_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Nobela beltza

Happy twenties, gangsterren garaia, kargu publikoen ustelkeria... Literaturan ere badago giro horretan ongi moldatu den estiloa. Horrela, botere doilortuaren aurka (bidegabeko sistemaren paradigma bihurtuz) detektibe pribatua, abokatua edo kazetaria izango dira (herriaren defendatzaile enblematiko berriak) nobela beltzaren heroiak edo antiheroiak.

Gai klasiko horiez gain, klase arteko borroka, 30. hamarkadako ekonomi beheraldia, injustuki kondenatuen egoera, mehatxupean gaizkile izatera behartutakoen kondizioa, gutxiengo etnikoen diskriminazioa, baloreen gainbehera, buruzagi politikoen gabezia etikoa, administrazioaren jokabide oligarkikoa edo segurtasun kolektiborik eza izan ziren, besteak beste, estilo horri argumentu berriak eskaini zizkioten motiboak, nobela mota horren izaera sendotuz.

Elementu guzti horiekin Estatu Batuetan sortu eta garatu zen literatura narratibo berezia hau. Bertan, idazle espezializatuen eskutik, krimenaren ikuspuntu errealista eta soziopolitikoa nagusitzeaz gain, krimen-gertakariez baliatuz, gizarte kapitalistaren ikuspegi pesimista eta kritikoa ezagutzera eman nahi izan zen. Geroago, pertsekuzio maccarthiarra martxan jarri zenean, estilo literario hori landu zuten idazle ugarik arazo latzak jasan zituzten.

Lehengo mundu gerraren bukaerak oparotasun ekonomikoa ekarri zuen Estatu Batuetara. Batetik, lana ugaritzeak bizi-mailaren igoera bultzatu zuelako; eta bestetik, kredituak arrunt bilakatu zirelako eta, aurrerapen teknologikoaren ondorioz, produktuen prezioak beherakada izan zutelako. Egoera berriaren ondorioz, masa-gizartea hedatu eta portaera urbano liberatuagoa sortu zen. Eta finean, kontsumoa handitu zen nabarmen.

Aldaketa horren oinarrian Ford automobilak egon ziren, haien prezioa heren bat jaitsi baitzen, aurreko hamarkadarekin konparatuz. Horrela, 20eko hamarkadaren hasieran, miloi bat kotxe baino gehiago atera ziren merkatura. Automobilarekin -sabaiarekin eta ateekin babestua oraingoan- puritanismo tradizionalak bultzatzen zituen ohiturek indarra galdu zuten, eta gozamenerako eta ihesbiderako jarrerak nagusitu ziren. Emakumea ere lan-munduan sartu zen, etxeko esklabutzatik independentzia txiki bat lortuz. Eta, etxeko morrontzatik ateratzen zuen lehenengo pauso horrekin, lau gurpileko ibilgailu motorizatuen sedukzioan erori zen ere. Automobila, hortaz, sexuen arteko topaketa eta harremanak burutzeko ohe ibiltari bihurtu zen, bizi-gozamenaren sinbolo.

Aipaturiko masa-kulturaren leherketa hedabideetan emandako iraultza teknikoaren pareko gertatu zen: nobela herrikoiak ugarituz, irratia erabat garatuz, musika gogoraerraza irrati-uhinetan eta gramofonoetan errepikatuz, kuriositate zinematografikoa adierazpen artistikora iritsiz, edo fikziozko pertsonaia askok komikietan lekua hartuz. Komunikabideek ordura arte pentsa ezinezko aukerak gehiengoaren esku jarri zituzten, eta ilusio berritu horiek musika egokia behar zuten. Ondorioz, hegoaldeko orkestra-folklorearen komertzializazioa teknifikatu, gauzatu eta hedatu egin zen, jazz izena hartuz.

Automobilen barruan bikote zoriontsuak aurrerapenaren erritmoan gaueko lokaletan dantzatzera zeramatzan gizarteak, bat-batean, Lege Lehorrarekin egin zuen topo. Erreakzio puritano horrek gaueko bizitasuna eta portaera sozial permisiboa gelditu nahi izan zuen. Baina edari alkoholikoen fabrikazioa, inportazioa, salmenta eta garraioa debekatzen zuen Lege Lehorrak alderantzizkoa lortu zuen: galarazten zuena bultzatzea. Emakumea ere, etxean egotera kondenatzen zion zentsuraren aurka, ezpainak pintatzetik alkohola kontsumitzera pasatu zen ezkutuko taberna-zuloetan. Whiskia eta beste likoreak edatea moda bihurtu zen. Legez kontrako industria onarpen komunitario xarmagarriarekin jaio zen, gangsterren garaiari bidea irekiz.

Era berean, zaldi lasterketak eta boxeoak, apustu ilegalen pizgarriarekin, arrakasta handia lortu zuten. Boxeo-borrokaldiek, indarkeriak giza harremanetan zuen garrantzia azaltzeaz gainera, ekintza-historiak irudikatzen zituzten, polizi intrigak eta westerna erakutsiz.

Mundu horretan detektibe pribatua mugitu zen, noraezean ere. Nobela beltzaren pertsonaia nagusia bilakatu zen, bere zalantza guztiekin eta iragan ilunari ihes egiten. Haren ekintzek legalitatea eta legalitatearen arteko marra, alde batetik bestera, zeharkatzen zuten etengabe, eta nobelan esaten zuenak eta isilean gordetzen zuenak egonezina, pertsonala nola gizartekoa, seinalatzea zuen helburu.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_