_
_
_
_
Análisis:LIBURUAK | Gaiak
Análisis
Exposición didáctica de ideas, conjeturas o hipótesis, a partir de unos hechos de actualidad comprobados —no necesariamente del día— que se reflejan en el propio texto. Excluye los juicios de valor y se aproxima más al género de opinión, pero se diferencia de él en que no juzga ni pronostica, sino que sólo formula hipótesis, ofrece explicaciones argumentadas y pone en relación datos dispersos

Ipuin banako liburu bi

Ipuin bakarra daramaten liburu bi erosi ditut egunotan (bai, jauna, kritikoek ere liburuak erosi egiten ditugu argitaletxeetatik bidalitakoei zain egon gabe, eta gainera kontu horretan uste dut nik zorte txar samarra izan dudala beti). Ipuin bakarra eta liburu osoa. Bai, jauna, badakit hitzaldi xume batekin liburuak osatzen dituztenak ere badirela.

Baina ipuin bakarra duten liburu biak oso itxura onekoak dira: azala gogorra, barne itxurosoa eta distiratsua. Alegia nire argitalpenerako nahi nukeena. Lehena Kutxa Fundazioak eman du argitara eta Donostia Hiriko Literatur sariarekin batera dator.

Idazle berriei zuzendutako sariketa honen azken edizioan euskarazko 49 lan aurkeztu dira (714 gaztelaniaz). Sariak banatzean komeriarik izan zen, euskaraz hautatutako lana beste sariketa batean sarituta zegoelako.

Kontuak kontu, liburuari Joseba Lozanoren (Gasteiz, 1962) Hasperenka ipuinaren izenburua jarri diote titulutzat. Ipuina 20. orrialdean bukatzen da, baina liburuak bigarren zatia ere badu 38. orrialderainokoa.

Depresioak jota dagoen gizaki baten historia kontatzen da bertan. Literatur eta zinema kritikoek diote badela zinemaren munduan topiko bat zeharo berezia: emakumea pentsakor agertzen denean leihotik begira agertzen dela. Hemen semea da leihotik begira ari dena, pentsakor. Eta barne istorioa kontatu nahi du hasiera horretan Lozanok.

Bakardadearekin eta porrotarekin hasten da narrazioa, guztiz balio sentimentalak emanez ipuinaren tonuari. Gizaki horren amak baina, gogo bat du: semea berpiztu, eta hartara joko du, semeak berriro beste emakume bat ezagutu arte, eta orduan, isilik itzuliko da bere betiko egoerara.

Ama eta semearen arteko loturaren deskribapen zehatza da, giro itxian kokatzen dena, narrazioaren logikari eutsiz, eta bide horretan narratzaile orojakileak egoera subjektibizatu egiten du tonu lirikoa erabiliz: usaina, soinua, egoeraren deskribapena.

Beste liburua Inazio Mujika Iraolaren (Donostia, 1963) Sagarrak Euzkadin da. Euskaraz emana eta gaztelerazko itzulpenarekin, edizio ederrean. Aspalditik miresten dut Inazio Mujika Iraolak eman duen literatura, baina liburu hori ez dago ohitu izan gaituen markan.

Inazio Mujika Iraola. Alberdania. Donostia. 14 euro.

Hasperenka. Joseba Lozano. Kutxa Fundazioa. Donostia. 7 euro. Sagarrak Euzkadin.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_