Joseba Salegi: "Zinearen arloan kontzeptu berria behar dugu"
Joseba Salegirekin izandako solasaldiak laburtzea ez da lan erraza. Kementsuki hitz egiten du zineari buruz, erantzunak eskuen mugimenduarekin lagunduz. Tabako beltza erretzen du altsasuar honek, eta ahots doinuari erreparatuz aspaldidanik egiten duela soma dezakegu. Hala ere, badu ahots doinu arrakalatu hori zuritzeko aitzakiarik. Fede erlijiosoarekin defendatzen du Ione sube al cielo filma. 20 urte pasatxo daramatza zinean lanean, horietako gehienak zuzendari laguntzaile gisa. Orain, zuzendaritzara pasa da, nahiz eta bere arrebak "zine zuzendaria edonor izan daiteke, baina zuzendari laguntzailea ez" leloa gogorarazten dion. Akaso horrexegatik ez du bere burua zinema zuzendaritzat, "zinemagile"-tzat baizik."Ezagutzen nuen zerbaitetaz hitz egin nahi nuen. Eta nik zinemagintza ezagutzen dut. Zinea gauza zabala izan arren, nire ikuspuntua bakarra da, eta, horrexegatik, nire bokazioaz hitz egin nahi nuen", dio bere pelikulan zineari buruzko hausnarketa egitera zerk bultzatu duen azaltzerakoan. "Dena den, aurretik bazegoen premisa bat: jende normala. Hauen bokazioak, ikusten ez diren ekintza normalak aipatu nahi nituen". Izan ere, Salegiren aburuz, gaur egun, "eszentrizitatearen" zinea egiten da.
Zinea negozio handi batean bilakatu dela onartzen du, eta bere funtzioen artean entretenitzearena egon arren, hori lortzeko bide bakarra ez dagoela argitzen du, Ione sube al cielo-rekin "zinea egiteko modu berri bat aldarrikatu" nahi izan dutela gaineratzen duelarik. Gainera, zinea desmitifikatu egin behar dela dio. "Zinea ogibide bat da. Nire ikasleei beti teoria hau azaltzen diet: zineari gertatu dakioken gauzarik onena "arte" kontzeptua kentzearena da. Nik pasioz hitz egiten dut honi buruz, baina langile bezala. Zineak ez du zertan artea izan beharrik, margotzen duen oro pintore ez den moduan".
Guztien inplikazioa
Film honen prozesu maila guztietara berrikuntza horiek eramaten saiatu da Joseba Salegi. Pelikula aurrekontu eskasarekin eginikoa da, eta, horregatik, "jende guztiaren inplikazioa" eskatu duela dio. Horixe izan da, bere esanetan, filmaren arrakastarik nagusienetakoa. "Hori, eta aktoreekin antzerki obra batean bezala lan egin ahal izatea. Konpainia zinematografiko baten modukoa eratu dugu, eta modu honek gidoian sakondu eta pertsonaien inguruan hausnarketa egiteko aukera eman digu. Pelikula hau egiterakoan, ez nuen merkatuaren araurik jarraitu nahi", azaltzen du.
Salegik gidoia eta istorioa Solas eta Flores de otro mundo bezalako filmeen moduan ulertzen du. 80. hamarkadako yuppismoa eta irudiaren kontzeptua alde batera uzten dituzte pelikula hauek. Lanbide hau definitzerakoan, La fuga de Segoviako esaldi bat aipatzen du berak: "Abentura eroa izan daiteke, baina abenturazalea inoiz ez".
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.