_
_
_
_
_
Reportaje:

Euskal animazio zinea, erreferentzi

Euskal zinea zer den definitzen ez dugu asmatzen. Hausnarketa eta burutazio ugari egiten dugu. Hizkuntza, sortzaile eta langileen jaioterria, dirua, filmaketa, prozesu industriala... guztiek osatzen dute Lumiere anaien asmakizunaren parte. Baina elementu guzti hauen neurketarako erregela ezberdinak erabil- tzen ditugunez emaitza jasotzerakoan ez dugu neurri berdinik lortzen. Hala ere, zazpigarren artearen txoko batetan, gehiengoak erreparatu ere egiten ez duen bazterrean, euskal zinearen definizio guztiak barneratzen dituena topa dezakegu: Animazio zinea. Euskal zinearen aintzindarietako bat den Mauro Azconak (El mayorazgo de Basterretxe, 1928), Madrilerako bidai batetan, marrazki bizidunen aukera komertzialaz jabetu eta 1933. urtean "espainieraz abestu eta hitz egingo duten" filme animatuak ekoiztera ekin zion. Horretarako D.A.S. (Dibujos Animados Sonoros) ekoiztetxea eratu zuen. 1936ko guda zibilak eten zuen garapen hau. Caudilloak euskal kulturari zion "maitasun berezia" dela medio, 60. hamarkadaren amaierarte ezinezkoa da berriro euskal animazio zineaz hitz egitea. 60. eta 70. hamarkadetan esperimentazio lana zen produkzioaren osotasuna. 1985an Jaizkibel ekoiztetxeak Kalabaza Tripontzia luzemetraia burutu zuen. Euskal mitologian oinarrituriko filme hau izan zen belaunaldi oso batek zinema areto batetan euskaraz ikusi genuen lehendabiziko marrazki bizidun filmea -gutariko batzuk gordetzen dugu oraindik ikastolan banatu zituzten filme harrigarri haren afitxak-. 90. hamarkada izan da hala ere euskal animazio zinearen garairik emankorrena. Luzemetrai ugari filmatu da -Ahmed Alambrako printzea, Ametsen lapurra, eta ia amaitutadagoen Karramarroaren uhartea beste batzuen artean- eta ekoizpen jarraitu eta etengabe bat garatzen ari dela dirudi. Baina zergatik eman da animazio zine komertzialean garapen hau? ASIFA Euskadiko partaidea den Eduardo Eloseguiren ustez faktore ezberdinak izan dira. "Zinema zeharo esperimental batetik abiatu eta industria txiki bat egitea lortu da. ETB-ren agerpenak, serie ekoizpenari jarraipena ziurtatu dio eta honekin batera proiektu puntualen ekoizpenari aukera ere eman dio. Ez da txantxa, baina euskal animazioa erreferentzi batetan bilakatu da. Madrilek eta Bartzelonak batera ekoizten dutena baino gehiago produzitzen da Euskal Herrian". Bitxia badirudi ere, animazio zineak lortu du 50 herrialde baino gehiagotan euren interesak batzen eta antolatzen dituen elkarte bat antolatzea: ASIFA. Euskadiko animazio zine sortzaileak nazioarteko erakunde horren adarra den ASIFA-Euskadi elkartean daude bildurik. "Bizkaian antolatzen zen Animabasaurin egin ziren jardunaldi batzuetan ASIFA-Kataluniakoen bidez eskaera egin eta bazkide bihurtu ginen". Jarduera ezberdinak antolatu ditu euskal adarrak. Animabasauriren desagerpenaren ostean, Bilboko Nazioarteko Laburmetrai eta Dokumental Jaialdian animazio programa antolatu izan dute. Egun, Arriaga antzokiarekin akordio batetara iritsi dira ikastoletako haurrentzat lau emanaldi antolatzeko. Egungo egoera Azken urteotan ETB-k animazio serien alde apostua egin duela dirudi. Pernando Amezketarra, Lazkao Txiki eta Txirritaren andantza "komiko-festibo-folklorikoak" jarraipena izan dute gaur egungo programazio parrilla eskizofrenikoan. Telebistak marrazki bizidunek izan duten garapenaren erru handia duela onartzen bada ere, bestetik arazoak ere sortu ditu. "Telebistarako egiten diren serien maila ez da nahi bezain ona. Aurrekontu urria dela-eta produkzio kaxkarra egin behar da. Gainera, eskatzen dena produktu zeharo komertzial bat da. Alderdi kultural eta estetikoari ez zaio jaramonik egiten". Komertzialtasuna da ASIFA elkarteko Eduardo Elosegirentzat arazo nagusienetako bat. "Esperimentazioa baztertu eta filme komertzialak nagusitu dira merkatuaz. Annecy bezalako zinemaldi espezializatuak masifikatu egin dira, eta adituen ustetan komertzialtasunaren erruz kalitatea jeitsi egin da". Gauza bat behintzat lortu du animazio zineak. Guztion definizioaren barne sartzen den euskal zine duin bat eraikitzea.

Más información
Esperimentazio saiakerak animazioan
Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_