_
_
_
_

Bidaiarien oroimenak

Jon Arretxek Afrikara egin zuen lehenbiziko bidaia "gogorra" Tu-babu izenburupeko liburuan pausoz-pauso azaltzen duena da. Aurretik ere kontinente hartan izana zen arren, Arretxek bizikleta bidelagun bakar gisa hartuta lurralde horren gertuagoko ikuspegia lortu nahi zuen, eta, batez ere, basamortuan barruratu. Halako batean turista baino, bidaiari izatea nahiago zuela erabaki eta bideari ekin zion, bueltatzeko txartelik gabe, betirako beste lurralde horretan gelditzeko aukera irekiarekin. "Turistak badaki noiz joan eta noiz etorriko den, epeak zehaztuta ditu, badaki zeintzuk bisita egingo dituen han eta etxerakoan lagunei egindako argazkiak erakusteko irrikan dago".Inguru honetan Afrikari buruz dagoen ikuspegia orokorrean desegokia dela irizten dio Arretxek. "Erdi gaizkile edo gizarajotzat hartzen ditugu, eta Afrika hori baino askoz ere gehiago da". Bertako biztanleen abegikortasun "itzela" azpimarratzen du bidaiari honek, eta baita kanpotarrei harrera egiteko modua ere. "Daukaten gutxi hori ezer ezen truke eskaintzeko prest dagoen jendea da oro har, apala eta lasai bizi dena". Afrikarren izaera umil horrengandik asko ikas daitekeela deritzo, eta baita erakusten duten "bizitzarekiko patxadaz" ere. Munduan zer dagoen ikustera irteteari zeharo gomendagarria deritzo, "batez ere aspaldi honetan euskaldunok bizi dugun giro nazkagarriak itsutu egin gaitzakeelako, eta ikuspegi zabalagoa izateak laguntzen duelako gauzak ulertzen".

Afrikako esperientzian, hala ere, ez zitzaion dena erraza gertatu . Bidean zehar beldurra, gehiegizko hotza eta beroa, gosea eta gaixotasunak jasan behar izan zituen, unean benetan larritzen duten sentsazioak. Baina behin igaro ondoren, "barruan uzten duen poza oso gauza positiboa da; horren une larriak pasatzerakoan hondoratu edo bestela sendotuta ateratzen zara".

Hainbat herritan bertako haurrek ikusten zuten lehen gizon zuria izan zen Jon Arretxe, eta horrek ere sentsazio berezia eragiten duela aitortzen du. "Hor norbera sentitzen da arraro. Leku turistikoetatik ibili ez nintzenez, ume askok ez zuten sekula gizon zuririk ikusi eta ni agertzean beldurtu egiten ziren eta batzutan negarrez hasi ere bai".

Bidaia hauen inguruko diapositiba eta hitzaldiak hemen eskaintzen dituenean, Arretxeren entzuleengan harridura handien sortzen duen puntua bakardadea da. Baina hauxe da berak maite dituen gauzetako bat, hain zuzen. "Hortxe dago gakoa: ezberdintasuna. Sentsazioak ez lirateke berdinak beste norbaitekin joanez gero. Imajina ezazu basamortuan zeruari begira etzanda zaudela, isiltasun osoan. Horrek duen lilura, beste norbaitekin hitz egiteko aukera izango bazenu, guztiz hautsiko litzateke. Eta bestalde, jendea, bakarrik ikusten zaituenean, errazago hurbiltzen da".

Sarritan aurpegia zomorroz josita zuela eta zikin artean ibiltzen zen, "baina azkenean ohitu egiten zara, gauza guztiekin gertatzen den bezala. Horrelako bidaia baten amaieran, ikuspegi askoz ere zabalagoa, dena ulertzeko erraztasun handiagoa eta barruan, pixkanaka asimilatuz doazen sentsazio eder asko gelditzen zaizkizu, bizitza gehiago estimatzen da".

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
Suscríbete

Regístrate gratis para seguir leyendo

Si tienes cuenta en EL PAÍS, puedes utilizarla para identificarte
_

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_