_
_
_
_
Reportaje:

Barandiaranen zinea berreskuratuz

Balio etnografiko handia eta eguneroko bizitza erakusten duten bere filmaketak berritu ditu Euskadiko Filmategiak

"José Miguel de Barandiaran pertsona serio eta jakintsu baten moduan irudikatu izan dugu beti. Aitzitik, Gasteizko Agirre Seminarioan haren ikaslea izan zen Serafín Esnaolak pertsona alaia eta dinamiko bezala oroitzen du Aita Barandiaran. Proiektore bat omen zuen eta bertan antolatzen zituen zine emanaldiak, Charles Chaplin eta modu horretako filmak proiektatuaz". Euskadiko Filmategiko zuzendaria den Pello Aldabazabalen hitzak dira aurreko hauek. 1998. urtearen amaiera aldean, José Miguel de Barandiaran Fundazioak ataundarrak 1928tik 34era bitarte filmatutako pelikula batzuren berri eman zion Filmategiari. Hamar latatxoetan, 16 milimetroko formatuan filmatutako pelikulak zeuden. Film horien egoera kaxkarraren erruz, berregituratze prozesuari ekitea beharrezkotzat jo zen.Banaka-banaka, gerra zibil aurreko garaietatik latetan gordeta zeuden 44.160 fotogramak txukundu egin behar izan ziren: "Pelikulak José Miguel de Barandiaran Fundazioa eta Filmategiaren diruarekin berregituratu ditugu. Pelikula motagatik, eta jatorrizko irudiak ahalik eta gutxien zigortzeko, internegatibo bat egin genuen, filma etorkizunerako gorde ahal izateko. Geroxeago, internegatibo horretatik ateratako kopiak landu ditugu kontrasteak berdindu, iluntasuna argitu eta marruskadurak ezabatzeko. Filma ondo geratu da, eta, gainera, eduki aldetik ere oso mamitsuak dira Aita Barandiaranen pelikula guzti hauek".

Más información
Joseba Salegi: "Zinearen arloan kontzeptu berria behar dugu"

Film hauek, berez, Aita Barandiaranen izena daraman Fundazioarenak dira. Hala ere, irudi bitxi eta interesgarri hauek ikusi nahi izanez gero, Euskadiko Filmategiaren egoitzara jo behar da nahita ez.

Pello Aldazabalek adierazten duen bezala, filmak mamitsuak izateaz gain, umore kutsu nabarmena dute. Irudi gehienek Agirre Seminarioko eguneroko bizitza dute oinarri modura. Irudi horietan, dozenaka seminarista ikus daitezke sotana eta txapela jantzita futbolean jokatzen, Olentzero festen ospakizunak edota Barandiaranen autofilmaketa laburrak ere ageri direlarik. Irudi hauei sarrera emanaz, kartoi zenefadunak eta arbelean idatzitako hitzak ikus ditzakegu. Filmak gordetzen zituzten latetan, azkenik, Aita Barandiaranek idatzitako hainbat anotazio arazorik gabe irakurtzen dira.

Datu horiei esker dakigu non eta zein urtetan egin ziren film hauek. Serafín Esnaolaren laguntza ere izan zuten filmetan agertzen diren irudiak kokatu eta ulertzeko. Pelikulak Filmategira iritsi zirenean Aita Esnaolari hots egin eta proiekzio berezi bat antolatu zuten. Bertan, bideo kamara eta magnetofoia martxan jarri eta gero, Barandiaranen ikaslea izan zenak pelikuletan agertzen diren pertsona eta tokien berri eman zuen. Besteen artean, Gasteizko Apaiztegiko arkitektoa zen Pedro Asua azaltzen da. Eta argi nabari ez bada ere, zintetako batean Alfonso XIIIa erregea eta Aranzadi arkeologoa agertzen direla uste da. Pello Aldazabalek primeran oroitzen du oraindik Serafín Esnaolaren harridura aurpegia, bere burua filman ikusi zuenean.

Barandiaran zinegile

Badaude, bestetik, balio etnografiko handiko irudiak ere, bere gaztaroan Euskal Herriko tradizio eta ohiturak jasotzeko zuen grina frogatzen dutenak, hain zuen. Nekazal mundua isladatzen duten filmazio hauetan baserriko bizitza eta dagoeneko desagertu diren nekazal teknika eta tresnak (laia, esaterako) bilakatzen dira protagonista nagusi bezala.

Guztira, 46 minutu irauten duten pelikula hauetan José Miguel de Barandiaranek begirada zinematografikoa zuela susmatu daiteke. Adibidez, Lumière anaien asmakizun berri hark komunikazio tresna gisa zuen garrantziaz berehala jabetu zela erakusten digute pelikula hauek. Modu dokumental eta didaktikoan jasotzen zituen irudiak eta, horrexegatik, planoen luzera, enkoadraketa eta erritmoaren kontzeptuak ezagutzen zituela pentsa daitekeela diote Euskadiko Filmategiko arduradunek.

Garai hartan, zinea hizkuntz berri eta ezezaguna zen Euskal Herrian. Arrazoi horregatik, eta pelikulen kalitate ona ikusita, erabilitako materiala atzerritik ekarritakoa dela pentsatzen da. Ziurrenik, Alemaniatik, bertan ikasketak egin baitzituen Aita Barandiaranek.

Hamasei fotograma segunduko abiaduran filmatuta, eta dokumentalgilearen begiradaz, errealitatea eta eguneroko bizitza islatzeko asmoa nabari zaie irudiei. Pello Aldazabalek, hala ere, aurrekoekin zerikusirik ez duen plano bitxi bat nabarmentzen du beste guztien gainetik. "Filmetan agertzen diren irudi gehientsuenak kanpokaldean filmatuak badaude ere, badago oso berezia den planoa, errestaurazio lanari esker erdizka bada ere ikus daitekeena. Bertan, José Miguel de Barandiaranen irudia iluntasunean antzematen dugu eskuetan buruhezur bat sostengatzen duelarik".

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_