Eskema poliziakoa, gizartea erretratatzeko
Modu askotara agertzen da nobela poliziakoa gure artean. Igaro dira garai haiek zeinetan nobela poliziakoaz esateko genuen bakarra zera zena: diferentzia handiak zirela nobela beltza eta nobela poliziakoaren artean; bata iparamerikarra zela, bestea, berriz, europarra, hark gizartearen zikina erakusten zuela, honek, ostean, zelai berdetuz inguraturik zeuden jauregi berezietan krimena igarkizun bihurtu zuela. Bazegoen beste iritzi nahikoa zabala ere, ia ezinezkoa zela gure artean nobela poliziakorik egiterik, azken batean, heriotza eta borroka batera ulertzen zuen jendea egonik. Eta horrela zihoan mundua. Gero, beti gertatzen dena gertatu zen, bazirela idazleak nobela poliziakoak egiten zituztenak. Eta moldeak aberasten joan ziren gure artean, generoaren mugak zabaldu arte.Baziren idazleak nobela poliziakoak egiten, genero hori landu gabe zegoela euskal literaturan eta horren normalkuntza nahi bagenuen, nahi edo nahi ez, genero guztiko ereduak behar genituela esanaz lanean ari zirenak. Ironiaz, neurosi sindromeko nobela poliziakoak deitu ohi ditu adiskide psikiatra batek. Hau da, horrelakorik ez daukagu, bada, horrelakoak egin beharko ditugu, lemapean idazten duten idazleak gogoratuz. Xabier Gereñok lan handia egin du bide honetatik, literatura publiko zabal batera hedatu gurarik (bada hori amestu ez duen idazlerik?), sindromea bera ere gainditu arte.
Bada parodian oinarrituriko nobela poliziakoa gure artean. Moldez edo arauz, pertsonaia, detektibea, desastre hutsa da, eta nobela poliziakoaren ordez, umore nobela izatera heltzen da. Ez dakit eremu horretan sartzen den Mintegik egin duen Esker mila, Marlowe. Gogoan dut gogoko izan nuelako, ordea. Javi Cillerok, berak, Hollywood eta biok lanean, badu ipuin bat edo beste Marloweren itxura desitxurosoan oinarritutakoa, nahiz eta hemen parodiaren gainetik harrigarrizko generoa nagusitu zaion.
Gotzon Garatek eginiko lana ez da ahaztekoa, aspaldi generoa landu gabe badu ere. Inguru sinesgarrietan kokatzen saiatu da bere nobela beti, eta zenbaitetan euskara aberatsa ere balio izan digu. Beste aldetik, inoiz ez du ezkutatu zeintzuk ziren bere iturri amerikarrak.
Feminismoaren ildotik ugaritu egin dira detektibea emakumea den nobelen moldeak. Sara Paretsky edo Sue Graftonen detektibeak (Victoria Warshawski eta Kinsey Millhone) emakumearen ikuspuntua erabiliz marraztu dute gizarte baten aurpegia. Itxaro Bordak ere bide bera lantzen du, eskema poliziakoa gizarte baten egoera adierazteko asmoz.
Azken saioaldi benturosoa Edorta Jiménezena izan da, Baleen berbaroan nobelan. Thriller historiakoaren bidetik jota, aspaldi Ecok egin zuen moduan, baina diferente, irtenbide ederra eman dio gure arteko nobelagintza poliziakoari. Beste horrenbeste egin zuen Jon Alonsok Katebegi galdua nobelan, non liburu baten lapurketa adierazten zen.
Gaur, beraz, nahiko urrun gaude "molde bi besterik ez" agertzen zituen girotik: edo Agatha Christie edo Raymond Chandler izatera behartuak ginen garaia. Gizartea aberastu zaigu, eta aberastu era berean errealitatea atzemateko gure idazleen erretratu makinen objektiboak.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.