_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Mintzo galduen soinuak

Lurraldeko euskalki guztietako hiztunen grabazioak biltzen ditu Nafarroako Fonotekak

Berealdiko pribilegioa da gaur egun Fidela Bernat uztarroztarrak Erronkariko euskaraz ikasi zuen Gabon-kanta hau entzutea: "Guazen aingerurieki. / Baduaz arzaiak / arkanxalieki / aren ipelaia / gaur kantatzera. / Lasterrez oinez / gore erregearen / xakin al lironez / Xinko Semearen / ea sortu zenez / adoratzera/ Jesus Behelenen". Uztarrozko euskalkia aspaldi galdu zen arren, bere horretan entzun ahal dugu Nafarroako Gobernuaren Euskararen Fonotekan, Nafarroako Euskaldunen Mintzoak bilduma osatzen duten grabazioei esker.

Erreminta informatiko honek, azken 40 urteotan Nafarroako euskalki guztietako hiztunekin grabatutako 3.000 ordu baino gehiago biltzen ditu.

Fidela Bernat Erronkariko euskararekin batera hil zen, baina Zaraitzu eta Aezkoa aldean ozta-ozta dirauten euskalkietako eta Nafarroako gainerako euskara-barietateetako hiztunek, antzinako usadio eta bizimoduaren testigantza utzi ahal izan dute.

www.fonoteka.com helbidera sartuz gero, ikertzaile eta euskaltzaleek Nafarroako Fonotekako fondoetara jo dezakete -Administrazio Publikoen Nafar Institutuaren Iruñeko egoitzan kokatuta dagoena- . Denetariko bildumek osatzen dituzte fondo hauek. Zaharrena Rudolf Trebisch austriarrarena da, Euskaltzaindiak Suitzatik ekarri eta digitalizatua. Berrrienak, aldiz, Xorroxin Irratiarena -Jose Maria Satrustegi, Orreaga Ibarra, Iñaki Camino eta Patziku Perurena ikertzaileek eskainitakoak- Esan Erran Irratia, Irulegi Irratia edota Irati Irratian bildutakoak eta Nafarroako toponimia eta dialektologia ikertzeko zenbait proiekturi lotutakoak.

Sisteman gordetako datuei esker, zehaztasun osoz jakin dezakegu zer den grabazioetan parte hartutako hiztun haiengandik gaurdaino bizirik iraun duena.

Hala ere, momentuz ez dago grabazio horiek entzuterik, ez eta transkripzioak PDF formatuan irakurtzerik ere, webgunean esekitako aldian-aldiko lekukotasun batzuk izan ezik.

"Kasu honetan, ez da teknikaren errua izan", azaldu du Julen Calvok, Nafarroako Gobernuko Euskara Zerbitzuko zuzendariak. "Aurretik, patente, marka erregistratu eta jabego intelektualaren inguruko negoziazioa itxi eta Internet bidezko sarbide kontrolatua behar dugu", gaineratu du.

Euskarri digitala

Proiektua Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzak eta Euskal Kultur Erakundeak bultzatu dute, horretarako 340.000 euroko inbertsioa bideratu dutela. Material guztiak digitalizatuta daude, baina orain, sarbideak mugatzeko sistema bat abiarazi nahi dute, gako erregistro baten bidez.

Fonotekak Louis Lucien Bonaparte printzeak egindako euskalkien sailkapena hartu du oinarritzat, Orotariko Euskal Hiztegian ezarritako zuzenketak erantsiz: Baztan, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkariko nafar euskalkiak, Nafarroako gipuzkeratzat jotzen diren Burunda eta Etxarri-Aranatzeko hizkerak eta Gipuzkoako goi-nafarrera, Bonapartek Irungo goi-nafarrera izenaz bataiatu zuena.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_