_
_
_
_
Gaiak

Autoedizioen txanda

Geldiezina zirudien, baina azkenean gelditu egin da diskogintzan somatzen zen gainbehera azkarra. 2003ko Durangoko Azokan, 94 nobedade aurkeztu ziren, 60 disko berri 2004an, eta iaz, 34 besterik ez. Azokaren 41. edizioak, aldiz, 46 nobedade eskainiko ditu, iaz baino %33 gehiago, alegia. Nola liteke?

"Merkatuak %10 eta 12 tarteko jaitsiera izan du aurten; beraz, nobedade horietako asko autoprodukzioak izango dira seguraski, merkatua zenbat eta estuago ibili orduan eta zatikatuago ageri baita", argudiatu du Anjel Valdes Euskal Disketxeen Elkarteko presidenteak.

Ez gaude, hortaz, koiunturarik egokienean: Metak urte hasieran itxi zuten, Gor Diskak bezalako enpresek esparru murritzagoa izango dute aurtengo Azokan, eta badira etorri ere egingo ez direnak, Etxe-Ondo kasu. Aldi berean, zenbait artista autoedizioaz baliatu dira, hala nola, Txalapart marka darabilten Oreka TX txalapartariak, Fermin Muguruza kantaria Talka Records-ekin, Joseba Tapia trikitilaria edota Juan Carlos Irizar pianojolea.

Zailtasun guztiez gain, Azoka euskal disko produkzioaren itsasargia da oraindik

Nolanahi ere, Azokak euskal diskogintzaren itsasargia izaten jarraitzen du. "Guretzat, oso garrantzitsua da hemen egiten dugun salmenta zuzena. Azoka txukun amaitzeak 2007an arrisku berriei aurre egiteko adorea eta aukera emango digu, eta Durangon gaizki amaituz gero, ezinezkoa izango da neurri handiko produkzioetan sartzea", aitortu du Gaztelupeko Hotsak disketxearen arduradun Ubane Uzinek.

Aurten, apustu bikoitza ekarri du Gaztelupeko Hotsak-ek: San Quirico, Jon Maia bertsolariak gidatzen duen Karidadeko Bentaren hirugarren diskoa, eta Hauxe, Txuma Murugarren, Rafa Rueda eta Petti kantautoreen proiektu berria. Salmahaian, Bide Ertzean, Aterkings eta Errabal azpizigiluaren azken lanak ere izango dituzte.

Elkarrek nostalgiaren merkatuari probetxua ateratzen jarraitzen du, eta Ez Dok Amairuren izpiritua gogora ekarriz, Xabier Leteren disko birmasterizatuak eta Lourdes Iriondoren antologia bat plazaratu ditu. Pantxoa eta Peioren kantu berriak ere ekarri ditu, baina bere itxaropenik handiena Ruper Ordorikaren Memoriaren mapa salduenen zerrendan ikustea da. Erlijio kantuak biltzen dituen Zatoz izpiritua! diskoa ere ondo saltzea espero dute.

Gor etxearen eskaintzan Kerobiaren pop rocka nabarmendu behar da, eta AusArt-ek Donosti Ereski Schola Gregorianistaren ahotsak, Joaquin Pildainen organoa eta Eduardo Hernandez Asiain biolinjolearen Bach-en sonatak jarri ditu entzungai. Oihukak Betagarri, Urgabe, Atom Rhumba, Keike eta Kautaren azken proposamenak ekarri ditu. Babelmusik-en apusturik handiena, berriz, Gozategiren azken lana da, Gozategi.kom, eskusoinua eta teknologia berriak uztartuz.

Horiek ez dira, alabaina, salgai aurkituko ditugun disko bakarrak, Baga-Biga Musika Ideiak, DDT Diskak, Hilargi Records, IZ eta gainerako disketxeak katalogoetako fondoak aldean dakartzatela azalduko baitira Durangora. Zenbaiten esanetan, euskarri fisikoak desagertuz joango dira Internet, sakeleko telefonoak eta beste kanal berrien mesedetan, baina Izaskun Ellakuriaga Gerediagako komunikazio arduradunaren hitzetan, "oraindik ez da planteatu" Durangoko Azoka diskorik gabe antolatzea.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_