Euskarari ekin dioten atzerritarrak
Aldrebesa dela eta, euskara ikastea ezinezkoa dela diote askok. Atzerritar ugarik mintzatzen dute, ordea
Nagusitzen garenean hizkuntzak ikastea ez da batere erraza izaten, are gutxiago bakoitzaren hizkuntza amarekin zer ikusirik ez duten hizkerak badira. Hala ere, bada horrelako erronken aurrean kikiltzen ez dena ere. Euskara hizkuntza aldrebes eta bihurria dela diotenak ez dira gutxi, askok ere ikasteko ezinezkoa dela diote. Ez da ordea egia, izan ere euskaraz mintzatzen ikasi duten atzerritarrak ez dira gutxi. Horren adibide Thamer Birawi palestinarra, Alison Brown ingelesa edo Geneva Ayara iparamerikarra ditugu.
Thamer Birawi 42 urteko palestinarra da. Zazpi urte daramatza Tolosan. Erroman ere hamar urte eman zituen eta han italiera ikasi zuen. Euskal Herrira etorri zenean, ez zuen zalantzarik izan, eta euskaraz ikasiko zuela erabaki zuen. Thamer, bere ama hizkuntzaz gain, arabiarra hain zuzen, beste bost hizkuntzatan mintzatzen da: ingelesa, italiera, alemana, gaztelera eta euskara. Euskal Herrira etorri zenean ez zekien ez euskaraz ez gazteleraz baina bigarren hizkuntza ikastea askoz ere errazagoa suertatu zitzaion, italieraren antz handia baitu.
Tolosara joan baino lehen ez omen zuen Euskal Herria ezagutzen. Thamerren hitzetan 'herri bat ezagutzeko bertara joan beharra dago eta bertako jendea ezagutu behar da'. Zergatik erabaki zuen euskara ikastea? Thamerrek dioenez 'Zergatik ez? Nahiz eta gazteleraz hitz egin nezakeen, Euskal Herria ezagutzeko euskara jakitea beharrezkoa da. Inork ezin du leku bat ezagutu, bertako hizkuntza ezagutzen ez badu'. Euskal Herrira etorri zenean jakin zuen Thamerrek euskara existitzen zela baina ez zuen ezerk kikildu. Euskaldunen bihotzetara iristeko euskara beharrezkoa zela uste du Thamerrek eta martxan jarri zen. Tolosara iritsi zenean euskara ezagutezina zela esan zioten, ezin zela ikasi. Horregatik lehen bi urteetan ez zen hizkuntza ikastera ausartu, baina azkenean euskaltegian urtebete eman zuen eta gero kalean ikasi du. Bere izaeraren aurkakoa zen Euskal Herrian egotea eta bertako hizkuntza ez ikastea. Horregatik euskarari aukera bat ematea erabaki zuen eta ikasi egin du. Orain egunerokotasunean bi hizkuntzak erabiltzen ditu, bai euskara, baita gaztelera ere.
Alison Brown Manchesterren jaio zen duela 35 urte. Donostian hamar urte daramatza eta Bilboko Ugasko Nazioarteko Egoitzako zuzendaria da. Filologia Klasikoko ikasketak amaitu zituenean, Euskal Herrira etorri zen gaztelera ikasteko asmoaz. Urte beterako etorri bazen ere, hamar urte daramatza honez gero Euskal Herrian. Alisonen hitzetan 'hizkuntza ezberdinak ikastea asko gustatzen zait eta gaztelera ikasteko asmoz etorri nintzen Donostiara. Bertara iritsi nintzenean ordea, euskara entzun eta Euskal Herriko mintzaira zela jakin nuen. Herrialde batetara joatean bertako kultura eta hizkuntza ezagutzea beharrezkoa dela pentsatzen dut eta euskara ikasteari ekin nion. Hizkuntza entzun nuenean, kalean nahiz lagun artean, izugarri gustatu zitzaidan, belarrira oso atsegina iruditu zitzaidan eta ikasi nahi nuela erabaki nuen'.
Alisonek hasieran oso zaila iruditu zitzaiola aitortzen du. Arauak eta sintaxia zeharo ezberdinak izanik, ez zitzaion batere erraza iruditu. Ingelesez ordu bat aritzen zen lagun batekin eta hark trukean, euskara irakasten zion beste ordubetez. Orain Unibertsitatean ikasten du Euskal Irakaslegoa izeneko Departamentuan hain zuzen ere. Gaztelera errazago ikasi zuela aitortzen du eta euskara ikasteak zailtasun ugari dituela. Ikasten jarraitzen du ordea eta gazteleraz hobeto mintzatzen duela dioen arren, euskaraz hitz egiten ahalegintzen da, gustuko baitu.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.