Aho literatura, diskoz disko
Ikastolen Elkarteak euskal lirika, narratiba eta dramatika kantuz eta bideoz biltzen dituen bi CD kaleratu ditu
Noizbait inoren ahotik irten eta herriaren oroimenak artelan bitxi baten antzera gorde izan duena; horixe omen da ahozko literatura, eta halaxe gelditu da gordeta Ikastolen Elkarteak ekoizturiko CD-Rom bikoitzean.
Ezin da ukatu literatura ia soilik liburuen orrialdeetan topatzen dela, baina baliabide berriek aukera zabalak eskaintzen dituzte egun. Honela, bi CD-Rom berrioi esker, literatura -ahozkoa, kasu honetan- testuetan zein abesti eta bideeotan dasta daiteke.
Oraingo hau lan itzela izan da. Jokin Azkue eta Xabier Etxabe aritu dira hemendik eta handik ahozko literaturaren antologia biltzen, bideoak eta kantak aukeratzen; Xabier Kaltzakortak, bitartean, ipuinak eta leiendak bilatu ditu; Jon Kortazarrek balada zaharrak ezkutalekuetatik aterarazi ditu; Mikel Mendizabalek, ezinbestean, bertso alorra jorratu du; eta Lurdes Otaegiri egokitu zaio dramatika munduan barneratzea.
Antton Kazabonen laguntzaz eta Iñaki Lekuonaren zuzendaritzapean, ikasle gazteei zuzendutako zein dibulgaziorako lana osatu dute. Ahozko literatura gustuko duen edonor sar daiteke bi disko hauek gordeta duten mundura. Irudiak, gehien bat, ETBk azken urteotan landu dituen erreportaietatik atera dituzte, bai eta Ikastolen Elkarteko Bideoteka, Xenpelar Dokumentazio Zentroa eta Labayru Ikastegitik ere.
Ez dago esaterik lana hutsetik hasi zutela. Bertsolaritzan, esaterako, azken urteetan batik bat, lan itzela egin da historia biltzearren. Aldiz, kopla zaharrak, dekorazio olerkiak edota xaribariak aurkitzeak lanak eman ditu. Kasu batzuetan, hitz horiek kantuan jasota ez zirelako, egungo abeslari edo bertsolariengana jo behar izan dute, hala nola, Mikel Laboa, Pantxoa eta Peio edo Benito Lertxundirengana, Esan liteke disko berezi moduan ere erabili daitezkeela bi CD-Rom hauek.
Lurdes Otaegik, edukiaren koordinatzaileak dioen bezala, sarri askotan abestiak entzuten ditugu eta jakin ez nondik datozen edo zer diren. Lan honekin, ikaslea zein kantuzalea has daitezke asmatzen doinu ezagun horien nondik norakoak.
Sailkapena egiterakoan, Ikastolen Elkarteak bi adar nagusi ezberdindu ditu: batetik, lirika, narratiba eta dramatika, eta bestetik, tradizioz datorren ahozko literatura eta tradizioz ez datorrena. Zatiketa honi kasu eginez, tradizioz datorren lirikan atsotitzak, igarkizunak, dekorazio olerkiak, kopla zaharrak, eresiak eta XVIII. mendeko kantuak ditugu. Tradizioz ez datorren lirikan, aldiz, bertsolaritza.
Narratibak, berriz, istorioak kontatzen ditu, benetakoak zein asmatuak. Tradizioz datorren narratiban ditugu eresiak, baladak, ipuinak eta elezaharrak, eta tradizioz ez datorrenean, bizitzako esperientziak eta kontamolde tradizionalak.
Azkenik, dramatika atalak herri antzerkiaren ondarea aztertzen du. Bizimodu tradizionalarekin zerikusia duen alorra da hau, taularen gainean antzezteko egokia: inauteri garaiko tragikomediak, herriko gorabeherak eta esamesak kritikatzeko egiten ziren xirabariak edota Zuberoako maskaradak dira tradizioz datorrenak. Pastoralak eta eredu melodramatikoak ez datoz tradizio bidetik, egile jakin edo ezezagun batzu sortuak baizik.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.