_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Belaunaldiz belaunaldi

Mondragon Unibertsitateak kultur transmisioari buruzko graduatu ondokoa sortu du

Euskal kulturgintzaren ezagutza bildu eta korpus hori transmititzea da Mondragon Unibertsitateak Arteolarekin batera antolaturiko graduatu ondoko berriak lortu nahi duen helburua. Euskal kulturgintzaren transmisioa izenburupean, hezkuntza programa berri hau irailean hasiko da.

Ekimen honen atzean, proiektua abiarazi dutenen kezkak antzematen da: kulturgintzari buruzko gogoeta desafio globalaren aroan eta esperientzia eta praktiken biltze, sistematizazio eta transmisio lanik eza.

"Paradoxikoa bada ere, inoiz baino estruktura eta bitarteko gehiago daude, baina kulturgintzaren transmisioa eteteko kezka dago", dio Andoni Mujika graduatu ondoko koordinatzaileak.

Zalantzarik gabe, trantsizio une batean gaude. Kulturaren jokalekuak aldatzen ari dira, eta honek badu eraginik formatuetan ere. Egun , esate baterako, dantza tradizionalak eta teknologia berrien bidez garaturiko sorkuntzak bat egiten dute kulturaren alorrean.

Programa berri honek kulturaren geroari buruzko gogoeta-gunea sortu nahi du

Ildo honetan, ikasleei aditu titulua emango dien programa honek euskal kulturgintzaren inguruan aurrekaririk ez duen gogoeta gune bat ere sortu nahi du.

Formazio teorikoaz gain, ikasleek testigantzen bidezko formazioa jasoko dute. Hauxe da, graduatu ondokoaren koordinatzailearen iritziz, programak dakarren berritasun garrantzitsuenetako bat.

Euren esperientzia, bai sormen fasean baita kudeaketa epean ere, birfomulatuko dute ostean urte hauetako kulturgintzaren alorreko ondorio batzuk atera ahal izateko.

Kulturgintzaren inguruan izan den esperientzia eta testigantza, une eta gune konkretu batean egonik, berritasun garrantzitsuena da hezkuntza modulu honetan: esperientzia bat bildu eta horren testigantza zuzena emango duten pertsonen parte hartzea sustatzen da.

Prestakuntza praktiko honetan kantagintza, bertsolaritza, literaturgintza eta beste hainbat kultur adierazpidetako adituak eta artistak izango dira. Hala, Xabier Letek, Bernardo Atxagak, Ruper Ordorikak, Koldo Tapiak, Jon Sarasuak, Juan Antonio Urbeltzek, Eneko Olasagastik, Fermin Muguruzak, Mari Jose Olaziregik, Ixiar Rozasek nahiz Benito Lertxundik parte hartuko dute, besteak beste.

"Lehen mailako figurak irakasle izango dira baina era berean, Atxagak, adibidez, beste hainbat sortzailek bezala, literaturaz haratago doan diskurtsoa eskainiko du", esan du Mujikak, asteasuarra ez baita soilik puntako idazlea; horrez gain, estilo, mezu eta iritzi esanguratsua du ikerketaren alorrean.

Graduatu ondoko honen ikaslea, oro har, euskal kulturgintzaren sormenaren alorrean interesa duena izan badaiteke ere, hezkuntza munduan lanean diharduten hezitzaileei eta irakasleei zuzentzen zaie nagusiki.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_