_
_
_
_
Reportaje:

Norberaren maisu

Gaur egun, Shakespeare-n edo James Joyce idazle irlandarraren liburuak euskaraz irakurtzeko aukera izateak ez digu inolako harridurarik sortzen. Badira idazle anitz literaturaren alor hau jorratzen dutenak, jatorrizko egilearen esaldiak eta bertan gordetzen diren esanahiak ahalik eta zuzenen itzultzen ahalegintzen direnak. Normalean, beraien izena bigarren maila batean aurkitzen dugu, ia ezezagunak eta ospetik urruti. Hala ere, honek ez du esan nahi egileak baino meritu gutxiago dutenik, euskararen kasuan, maila berean kokatzea ez bailitzateke gehiegikeria izango. Orain 20 urte, euskal literaturaren esnatzeak araudi gramatikal eta teknikoen beharra zegoela argi utzi zuen. Urte asko behar izan dira hutsune hura estaltzeko, eta gaur egun, askoren ustez, oraindik ondo estali gabea dago. Beraz, lehenengo itzultzaileen lana nolakoa zen imajinatzea ez da bat ere zaila. Irene Aldasoro, Koro Navarro, Gerardo Markuleta eta Koldo Biguri gaur egun lanbide honetan diharduten itzultzaileak dira, eta nahiz eta beraien ustetan oraingo egoera dexente hobetu daitekeen, aitortzen dute asko aurreratu dela azken hamar urte hauetan. Lehen, itzulpenak egiterakoan bakoitzak bere kabuz aritu behar izaten zuen, ez baitzegoen inolako irizpide finkaturik. Ordutik hona lanbide honetako profesionalek prestakuntza formala eskatu izan dute, non itzultzaileen belaunaldi berriek ikas dezaten. Gerardo Markuletak dioenez, "egon, izan ohi dira eskola batzuk, baina berehala desagertu dira. Penagarria da Euskal Herrian itzulpen lizentziaturarik ez egotea. Katalunian, adibidez, badute halako lizentziatura, eta baita Andaluzian ere. Ondo legoke hemen antzeko zerbait sortzea". Egun, Euskal Herriko Unibertsitateak itzulpen master bat antolatzen du. Hala ere, itzulpen juridiko-administratibora zuzenduta dago, eta beraz, laguntza urria eskaintzen dio literatur arloari.

Más información
"Itzulpenak beharrezkoak dira"

Elkarte profesionala

Panorama honekin, itzultzaileek elkarlanean aritzeko premia ikusi zuten. 1988an Martuteneko Itzultzaile eskolak, gaur egun desagertua, Elkarte profesional bati eman zion lekukoa: EIZIE, Euskal itzultzaile, zuzentzaile eta interpreteen elkartea. Bertan, Carlos Del Olmo, elkarteko Idazkari Nagusiak dioenez, "literatur itzultzaileek babesa bilatu zuten. Bata bestearen lanak irakurri, zalantzak argitu, sarritan akordio teknikoetara heldu..., beste inon aurki ez zezaketen informazioa zen". Koro Navarroren ustez, "elkartea ni bezalako askorentzat eskola izan zen, eta atzetik zetozenei nolabaiteko norabidea aurkitzen lagundu genien, nahiz eta azkenean bakoitza zen norberaren gidari".

Gaur egun, berean jarraitzen du EIZIEk. Momentu honetan, 180 itzultzaile inguruz osatua dago. Kide guztiek Euskaltzaindiaren azken erabakien berri dute barne buletin baten bitartez eta urtero Senez deituriko aldizkari mardula plazaratzen da. Gainera, eta teknologi berriek eskaintzen duten laguntza aprobetxatuz, web orri bat eta helbide elektroniko bat jarri dute martxan, itzulpenei buruzko zalantzak argitzen laguntzen dutenak.

Baina ondo itzultzeaz gain beharrezkoa da zer itzuli izatea. Azken urteotan itzulpenek bizi izan duten igoera ez da euskarazko liburuek izandakoaren parekoa. Euskal irakurleek nolabaiteko aurreiritzia izan dute beste hizkuntza batzuetatik itzulitako liburuengan. "Hasieran egin genituen itzulpenek", Irene Aldasorok dioenez, "izan dezakete egoera honen erru zati bat, euskara purtzila erabiltzen genuen eta. Egia esan, lehengo itzulpenak irakurtzen ditudanean nolabaiteko lotsa sentitzen dut, baina noski, garai hartan ez genuen produktu hobeagoa lortzeko inolako baliabiderik". Apurka galtzen doan fama txarra da, baina oraindik ere merkatua baldintzatzen duena. Orain urte batzuk EIZIEk akordio bat sinatu zuen Eusko Jaurlaritzarekin Literatur Unibertsaleko 100 titulu itzultzeko. Akordio benetan garrantzitsua, Koldo Biguriren ustez. "Horri esker, itzulpen lanak merkatuan sartzen hasi dira. Gainera lanak aukeratuak izateko kalitate handikoak izatea exijitzen da. Merkatuak sarritan eite hau ahazten du, ohartu gabe jendeari produktu ona eskaini ezean, euskaraz idatzitako liburuetara joko duela, itzulpenak baztertuz".

Sinapen hau bultzada handia izan da dudarik gabe, zeren eta argitaletxeek alor hau aurrera eramateko intentzioa behin baino gehiagotan azaldu duten arren, momentuz eskaintzen duten aukera oso urria da. Orain arte 83 liburu kaleratu dira EIZIE eta Lakuako gobernuaren arteko akordioari esker, azkena Jon Alonsok José Saramago portugaldarraren Lisboako Setioaren historia itzulpena.

Baina hainbeste ordu jaten dituen lan honek... ba ote du errekonpentsarik? Ondo eginiko lanak ematen duen poztasunaz aparte, oso gutxi. Kontutan izanda nolako prestakuntza behar duen itzultzaile batek (hizkuntza biak primeran ezagutu eta meneratu behar ditu), diru aldetik oso txarto ordainduta dago, ezinezkoa delarik era honetako lanekin soilik bizitzea. Egoera hau hobetzea zaila agertzen da, euskal hizkuntzak duen merkatuak ez baitu, agian, gehiagorako ematen.

Hala ere, aspaldidanik eskatu duten hobekuntza jasotzekotan daude. EHUk datorren kurtsoan, edota bi urte barru, itzultzaile lizentziatura sortzeko proiektua darabil, eta bestalde, Durangon sortu nahi den Euskal Unibertsitate pribatuak ere aukera hori kontutan du. Beraz, posible litzateke epe labur batean itzultzaile lizentziatura bi izatea Euskal Herrian, baten beharrean. Zerbait bada.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_