_
_
_
_
Reportaje:GAIAK

Euskal eleberri ilunenak

José Antonio Loidi Bizkarrondoren Amabost egun Urgainen da euskaraz jatorriz idatzitako lehen polizia eleberria, Gotzon Garate idazlearen esanetan. 1955. urteko lan honen ondoren genero beltzean murgiltzen jarraitu duten euskal egileak badira, noski, Harkaitz Cano edo Jon Alonso aipa daitezkeelarik euren lanak kaleratu dituzten azkenekoen artean. Gotzon Garate bera genero hau gehien landu duenetarikoa da, eta gaiak interesa pizten duenaren adierazgarri uda ondoren kaleratzeko asmoa duen liburua da, Atzerriko eta Euskal Herriko polizia eleberria tituluduna.Hiru polizia eleberri mota daude Gotzon Garatek eginiko azterketan azaltzen denez. Lehenengoa, asmakizun saila deitzen duena, hilketa baten inguruan egituratutakoa izango litzateke, eleberriaren pisua hiltzailea nor izan den aurkitzean datzalarik. Bigarrenak, Beltza izenpean bil daitekeenak, gizartea ezagutzera ematea du helburu, gizartearen zikinkeri edo ustelkeriak batik bat. Eta azkenik, John Le Carre edo Raymond Chandler bezalako idazle ospetsuak eman dituen espioitzaren atala dago. "Munduan gehien irakurtzen diren liburuak polizia eleberriak dira, estatistika guztiek argi uzten dutenez", dio Garatek. "Hori, edozein pertsonak, bere bizitzako aldi batean behintzat, mota honetako lanak irakurtzen dituelako gertatzen da. Lan on bat denean, noski. Eta badago beste alderdi aipagarri bat, istorio hauek zinemara eramanez gero izaten duten arrakasta. Nobela beltza modu egokian zinemara eramaten denean oso arrakastatsua da".

Más información
Eskema poliziakoa, gizartea erretratatzeko

Molde finkoak

Generoa hain landua egoteak, ordea, ekarpen berriak egitea zaila bihurtzen duela aitortzen du Garatek. "Istorioa berria izango da aldioro, baina moldeak aldatzea oso zaila da. Horregatik, ondo idatzia egoteak berebiziko garrantzia du". Hoberen idatzita daudenak dira, hain zuzen, aipatu gabe ezin utzi diren Igela argitaletxearen bildumako eleberriak, mundu osoko genero beltzeko lan esanguratsuenen itzulpenak eskaintzen dituztenak.

Susa argitaletxeko Gorka Arresek dionez, ez da ohikoa polizia eleberria jasotzea argitara emateko. "Hor daude Harkaitz Cano-ren Pasaia blues eta Jon Alonsoren Katebegi galdua, baina ez da sarritan iristen mota honetako lanik". Arreseren ustetan, generoa oso landua eta ereduak oso finkatuta egonik, sortzen duen interesa ere mugatua da. "Alderdi literarioari begiratuta ez da atraktibo handiena eskaintzen duena. Kontsumo aldetik genero estimatua da, ordea. Gertatzen dena, genero masifikatuak lantzen dituztenak idazle profesionalak izaten direla da, horretaz soilik bizi direnak, eta euskaraz apenas aurkituko duzu horrelakorik".

Canoren eleberriak baditu poliziakoaren itxurak, baina bai Arresek eta bai idazle berak ere kategoria honetan baino gehiago beltza deritzonean kokatzen dute Pasaia blues, generoaren ezaugarrien gainetik pertsonaiak lantzen direlako. "Nire ustez, gehiago da aitzaki formal bat benetan generoko eleberri bat egin nahi izatea baino, eta beste hainbeste esango nuke Jon Alonsoren Katebegi galdua-z", azaltzen du Gorka Arresek.

Gotzon Garate, Deustuko Unibertsitateko irakasleak, genero beltza aztertzeaz gain landu ere egin du, 1977. urteaz geroztik hainbat eleberri argitaratu duelarik, Esku leuna, Elizondoko eskutitzak eta 17. ediziora iritsi den Izurri berria, besteak beste. "Sinesgarritasuna oso garrantzitsua iruditzen zait", dio, "eta idazterakoan, gainera, bizitzak berak eskaintzen dizkizu gertakaririk harrigarrienak, ez duzu asmatzen ibili beharrik". Urtero New Yorken igarotzen dituen bi hilabeteek material pila ematen diote Garateri, baina Bilbo, Goizueta edo Donostian kokatzen dituen eleberrietan ere irakurleak sines ditzakeen pasarte eta egoerak eratzen saiatzen da egilea.

Sinesgarritasunaren inguruan, hain zuzen, komentariorik egin izan diote Canori Pasaia blues-en kontatzen dituen hainbat pasarte medio. "Young Play-en egindako boxeo konbatea kontatzen dut, adibidez, baina hori gertatu egin da, ez dut nik asmatu. Egia da gertakizunen nire alderako aukeraketa egin dudala, baina ia guztiak errealitatetik hartutako gauzak dira". Dena den, genero beltz zale amorratua ez dela dio. Are gehiago, mota honetako liburuak baino hobeto ezagutzen dituela filmak. Bere eleberriak bi irakurketa maila dituela azaltzen du egileak. "Alde batetik, hari polizial horren jarraipena, eta bestetik, pertsonaien garapena".

Generoa irakurlearengan pentsatuz aukeratu duela dio, eta baita Euskal Herriak eman dezakeen materiala nahikoa ustiatua ez dagoenaren irudipena duelako. "Orain bai, hasi dira hainbat lan kaleratzen, baina orain arte ez da gehiegi erabili eta gehiago eman dezakeela uste dut". Bestalde, tonu beltz horrek pertsonaien tratamendu berezi bat errazten duela dio Canok. "Haien hizkera biluzia erabili dezakezu, pentsamenduak adierazteko modu gogorra. Halako filosofia bat dago mota honetako pertsonaien atzean eta oso erakargarria gertatzen zait, munduaren nolabaiteko ikuspegi pesimista".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_