_
_
_
_
Entrevista:ANDER MANTEROLA | Labayru Ikastegiko zuzendaria

'Iker mundurako gunea sortu du Labayruk'

Ia hamarkada bi darama Labayru ikastegiaren zuzendaritzan eta gutxi barru kargua utzi beharko duela aitortu digun arren, lanean 'hil arte' jarraituko duela adierazten du zeanuritarrak. Liburuak bere 'maitale ezkutuak' direla esaten du Labayruko sortzaileak. Gaztetan, Teologia Ikasketak egiten ari zela osabak bere liburutegi oparoaren katalogoa egiteko eskatu zionean zaletu zen liburugintzan. Hala, apurka-apurka bere 'amets ezkutua' osatzea lortu du: Euskal Biblioteka, dagoeneko 60.000 aletik gora biltzen dituena. Labayruk 1977. urtetik aurrera, Euskal Herriaren kultura balioak zabaltzeko eta sendotzeko egindako lanaz mintzatu gara behar hori gertu-gertutik ezagutzen duen Ander Manterolarekin.

'Euskararen egoera kulunkan dago, gehiago ikasten delako baina ez erabiltzen'

Galdera. 25 urte bete ditu Labayruk baina gogoratzen al duzu zelakoak izan ziren hasierako urteak?

Erantzuna. Euskararen arloan 1970.ean hasi ginen, eta handik bi urtera ikastaro bat antolatu genuen Barandiaranen babesean. Lehenengo ikastaro hartara 20-30 lagun joan ziren. Hurrengoetara, berriz, 80-100 eta gero ia 700 lagun ere. Egun 12.000 lagun pasatzen dira gure ikastaroetatik. Etnografiari dagokionez ere, esan beharra dago lan apala zela. Nahi handia zegoen baiana ez zegoen dirulaguntzarik, hasierako laguntzak 1974an lortu genituen. 1977ko otsailaren 23an, ekimen pribatuaren bidez, Bilboko Elizbarrutiaren babesean sortu genuen Labayru ikastegia. Helburu nagusia Euskal Herriaren kultur balioak garatu eta eguneratzearen alde izango diren zereginei ekin eta zerbitzuak eskaintzea da.

G. Urte asko pasa arren, Labayruk tinko eusten dio bere filosofiari.

E. Behin eta berriz darabilgun ideia da; 'Hurbiletik hasi urrunera joateko'. Hau da, dakigunetik ez dakigunera, ahozko hizkuntzatik idatzizkora, Bizkaieratik batuara. Gertuen daukaguna ezagutzea da abiapuntua gero Euskal Herri osora eta hortik mundura zabaltzeko. Euskal Biblioteka ere horrela osatzen hasi ginen, gure gertuko idazleen lanak bilduz eta egun 60.000 aletik gora ditugu. Egun, Europa eta Espainia guztiko lurraldeen bibliografia daukagu.

G. Zenbat arlotan banatzen dira ikastegiaren ekintza-ildoak?

E. Orotara lau sail ditugu: Hizkuntza Arloa, Etnografia, Euskal Biblioteka eta Argitalpenak. Hizkuntza sailaren barruan Mikel Zarate Literaturako Iker Mintegia, euskera eskolak eta Itzulpen Zerbitzua ere badaude. Izan ere, Hizkuntza Arloan irakaskuntza eta iker arloa lantzen ditugu. Irakaskuntzari dagokionez, itzulpen ikastaroak, Euskal hizkuntza eta literaturako ikastaro bereziak, irakasleak trebatzeko saioak, Herri Administrazio eta erakunde ofizialentzako ikastaroak, material didaktikoa eta ikasteko metodoak eta enpresentzako zerbitzuak eskaintzen ditugu. Labayru Ikastegiak 1981etik eten barik behar egin du hizkuntzalaritzan eta itzulpengintzan gaztelaniatik euskerara eta alderantziz. Argitalpenei dagokionez, Litterae Vasconicae eta Idatz & Mintz aldizkariak ditugu eta 150 lan argitaratu ditugu. Lan handia egin dugu itzalean zeuden bizkaitar idazle ospetsuen lanak biltzen.

G. Noizko bukatuko da Euskal Herriko Atlas Etnografikoa?

E. Hamahiru urte daramagu horrekin, 1988an hasi ginen Atlas Etnografikoa egiteko kanpainarekin. Bost bilduma kaleratu ditugu eta laster seigarrena argitaratuko dugu Medikuntza eta Albaitaritzaren ingurukoa. Oso lan mardula da, Euskal Herri mailako ikerlan sendoa eskatzen duena. Guztira 14 bilduma izango dira, beraz oraindik bide luzea daukagu.

G. Nola baloratuko zenuke Labayruren bilakaera?

E. Guk hizkuntza arloan egindako lana oso emankorra den arren esan beharra dago ez garela bakarrak, gizarte baten emaitza garela. Nik uste dut iker mundurako gune bat sortu dugula. Bestalde, euskara eta batez ere bizkaiera prestigiatzeko lan handia egin dugu, bizkaiko euskarari aukerak emateko batasunarentzat. Gaurko euskal kultura pentsagaitza zen duela 20 urte. Dena den, nire ustez euskararen egoera kulunkan dago, geroz eta gehiago ikasten delako baina erabilera ez delako indartu. Euskara kalean ikasi beharko litzateke.

G. Euskalkiei dagokionez, zer ekarpen egin diezaioke bizkaierak batasunari?

E. Bizkaian oraindik lotsa dago bere euskalkia erabiltzeko. Konplexu hori osatu behar da. Labayruk bere ikastaroetan gaitz hori sendatu du, baina oraindik lan handia dago arazotxo hori konpontzeko.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_