Zazpi itsasoetako kronikak
Euskal bidariek historian egin dituzten esplorazioak bildu ditu Ángel Martínez Salazarrek liburu batean
Euskal bidaiariek tradizio handia dute eta inguruko herrialde-etakoen parean daude. Betidanik egon izan dira munduan barrena ibili eta etxera itzultzean kontatu duten bidaiariak". Hitz horiek argi erakusten dute Euskal bidaiairen memoria, esplorazioa eta abentura (Elea) liburuaren helburua. Egilea, Ángel Martínez Salazar idazle eta bidaiazale arabarrak 36 pertsonaia bildu ditu, jatorriz gaztelaniaz idatzita egon arren lehenbizi euskaraz argitaratu den liburuan.
Guztiek mapetako "zuriuneak" esploratu edo bisitatu zituzten, bereziki XIX. mendearen amaierara arte, bidaia eta abentura - "txarto antolatutako bidaiaren ondorioa da abentura", dio egileak liburuaren hitzaurrean- estu loturik zeuden garaietan. Dena den, horietako askok ez zuten helburutzat abentura bera, hitzaren esanahi erromantikoan behinik behin, bidaiari gehienek bestelako arrazoiengatik utzi baitzuten jaioterria. "Euskaldunek turismoarekin batere zerikusirik ez duten arrazoiengatik bidaiatu dute gehienbat, gehiagotan egin dute erbesteratu beharra izan dutelako edo, besterik gabe, bizimodua ateratzeko", argitu du egileak.
Irakurleak bidaia eta abenturaren historia txikian present izateko merituak pilatu zituzten izenak aurki ditzake orrioaldeotan, horietako batzuen ibilerak EL PAÍSen argitaratu zirela, liburuaren egileak berak idatzitako artikulu sortan. José María Murga (1827-1876), Mairu Bizkaitarra ezinenez ezaguna egin zena, Marokon barrena ibili zen eta ezohiko interesa erakutsi zuen bertako biztanleen ohitura eta bizimodua ezagutu eta ulertzeko. Manuel Iradierrek (1854-1911) David Stanley ezagutu zuen eta afrikar kontinentean hegoaldetik iparraldera zeharkatzeko zuen asmoaren berri eman zion; "amets ederra", esan zion orduan bidaiari eta erreportari ingeles handiak. Domingo Bonetxeak (1713-1775) Tahiti Uhartea 1774an bigarren aldiz zapaldu zuen espedizioa zuzendu zuen. "Murga interesatzen zait besteak ezagutzeko izan zuen interesarengatik, baita ere Iradierren eskuzabaltasuna, eta Ibarretaren erotasun abenturazalea (Enrique Ibarreta bilbotarrak Bolivia esploratu zuen eta Pío Barojak berak jaso zituen hari egotzitako pasadizo xelebre ugari, egun Argentinako hiri batek Ibarreta du izena, haren oroimenez)", azaldu du Martínez Salazarrek liburuan jaso dituen biografiarik kutunenak aipatuz. "Nori ez ote zitzaion gustatuko Hegoaldeko Itsasoan, Ozeano Barean, egon izana garai hartan, eta ahal izanez gero, Robert Lewis Stevensonekin bat egin izana?".
Bidaia gehienak XVI eta XIX. mendeen artean egin ziren. Bidaiariek erabat arrotz zitzaizkien kultura eta mundu-ikuskerak ikusi zituzten. Adibidez, Adolfo Mentaberri (1840-1887) diplomatiko eta errontikoak idatziz utzi zuen 1870an Ekialdeko gizartea ezagutzeak eragin zizkion zirrara eta desilusien berri, Viaje a Oriente liburu ezagunean. "Ile beltz luze txirikordatua, oin itxuragabeak, begi urratu eta bular txikiko emakumeak; txakurrak eta saguak jaten dituzte; zordunek haragitan ordaindu behar diete hartzekodunei, horrelakoak jazotzen dira herriale honetan". Guztiek, jakina, ez zuten berdin erreakzionatzen ohitura ezezagunen artean eta banaka batzuei atsegin egiten zitzaizkien. "Mairu Bizkaitarra zeharo maitendu zen garai hartako Marokoren utzikeriaz", dio liburuaren egileak. Desberdintasunak desberdintasun, guztiek "zegokien garai historikoaren erakusle onak" dira eta horrexek azaltzen du Mentaberrik Txinan jaso zuen inpresioa. "XIX mendean, literatura erromantikoa modan zegoen hemen eta zenbait elitek idealizaturik zuten Ekialdea; bera ez zen feminista aurrerazalea, baina txinar emakumeen egoera ikusita, pixka bat asaldatu zen".
Beste lanak
Ángel Martínez Salazar bidaiaria izan zen idazteari ekin aurretik eta hortik etorri zitzaion gai hau jorratzeko grina -"Hobe da bidaiatzea bidaiak kontatzea baino", dio horretaz galdetzen zaionean-; eta orain, berriz, "bidaia-liburuak irakurriz" kontsolatzen dela aitortzen du. Ikuspegi horretatik, bidaiazaletasuna ulertzeko modu asko daudela dio, "bidaiariak bezainbeste". Aurretik historia ardatz duten liburu ugari argitaratu ditu, (Presencia Alavesa en América y Filipinas eta El señor de Itzea, besteak beste), guztiak "etxean edukitzea" gustatuko litzaiokeen gaiei buruzkoak.
Aurrekoak bezala, euskal bidaiarien ibilerei buruzko kronika gaztelaniaz sortu zen, baina argia ikusten lehena euskarazko itzulpena izan da; eta horretaz arro dagoela aitortzen du autoreak. "Nire lagun euskaldunei egindako omenaldi txikia da, nahiz eta jakin badakidan erdal egilea naizela".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.