_
_
_
_

Esperimentazio saiakerak animazioan

ASIFA Euskadik argitaratu duen Euskal animazio zineari buruzko ikuspegi bat liburuan euskal animazio komertziala aztertzen bada ere, ardatz nagusia animazio esperimentala da. Emilio de la Rosa eta Begoña Vicarioren lan honetan, animaziozko zinearen alorrean ausnarketa eta bilaketa prozesu bat egin duten sortzaileen eta euren lanen inguruko azalpenak ematen dira. Irudi ugariekin eta oso era didaktikoan idatzia, liburuak alor honetan aritu diren euskal egile gehienen bilduma biribila osatzen du. Esperimentazio kontzeptuak bere baitan duen muga ezak kontutan hartuta, animaziozko zinean teknika ezberdin ugari erabili da. Ramon de Vargas eta Jose Antonio Sistiaga pintoreen kasuan, zinea euren lan piktorikoen mihizpe bilakatzen dute, zuzenean zeluloidean margotuaz. Ivan Zuluetak edota Javier Aguirre zine zuzendariek ere hainbat esperimentazio lan egin dute animazioa erabiliaz. Maila berean, Gerardo Armestoren animazio geometrikoak, Rafael Ruiz de Balerdi, Jose Julian Bakedano, Isabel Herguera eta Bego Vicarioren ibilbide artistikoek ere esperimentaziorako joera nabarmena izan duen euskal animazioaren historia osatzen dute. Ardatza Argitaratu berri den liburu honen azalean, Begoña Vicarioren Haragia filmearen fotograma azaltzen da. 1997an, harearekin landuriko teknika berezi batekin eginiko Pregunta por mí filmearengatik Goya saria irabazi zuen Bego Vicariok. "Animazioaz hitz egiten dugunean haurrentzat marrazki bizidunak eta irudi eta "gag graciosilloak" etortzen zaizkio jendeari burura. Badago beste maila batetan, ikuslego heldu batentzat narratiba neoaristotelikoa erabiliaz egiten diren animazio filmeak. Eta beno, esperimentalismoa subtalde bat da". Zine mailan esperimentazioa aipatzen den bakoitzean, aspergarria eta ulergaitza den zerbaitetan pentsatzen du ikuslego orokorrak. Esperimentazioa, alor artistiko guztietan, gutxiengo batek kontsumitzen duen produktua izaten da. Baina zer da esperimentazioa zinean? "zine komertzialak erabiltzen ez duen teknika, hizkuntz, proiekzio eta abarren erabilpena". Gure solasaldian, filme komertzialak zine kontzeptu beraren ardatz gisa kokatzeak izan dezakeen kontraesana aipatu diot Bego Vicariori. "Ez, justu alderantzizkoa da, zine komertziala berez islada baten modukoa da. Zine komertzialak esperimentalismoaren iturritik xurgatzen du beti. Ardatza esperimentazioa da". Esperimentazioa, zine munduan, jenero bat dela onartzen ez duenik badago. Eztabaida hau alde batetara utziaz, ukaezina dena zera da: gaurko zine komertziala atzoko zine esperimentala dela. Logikoa eta naturala denez zine moeta honek ez du inoiz gehiengoaren onespena izango. Baina zine esperimentalari behintzat zera zor diogu, irudipena teknikara moldatu beharrean teknika irudipenera moldatzea.

Más información
Euskal animazio zinea, erreferentzi
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_