_
_
_
_
HISTORIAN BEHIN | Gaiak

Getariako semerik unibertsalenaren heriotza

Moluketara egindako bigarren bidaian, eskorbutuak betiereko itsasoetara igorri zuen Getariako herriak eman duen esploratzailerik ezagunena. Joan Sebastian Elkano 1487.ean jaio zen, eta haurtzaroko urteak Salbatore eliza, San Anton irla -Getariako Arratoia kostaldetik bereizita baitzegoen orduan- eta San Roke kaleko etxe gotikoen artean eman zituen.

Itsasoarekiko grina herriko itsas-gizonekin, arrantzan nahiz kontrabandoan, egindako balentrietatik piztu zitzaion Elkano gazteari. Gaztetan, Cisneros kardinalak antolatutako Aljerrerako espedizioan parte hartu zuen, eta jarraian, Italiako kanpainetara abiatu zen.

Hogeita hiru urte zituela, Fernando Magallaes ezagutu zuen. Esploratzaile portugesa espedizio berri bat antolatzen ari zen Karlos V.a enperadorearen aginduz, Ozeano Atlantikoan barna Asiarako itsasbide berri bat ezartzeko.

Bost itsasontziz eta 265 marinelez osatutako espedizioa Cadizetik abiatu zen 1519.eko irailaren 20an. Atlantikotik Ozeano Barera heldu ziren, gaur Magallaes izenaz ezagutzen den itsasartea zeharkatuz. Filipinetarako bidean, hiru ontzi galdu zituzten, eta 1521.eko apirilean, Macta uharteko indigenen kontrako guduan, Magallaes hil egin zuten.

Getariako semeak bere gain behartu behar izan zuen orduan espedizioaren ardura. Zazpi hilabete geroago, Moluka artxipelagora heldu ziren. Espezien irletan ontzietako sotoak betetzeko ahaleginean zebiltzala, laugarren ontzia hondoratu eta Victoria izeneko azken itsasontziarekin ekin behar izan zioten itzulerako bidaiari.

Bederatzi hilabete behar izan zituzten Indiako Ozeanoa zeharkatu eta Afrika osoa inguratzeko. 1522.eko irailaren 6an, Cadizeko portura arribatu ziren, baina espedizioa osatzen zuten 265 marineletatik 18k besterik ez zuten lortu munduari lehen bira egitea.

Eskerronez, enperadoreak armarrian Primus circumdedisti me (Zuk inguratu ninduzun lehena) esaldia jartzeko ohorea eman zion Getariako esploratzaileari.

Valladoliden bere emazte Maria Bidaurretarekin atseden hartu ondoren, Elkanok Badajoz eta Yelbeseko batzarretan parte hartu zuen, Gaztela eta Portugalgo erreinuen artean Moluketako irlen jabegoaz sortu ziren gaizki ulertuak argitzeko.

Alabaina, Getariako marinela ez zen lehorreko bozomodura aisa moldatzen diren horietakoa. Hilabete gutxi batzuk geroago, Fugger handiki-familia alemaniarra prestatzen ari zen Moluketarako bigarren espedizioan parte hartzea erabaki zuen.

Portugaleten, espedizioko buru Frai Garcia Jofre de Loaysa komendadorearekin elkarrizketatu zen, eta 1525.eko uztailaren 24an itsasora egin zuten elkarrekin. Urtebete geroago, komendadorea hil eta Elkanok bere gain hartu zuen espedizioaren agintea, harik eta, 1526.eko uztailaren 4ean, sukarrak eta hemorragiek jota, azken arnasa eman zuen arte. Gorpua kareletik behera bota zuten.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_