_
_
_
_
Reportaje:

Lana bizimodu denean

Duela 20 urte zuen militantzia kutsua pixkanaka galduz, egun Durangoko Azokak profesionalizaziorantz jo du

Badira leku batzuk antzinako garaietako oihartzunak gordetzen dituztenak. Hurbildu ahala ezkutuko mezuren bat igorri nahian ari direla dirudi, harri zaharren atzean zerbait gehiago balego, bertan bizi izandakoen arimak gordelekutzat hartu balitu bezala. Halako sentsazioa sortzen du Astolako etxeak. Abadiñoko alde zaharretik bost minutura dagoen eraikinak Durangaldeko Merinaldeko auzitegia eta kartzela hartu zituen garai batean, landu gabeko harrizko ormetan nabarmentzen diren burdinezko barroteek erakusten dutenez, eta inguruko herrietako ordezkariak ere bertan batzen ziren.Gizonezkoen ziega izan zen solairuaren azpian soto hotz bat dago. Soto horretan ematen ditu ordu gehienak urtero irailetik aurrera Durangoko Liburu eta Disko Azoka antolatzen duen lan taldeak, han baitu egoitza Gerediaga Elkarteak.

Más información
Irakasleentzako erreferentzia bilakatu den topagunea

"Lan honek baldintzatu egiten zaitu beste konpromiso batzuk dituzunean. "Azoka amaitu arte ezin da horrekin kontatu", diote lagunek, zeren eta ordura arte ez baitaukat beste gauzarik buruan". Ziega azpiko gelan dagoen gizon betaurrekodunak esan du hori. Jon Irazabal da, Gerediaga Elkarteko kide eta 34 edizio bete dituen azokaren antolatzaile nagusia. Berak ezagutzen ditu ondoen euskal kulturaren gaur egungo adierazgarri nagusiaren barruak.

Oraindik aurtengo lanak amaitzeke daudela hurrengo urteko edizioa du buruan: zein izan litekeen gai nagusia, zein omendu beharreko pertsona edo erakundea. "Zentzu horretan Sanferminetan bezala gertatzen da, oraingoa amaitu orduko hurrengoaz pentsatzen hasi behar duzula. Aurreko azokako detaile batzuk amaitzeko dituzula, hurrengoa esku artean daukazu". Izan ere, oker ibiltzeko beldur handirik gabe esan daiteke ziega azpian egiten den lana ez dela inoiz amaitzen, urte guztian "buruan bueltaka" ibiltzen baitira, "intentsitate baxuko" lana eginaz, elkarteak dituen beste ekintza ekitaldiak ahaztu gabe.

250 enpresa eta erakunde koordinatzeko ahaleginak eta bi egin behar dituzte antolatzaileek, eta hartu beharreko erabakiak teknikoak ez ezik "politikoak" izaten dira sarritan. "Elkarren artean arazoak edo haserreak eduki ditzaketen enpresak koordinatu behar dituzu eta horrek eragina du, adibidez, stand-en kokapena erabakitzeko orduan. Herri txikia gara, sentimendu politiko eta sozial dituzten partehartzaileak daude eta ahalik eta arazo gutxien egon dadin antolatu behar duzu guztia", argudiatu du, askotan "suhiltzaile" aritu behar izaten duela gehituz, "azoka plurala eta denontzat atsegina izan dadin".

Estatuko hirugarrena

Durangokoa Estatuko hirugarren azokarik handiena da bisitari zein salmenta kopuruari dagokionez, Bartzelona eta Madrilen ondotik, eta guztien artean kultur elkarte batek antolatzen duen bakarra da. Beste desberdintasun nagusia "herrikoitasuna" da, Jonek harro azpimarratzen duenez, beste azoketan ez bezala "jendeari" zuzentzen zaiolako, argitaletxeetako profesionalei baino gehiago.

Azken hogei urteotan parte hartzen duten enpresen kopurua laukoiztu egin da eta antolaketa "profesionalizatu" behar izan dute pixkanaka-pixkanaka. "Lehen militantzia gehiago zegoen", dio Itziar Irazabalek, Jonen arreba eta beste antolatzaileetako batek, mahai gainean pilatutako paperak ordenatzen ari dela. "Gaur egun beste lan bat bezalakoa da, lan berezia baina lana azken finean", jarraitu du, kazetari baten deiak elkarrizketa eten duen arte.

Gaur egun antolaketa lana sistematizatuta dago, oraingoak "beste seriotasun bat" eskatzen baitu. Esate baterako, argitalpen berriak onartzeko epeak aurreratu eta zorroztu behar izan dituzte, azken egunetan sortzen zen "kaosa" ahal den heinean arintzeko eta guztientzat tokia izango dela ziurtatzeko. "Profesionaltasun" horrek bestelako ondoriorik ekarri du, partehartzaileen arteko harremanak "hoztea" besteak beste. "Lehen argitaletxe askoren erakusmahaietan ugazabak egoten ziren", azaldu du Itziarrek, "orain langileak bidaltzen dituzte. Orain hamar urtera arte familia arteko kontua zen Durangoko Azoka. Gaur egun, berriz, gauzak goitik behera aldatu dira eta giro hura galdu egin den arren, beste gauza batzuk irabazi ditugu". Hori guztia "normalizazioaren seinalea" dela irizten diote. Ez dute atzera begiratu nahi, lehen zegoen "militantzia eta konplizitateaz" hitz egiterakoan begiak piztu egiten zaizkien arren.

"Lehen gauza asko inprobisatu egiten ziren. 48 ordu arinago jasotzen genituen azken liburuak. Giro militante eta beroagoa zen. Baina aldaketa beharrezkoa izan da. Garai berriek erronka berriak dakartzate eta egokitu beharra dago. Nostalgiaz ezin da bizi mundu honetan", erantsi du Azokaren zuzendariak. Erronka horien artean teknologia berrien trena hartzea dago, besteak beste, argitalpen arloan internet-ek ematen dituen aukerak baliatzeko. Hain zuzen ere, erreferentzia guztiak sarean sartzeko lan taldea handitu behar izan dute, aurten argia ikusi baitu azoka birtualak, 34. edizioaren berrikuntza nagusia. Gerediagako web orrialdeari esker, bost kontinenteetan izango dute euskal gaien inguruan ekoizten diren argitalpen guztien berri zehatza. Elkarteko arduradunen iritziz, urtebete beharko da gutxienez tresna berriaren emaitzak zer nolakoak diren ikus daitezen, "jendeak hilabete batzuk beharko dituelako ohitu arte".

Azken desberdintasun nagusia Azoka egunetako giroa da, orain askoz gazte gehiago hurbiltzen baita Durangora, Jon Irazabalek dionez. "Edo akaso gu zaharragoak gara?"

"Bakailaoaren "stand-a", mesedez?"

"Azalean txakur berde baten marrazkia duen liburua erosi nahi dut. Mesedez, esango didazu zein argitaletxek kaleratu duen?". Horrelako galderak uste baino gehiagotan erantzun behar izaten dituzte Azoka egunetan informazio stand-eko arduradunek. Pazientziaz eta ulerkortasunez, "azken finean helburua mota guztietako jendea erakartzea baita, eta beraz, normala da datu guztiak goitik behera menperatzen ez dituzten pertsonak etortzea".Leku horretatik, sartzen den jende oldeari erreparatzeko astirik ere ez dute, goizeko bederatzietan zabaltzen denetik ehunka lagun igarotzen baitira bertatik, zenbaitetan aldez aurretik hautatutako liburuaren bila; bestetan, berriz, egun horietan izaten den giro berezia usaindu eta, bide batez, argitalpen berriak ikusi asmoz. Guraso, seme-alaba eta aitona-amonak; gazte motxiladunak, matrikula beltzean 64 zenbakia duten autoetan etorritako familiak, kultur zale peto-petoak eta politika zein kultur arloko hainbat aurpegi ezagun nahasten dira giza-zurrunbilo horretan.

Inor gal ez dadin, izen propioak ipini dizkiete aurten Azokako kaleei, inori arrotz egingo ez zaizkion izenak: Kalebarria, Goienkalea, Artekalea, Barrenkalea, Behekokalea eta Goikokalea, beste batzuen artean. "Horrekin ere komeriak izango ditugu", dio Itziar Irazabalek.

"Behin, batek galdetu zigun ia non zegoen bakailaoaren erakusmahaia", dio Estik, informazio stand-eko arduradunetako batek. Anekdotak anekdota, milaka kontsulta eta galdera erantzun behar izaten dituzte urtero.

Ohikoenak argitaletxe edo zerbitzu jakin baten kokapenari buruzkoak izaten dira, baina "neska batek idatzitako liburua" non aurkitu daitekeen galdetzen duenik ere badago. Horrelakoetan ahal den neurrian laguntzen saiatzen dira, "jendea orokorrean atsegina izaten delako".

"Lehen txarragoa zen, ordenadorerik ez genuelako. Dena eskuz eta fitxategietan bilatu behar izaten genuen; zorionez, alde horretatik ere aldatu dira gauzak".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_