Erosen erreinua
Badira hamar urte luze Basauriko Euskarabila Elkarteak ipuin erotikoen lehiaketa antolatzeari ekin ziola. Arrazoiak ez ziren gutxi halako lehiaketa antolatzeko; behinenak, gazteak euskarara eta irakurzaletasunera hurbiltzea eta elkartea bera ezaguna egitea.
Baina, hara non asmo horiek bat etorri ziren euskal literaturan genero narratiboak izenekoak lau haizetara zabaltzen hasiak ziren sasoiarekin. 90eko hamarkada zen eta berriro kontatzeari, narrazioa egiteari, garrantzia ematen zitzaion, bai eta irakurle gehiago erakartzeari ere. Bidaia, umorea, genero poliziakoa, eta erotismoa jakina, eztanda horren protagonistak izan genituen.
Erotismoari gagozkiola, esan behar dugu aurretiaz ere ez zela erabat ezezaguna, bai urria izan arren. Horra hor Jon Mirande, erreferente nagusia eta bakarra urteetan, baita bere lanak 80ko hamarkadako idazleengan utzi zuen arrastoa ere. Dena dela, 90eko hamarkadaren aldea nabarmena da, sistema literarioa ezarri eta literatura erotikoa sistema horretan bete-betean sartu zen.
Txalapartak esaterako, genero honen alde apustu handia egin zuen bilduma bereziak sortuz. Horra gure berezitasunetako bat, beste leku batzuetan literatura erotikoa gehien bat gizarte erreprimituaren aurkako erantzuna izan bada, bazterrekoa, gurean, Miranderena salbu, ezin esan horrelakoa izan denik, bai ordea, esan bezala, sistema literarioak izan dituen beharrizanak asebetetzeko.
Hala ere, hori dela-eta ez dugu inondik inora egin den ahalegina hutsalduko. Izan ere, Basauriko lehiaketak berak hainbat gauza on ekarri ditu: idazle berrientzat plataforma ezin hobea izan da -bertatik igaro dira Julen Gabiria, Igor Estankona, Rafa Ugalde eta Xabier Etxeberria-; irakurleak ere erakarri ditu, eta jadanik bilduma bi utzi dizkigu, biak Txalapartaren eskutik argitaratuak, 2001eko Bero hezeak izenburukoa, eta berri-berria dena, Basa gurina.
Honetan azken bost urteotako ipuinik onenak batzen dira, hamazortzi guztira, gehi, sarrera gisa, Edorta Jimenezek idatzi duen Basa gurina izenekoa. Hemeretzi ipuin eta hamabost idazle errazatik gutxi daukan genero batean. Nabarmentzekoa da denek izan duten intuizio literarioa, ipuin erotikoak izango dira bai, baina literatur izaerari ez diote muzin egiten, ezta gutxiago ere. Eta haietan aniztasuna nagusi: ipuin umoretsuak, ironikoak, psikologikoak, klasikoak, ustekabekoak, giza harremanen zirrikituetan murgiltzen direnak... Denetatik aurkituko du irakurleak Erosen erresuma honetan, erotismoaren eta sexuaren milaka aurpegiak erakusten dizkigun honetan. Gozatu.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Kylian Mbappé no puede librar ni contra el Talavera: “Ha sido decisivo, por eso lo dejamos en el campo”
El Baskonia sigue fuerte en el Buesa y suma una victoria de prestigio ante AS Monaco
Muere Hans van Manen, coreógrafo y maestro de la danza contemporánea, a los 93 años
Petro reconoce por primera vez que Maduro es un “dictador”
Lo más visto
- La población de pumas de la Patagonia se dispara gracias a una presa inesperada: los pingüinos
- El Supremo ordena al ex fiscal general el pago de la multa y la indemnización a la pareja de Ayuso que le impuso al condenarle
- El Gobierno de Mazón pagó 107 millones de euros más a Ribera Salud al aumentar su aportación por ciudadano
- Elon Musk, más cerca de ser el primer hombre en alcanzar una fortuna de un billón de dólares
- Víctor Manuel, músico: “El capital tiene que rectificar, nunca pensé que fueran a ser tan voraces”




























































