_
_
_
_
Tribuna:
Tribuna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las tribunas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Euskara eta itzulpenak

KOLDO BIGURI

Askok ez dakite Espainiako Konstituzioa derogatuta dagoela, bai behintzat euskaraz, edo, zehatzagoak izateko, 78ko abenduaren 6ko erreferenduma baino lehen hiritarren etxeetara bidali zuten euskarazko bertsioan. Izan ere, haren Disposapen Derogatzailean, hitzez hitz hauxe dio: 3. Era berean derogaturik geratzen dira Konstituzio hontan ezartzen diren disposapen guztiak.

Hiritar euskaldunek, beraz, beren hizkuntzan derogatuta zegoen konstituzio bati eman ziotenez botua, berehala sortzen da galdera: hau ote da geroztik etorri zaigun ezinulertu guztien iturria? Ze, gauzak horrela, litekeena da baietz bozkatu zutenek Konstituzioa indargabetuta zegoelako hartu izana erabaki hori, eta ezezkoa eman ziotenek alderantzizko arrazoiagatik izatea. Tamalez, ez dirudi orduko euskaldunek euskaraz irakurri zutenik Lizarrako paktu avant la lettre baten satorlana dirudiena. Gainera, egun norbaitek erabiliko balu argudio hau Konstituzioa hemen aplikatu ezinekoa dela esateko, berehala entzungo luke balio duen bertsioa gaztelaniazkoa dela, eta honek garbi asko esaten duela: 3. asimismo quedan derogadas cuantas disposiciones se opongan a lo establecido en esta Constitución.

Ni neu lanbide honetakoa naizenez, okerrik egin gabe esan dezaket gure erakundeek sekulako arinkeriaz jokatzen dutela, oro har, elebitasunarekin. Salbuespenak salbuespen, normalean arau-legeen testuak gaztelaniaz prestatu, idatzi eta eztabaidatzen dira, eta onartu eta gero bidaltzen zaizkie itzultzaileei ahalik eta azkarren euskaraz ipin ditzaten; ondoren, alderdi politikoen ordezkariek inola ere kontrolatu gabe itzulpen horien zuzentasuna, dagokien aldizkari ofizialean ematen dira argitara, eta itzultzaileen profesionaltasunak bakarrik bermatzen du euskarazkoan ez dagoela bezperako egunkariko futbol partidu baten kronika.

Arazoa, zoritxarrez, ez da txantxetan hartzekoa. Hain zuzen ere, Konstituzioaren euskarazko bertsioarekin gertatutakoa erraz asko gerta liteke hiritarrengan eragin handia duten lege-testuekin, eta horrek nabarmenki gutxitzen du hiritar eurkadunek euskarazko testu horiengan izan behar duten segurtasun juridikoa; baina testu horiek argitaratu eta gero, inolako zuzenketarik egiten ez bazaie, baliokoak dira, eta erakunde politikoek onartu egin behar dituzte hortik eratorritako ondorioak, onak zein txarrak. Eta kontuan izan behar da gero eta jende gehiago ari dela ohitzen testuak euskaraz irakurtzera eta, hortaz, ulergarria da gero horien arabera jokatuko dutela pentsatzea, gaztelaniazko bertsioak gauza berbera dioen ala ez begiratu gabe.

Dena dela, ez betor inor gerta litezkeen ondorio txar horien errua itzultzaileei leporatzera, errua erakunde horietako egituran eta jokamoldean bilatu behar baita. Izan ere, batetik, arau-legeen testuak ez dituzte euskaraz eta gaztelaniaz batera eztabaidatzen, eta, bestetik, gure erakunde publikoetan ez dira konturatu lege-testuen euskarazko bertsioak ez lituzketela egin beharko haietan lan egiten duten itzultzaile zernahitarako batzuek, ezpada lege horietako bakoitzari dagozkion alorretako espezialista euskaldunek.Gaztelaniazko eta euskarazko testuen arteko desberdintasun larri batek iskanbila larriagoren bat eragiten ez duen bitartean ez da beharrezko neurririk hartuko. Hasteko, galdetzekoa da nolatan ez dagoen, gure Erkidegoan elebitasuna ofizialdu zenetik hogei urte pasa direnean, itzulpen karrerarik Unibertsitatean, nolatan itxaron beharko dugun gutxienez zazpi edo zortzi urte lizentziatutako lehen euskal itzultzaileen promozioak ikasketak bukatu arte, edota, nolatan ez den prestatzen lege-testuen itzulpengintzan bereziki trebatutako legelari edota ekonomistarik.

Beste horrenbeste esan dezakegu, bestalde, Justizia alorrari buruz ere, eta hor ere konponbiderik ez bada ipini ez da izan istilurik ez delako gertatu. Tamalez, abokatu euskaldun batzuek itzulpen guztien aurkako kanpaina besterik ez dute egiten, eskatu ordez ahozko zein idatzizko itzulpengintzan aritzeko espezializatutako legelariak presta daitezela auzietan jarduteko. Hortxe dago gakoa; beraz, ez du balio arazo honen aurrean sorbaldak kizkurtzeak, itzultzaileei buruz arimabeltz batek italieraz asmatu eta askok errepikatzen duten topiko malapartatu hura gogoratuz.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_