_
_
_
_
GAIAK

Tolosa, ahotsaren hiriburu

Urtero astebeteko iraupena baino ez du, baina egun horietan Tolosa bezalako herri txiki eta lasaiak goitik behera aldatzen du bere ohiko bizimodua. Donostian Zinemaldiarekin gertatzen den modura, Tolosak bere soinekorik dotoreenak janzten ditu aste horretan, eta herriko txoko guztiek Abesbatzen Lehiaketa ate-joka dagoela dakarte gogora. Aurtengoa 32. edizioa da, eta azken urteotan bezalaxe, Europako Sari Nagusiaren zirkuitoaren barruan dago. Ostiraletik aurrera, lau kontinenteetatik etorritako koroak ariko dira Tolosan, eta guztien artean, Hondarribiko Eskifaia eta Iruñeko Aizaga abesbatzak dira etxeko bi ordezkariak.Miguel Ceberio, Donosti Ereski abesbatza eta Et Incarnatus orkestraren arduraduna izateaz gain, Eskifaia koroaren zuzendaria da. Duela bi urte inguru hartu zuen ardura hori, eta sortzez Tolosarra izanik, herriko lehiaketan parte hartzea "oso berezia" dela dio. "Tolosako Lehiaketak nigan izan duen eraginari esker naiz gaur egun zuzendari", gaineratzen du berak. Ceberiok betidanik oso lotura estua izan du Tolosako Lehiaketarekin. Azken 15 urteotan, besteak beste, Tolosara lehiatzera datozen abesbatzen laguntzaile edota Leidor Antzokiko eszenatokiaren arduradun nagusi modura aritu da, Euskaldunon Egunkaria-n saioen kritikak idaztearekin batera.

Carlos Gorricho, aldiz, Aizaga koroaren zuzendaria da. Bere kasuan, Nafarroako Abesbatzen Federazioko presidente karguak dakarren ardura gehitu behar zaio lan horri. Aizaga duela 10 urte inguru sortu zen, baina, batik bat, azken hiru urteotan aritu izan dira buru-belarri lanean. Tolosan estreinakoz parte hartuko dute Iruñeko koroko abeslariek, jada maila bereko lehiaketa batean (Italiako Gorizian) aritzea zer den dakiten arren.

Gorrichoren esanetan, Aizaga abesbatzaren helburua "lan duin bat" egitea da. "Gu amateurrak gara", aitortzen du, "badakigu Tolosan irabazterik ez dugula, edota oraindik, lan ugari dugula aurretik. Beraz, etxean parte hartzeak ardura eta presioa sortu arren, gure kasuan ez da horrenbesterainokoa". Eskifaian, berriz, bestelako asmoak dituzte. "Lehiatzea sanoa da nire ustez", dio Miguel Ceberiok. "Zuk duzun maila eta arerioek izan dezaketena ahaztu gabe, lehiatzearen erronka horri eustea positiboa dela iruditzen zait", azaltzen du berak.

Italia, Frantzia, Hungaria eta Bulgariako beste bostekin batera, Tolosakoa da Europan A maila duen lehiaketetako bat. Ildo honetan, horrelako txapelketa hain gertu izatea "guztiz onuragarria" dela dio Gorrichok. "Tolosan abesteaz gain, lehiaketa honetan parte hartzen duten abesbatzek Euskal Herriko beste hainbat herritan kontzertuak ematen dituzte", gogoratzen du. "Horrela, beste herrialdeetan egiten duten lanaz jabetzeko eta horri esker ikasteko aukera izaten dugu koroen munduan lanean aritzen garen guztiok".

Miguel Ceberioren aburuz, berriz, munduko talderik onenak Tolosako Lehiaketan parte hartzeak bere alde onak eta txarrak ditu. Etxean bertan kororik onenak entzun eta euren lanaz gozatzeko aukerarekin batera, euskal abesbatzen artean askotan Tolosako Lehiaketak sortzen duen errespetua "handiegia" dela nabarmentzen du. "25. ediziotik aurrera, ahots nahasien sailean, euskal abesbatza bakar bat ere ez da Tolosan aritu. Hori ulertezina da. Euskal Herrian Joko Olinpikoak antolatu, eta bertan euskal ordezkaririk ez izatea bezalakoa da hori".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_