_
_
_
_
Gaiak

Hizkuntzaren zailtasun nagusiak gainditzen

Edozein hizkuntza mintzatzen eta idazten ikasten ari den edonork zailtasun eta traba ugari gainditu behar izaten ditu. Horrez gain, euskara inguruko hizkuntzekin zer ikusirik ez duen mintzaira izanik, gainerako hizkuntza ugaritako erreferentziak ez dira baliagarriak izaten euskaldunen hizkuntza ikasteko. Hasieran arrotz samarra den arren, gaindi daitezkeen zailtasunak direla argi dute ikasle zein irakasleek.

Mertxe Mujikaren AEKko Bizkaiko Didaktika Arduradunaren iritziz, ezer ez dakiten ikasleen artean badira ezberdintasun batzuk. Mertxek dioenez 'Euskal Herrian bizi direnak badituzte abantaila batzuk; beti ere, belarria egina dute eta elementu soziokulturalak ere ezagutzen dituzte. Atzerritarrek ordea, zailtasun gehiago izan ditzakete, batez ere hasieran, ez baitute hizkuntzaren corpusa ez eta testuingurua ezagutzen'. Hala ere ezberdintasun hauek berehala gainditzen dituzte. Mertxeren hitzetan 'ikasle gehienek, duten hizkuntza ama dutela, berba egiteko garaian izaten dituzte zailtasun nagusiak. Hizketan hasi ostean arazo guztiak gainditzen dituzte'. Horrez gain AEKko Bizkaiko Didaktika arduradunak ez du uste beste hizkuntzek baino zailtasun gehiago dituenik euskarak. 'Mito ugari daude, aditza dela, hitzak direla edo sintaxia dela. Nik ez dut uste euskara ikastea, alemana nahiz frantsesa ikastea baino zailagoa denik'. Metodologia ere asko aurreratu da, erabilera nahiz praktika bultzatzen da. Bizitzaren egoera arruntetan murgildutako praktikak bultzatzen dira. Mujikaren aburuz 'egungo metodología guztiz komunikatiboa da, egoera errealetan oinarrituta eta hizkuntza tresna komunikatibo bat dela kontutan izanik. Horixe da nire ustez hizkuntza bat ikasteko modua'.

Euskara zaila dela? Mujikaren ustez ama hizkuntza gaztelera izanik, katalana ikastea errazagoa izango da baina ez du uste hizkuntza bat bestea baino zailagoa denik. Bakoitzaren ohitura eta gogoaren arabera ikasten da hizkuntza bat. 'Euskal Herrian euskara ikasteko testuingurua dugu: komunikabideak ditugu, prentsa, irratia, telebista... Kalean ere euskaraz mintza gaitezke eta honek asko laguntzen du. Bakoitzaren gogoaren arabera ikas daiteke euskaraz mintzatzen. Eginahalaz, urtebetean ikasi dutenak ezagutzen ditut nik'.

Idahoko euskara eskolak

Geneva Ayara Idhaokoa da eta sei hilabete daramatza Lazkaoko euskaltegian euskara ikasten. Egunero sei ordu eskaintzen dizkio hizkuntzaren ikasketari nahiz eta eskoletatik kanpo ere ez duen praktikatzeko betarik galtzen. Oraindik ikasi beharreko ugari duela dio baina nahiko ongi ulertzen duela. Sorterritik euskara ikastera etorri zen, Boiseko Ikastolako irakaslea baita eta euskara ikasi nahi du gero sorterrira ikastolan haurrei euskara irakasteko. Genevak 31 urte ditu eta ingelesaz eta euskaraz gain, ez du beste hizkuntzarik mintzatzen. Amerikarrak aitortu duenez euskara ikastea oso zaila da. 'Ez du ingelesarekin zer ikusirik eta hizkuntzaren egitura ulertezina da. Hitzen segida egokia egitea oso zaila da eta aditzak ere behar bezala deklinatzea asko kostatzen zait'.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_