Selecciona Edición
Conéctate
Selecciona Edición
Tamaño letra

Merkatua sortu

Donostiako Zinemaldiaren inguruan Asterix eta Obelix-en filmaz gainera besterik ere aurkezten da euskaraz, urteroko ohiturari jarraituz. Estreinaldi aipagarriena, ziurrenik, Banpiro txikia alemaniar pelikularena da, euskaraz gazteleraz baino lehenago ikusi ahal izango dena, gainera. Baina euskaraz bikoiztutako zinemak gainditu beharreko oztopoak ditu oraindik aurrean, nagusiena arlo ekonomikoari dagokiona. Euskarara bikoizketak beste edozein hizkuntzatara bezainbeste kostatzen du, baina hortik atera daitekeen etekina, momentuz behintzat, urriagoa da. "Horrek behartzen du oraingoz horrelako lanak laguntza ofizialekin baino ez egitera", azaltzen du José Luis Rubiok.

Bere esanetan, "helduek, haurrek ez bezala, ez dute zinema euskaraz ikusteko ohiturarik. Horregatik, lehenengo merkatua sortzeko ahalegina egin behar da, aurrerago berak sostengatu dezan gastu hori. Hala ere, eskakizun hori sortu araztea gauza erraza ez dela izango iruditzen zait, aipatu zailtasun ekonomikoengatik".

* Este artículo apareció en la edición impresa del Lunes, 25 de septiembre de 2000