Euskal erromantze linguistika aztergai Bilbon
Euskal eremuari buruz egindako hizkuntzalaritza ikerlanak ezagutzera ematea. Horixe da Eusko Ikaskuntzak antolaturik, hilaren 27tik 29a bitartea Bilbon egingo den Euskal-Erromantze Linguistika I. Jardunaldiaren helburu nagusia. Antolatzaileek diziplinaren alderdi hirukoitza kontuan hartu nahi dute: euskara, erromantze aldaerak eta hizkuntza ukipena, hala gaur egungo ikuspegitik nola historikotik.
Hala, txosten, komunikazio eta lan mahaiko eztabaiden bidez, dokumentu iturrien tratamenduari eta berrikuntza metodologikoari dagozkien alderdi guztiak bildu nahi dituzte antolatzaileek, bereziki hizkuntza azterketa, edizioa eta corpusa eratzea helburu duten azken teknologien erabilerari dagozkiona.
Jardunaldiari hasiera emango dion hitzaldian, María Teresa Etxenike Valentziako Unibertsitateko irakasleak Euskara eta inguruko erromantzeen arteko harreman historikok: egina eta eginkizuna gaia jorratuko du. Beste zenbait hizlari ere euskararekin zuzen-zuzenean lotutako gaiez arituko dira. José Ignacio Hualde University of Illinoiseko irakasleak euskarazko azentuazioari buruko ikerketen egungo egoeraz jardungo du. José Antonio Frago Zaragozako Unibertsitatekoak, berriz, erromantze testuetan aurkitutako elebitasun aztarnak aztertuko ditu.
Lazarraga
Jardunaldien antolatzaileek nabarmendu dutenez, gaur egun arlo honetan diharduten ikertzaileek interes bizia dute bi hizkuntza elkarrekin bizi diren egoera eta hizkuntz-komunitateak aztertzeko. Ildo horretan, esparru horretara hurbildu nahi dute mintegi honen bidez.
Egitarauan nabarmentzen den beste interesgune nagusia agiri ondarea berreskuratzeko lanak dira. Arlo horrek duen garrantziaren erakusle, Rosa Miren Pagola Deustuko Unibertsitateko adituak Lazarragaren eskuizkribua aztertuko du, hizkuntz ikuspegitik. Hitzaldiak Lazarragaren eskuizkribua: grafiak, hotsak eta hitzak izango du izenburutzat.
Hain zuzen ere, gai hauek euskal-erromantze hizkuntzalaritzari dagokionean duten garrantzia ikusita, jardunaldi hauek antolatzeko ekimena bultzatu zuen Eusko Ikaskuntzak. Deialdiak izan duen arrakasta begi-bistakoa da, Euskal Herrian Filologia alorrean diharduten bi unibertsitateetako adituak ez ez ezik -EHU eta Deustukoa- Espainia eta AEBetako beste unibertsitate batzuetako ordezkariak etorriko baitira.
Azkenik, jardunaldietan hizkuntzalaritza alorrarentzat propio sortutako teknologia berrien erabilgarritasuna erakutsi nahi dute. Hala, besteak beste, testu bilketa, informazioa berreskuratzeko sistemak, testu analisia eta itzulpengintzan egindako aurrepenen berri emango dute.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.