen elkarte bat sortzeko lehen pausoak eman zituzten hainbat musikazalek, talde bakoitzak egiten zuen lana ezagutzera eman eta elkarte guztien ekintzak koordinatzeko. Batzar haietan erabaki zuten Begoñako Abesbatzen Astea antolatzea. 1974an egin zen lehen edizioan 20 koro aritu ziren. Geroztik 131 elkarteetako milaka lagun igaro dira bertatik. Lau abesbatzek ez dute behin ere huts egin: Portugaleteko Danok Bat, Laudioko Santa Cecilia, Sestaoko Orfeoia eta Basauriko Abesbatza Elkarteak. Azken elkarte horretako zuzendari izan den eta gaur egun emanaldiak antolatzen dituen Pedro Mari Aldanak gogoan ditu 70eko hamarkadan emandako lehen urratsak: "Giro horretan mugitzen ginen zenbait lagun batu ginen. Orduan ez zegoen ezer antolatuta eta zerbait egitea erabaki genuen. Bizkaitar guztientzat duen aparteko esanguragatik hautatu genuen Begoñako Basilika emanaldiak bertan egiteko".

Hain zuzen ere, Areetako Ondorreta Abesbatzak aurkeztutako proiektu bat izan zen Bizkaiko Abesbatzen Astearen lehenengo hazia. Lurraldeko talde guztien lana erakutsiko zuen ekitaldi handi bat antolatzeko lanean hasi ziren elkarte horretako kideak; asmoak izan zuen harrera ona ikusita, beste elkarte batzuekin harremanetan ipini ziren berehala. Oztopo asko gainditu ondoren (dirurik eza, batez ere) Bilbo aukeratu zuten topaketak egiteko, emanaldiek ahalik eta "oihartzun sozialik handiena" izan zezan, Bizkaiko Abesbatzen Astea zela-eta 1998an argitaratu zen liburuan Patxi García proiektuaren bultzatzaileetako batek nabarmentzen duenez. Ondarreta elkarteko arduradunek ideia "gogo onez" hartu zutela azpimarratzen du autoreak, haiek erakutsitako "eskuzabaltasuna" goraipatuz.

Lehen edizioetako mailari eutsiz, urterik urte elkarte gehiago biltzen ziren Begoñan eta partehartzaile kopurua gero eta handiagoa zela ikusita emanaldiak bi astetan egitea erabaki zuten antolatzaileek, oraindik ekitaldiaren izen ofiziala Bizkaiko Abesbatzen Astea bada ere. Hala eta guztiz ere, gaur egun ez da guztientzako lekurik izaten eta zozketa egin behar izaten dute kanpoan geratzen diren elkarteak aukeratzeko. Bizkaiko abesbatza elkarte guztiek, 120 inguruk, jasotzen dute parte hartzeko gonbitea. Horietatik 68k eman dute izena aurten. Beraz, 16 taldek 2001. urteko edizioa arte itxaron behar izango dute.

Aldaketak

Bizkaiko Abesbatzen Asteak aldakuntza nabarmenak izan ditu 1973tik hona. Doinuei dagokienez, Begoñako Ama Birjinari eskainitakoek aparteko lekua izate dute errepertorioetan, batetik antolatzaileek hala aginduta eta bestetik taldeetako kide askoren debozioaren ondorio modura.

Bizkaiko abesbatzen osasun egoera nolakoa den jakiteko aukera ere ematen du topaketa honek. Elkarte askok duten arazo nagusiena aspalditik ari direnen lekua hartuko duten gazteak aurkitzea da. "Lehen ez zegoen aisialdirako eskaintza handirik", dio Aldanak, "orduan koro batean sartzea askoz ere erakargarriagoa zen gazteentzat. Gaur egun, aldiz, gauza gehiago dago. Hori dela eta, gazteek orokorrean ez dute lehen beste parte hartzen abesbatzetan eta elkarte batzutan arazo bihurtzen hasia da hori; 60 urtetik gorako kide asko dituzte eta". Hurrengo edizioei begira, sortzen ari diren talde gazteak ekitaldi honetara erakartzea dute helburu nagusitzat antolatzaileek.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_