_
_
_
_
Tribuna:GAIAK
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Indarrak batzea beharrezko

1965ean Durangoko Andra Mari elizaren arkupetan, xume baina ilusioz gainezka, I. Durangoko Euskal Liburu eta Disko azokari ekin zitzaionetik makina bat euri bota du. Arkupeko horma izoztuetatik, karpapeko goxora igaro gara, orduko 18 erakusmahaietatik egungo 235 izatera. Eta euskal liburugintzaren bilgune eta erakusleiho ezezik, 35 urteko garapenaren adierazle ere bada Durangoko azoka. Izan ere, idazle, itzultzaile, argitaletxe eta langintza honekin zerikusi zuzena zein zeharkakoa duten eragile guztien aldetik, ahalegin nabarmena egin dugu euskal liburugintza sektorea aro berrietara egokitzeko, merkatuaren premiei erantzuteko, profesionalizatzeko, modernizatzeko...Honela, euskal liburuen produkzioari eta honen kalitateari dagokionez garapen esanguratsua eman da: batetik, titulu kopurua ugaritu egin da, eta bestetik, edizioen eta idazlanen maila ere asko hobetu da.

Argitaletxeok ahalegin nabarmena egin dugu, hautaketa prozesua tentuz zaintzen, diseinuak eguneratzen, inpresioa fintzen eta liburuen promozio eta sustapena zabaltzen. Era berean, euskararen erabilera gero eta normalizatuagoa da: idazle eta itzultzailea aiseago moldatzen da bere lanean eta irakurlea ere ohituago dago irakurtzera eta kalitatea eskatzera.

Kosta egiten da, hala ere, garai berrietara egokitu eta puntako eta kalitatezko produktuak kaleratzea. Internet eta teknologia berriek sortzen dituzten ohituretara egokitzeak argitaletxeoi inbertsio eta neke asko eskatzen digu nahiz eta ari garen hainbat proiektu abian jartzen. Baina horrek bezainbesteko kezka sortzen digu hainbat neurrik: testuliburuen salneurriaren deskontu librea jada indarrean da eta horrek liburuen prezio librea ekar lezake. Ondorioz, gainazal handiak kontrolatuko dute sektorea eta argitaletxe txikiak eta, batez ere, eremu txikiko hizkuntzetan argitaratzen duten argitaletxeak nabarmen kaltetuko dira.

Gaur gaurkoz, gainera, ikus-entzunezkoen eta multimedien nagusigoaren aurrean, gero eta ahalegin gehiago egin behar da euskal liburugintzak aurrera egin dezan. Argitaletxeak, idazleak zein sektorearekin zerikusia duten eragile guztien indarrak norabide berean jartzea beharrezkoa den bezala, ezinbestekoa da administrazio eta erakundeen laguntza ere. Finean, eremu urriko hizkuntza eta kultura garapenak, kulturaren aniztasuna bultzatuko du eta honek gizartearen aberastasuna dakar ezbairik gabe.

Olatz Osa Elkarlanean argitaletxeko kidea da.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_