_
_
_
_
Análisis:LIBURUAK | Gaiak
Análisis
Exposición didáctica de ideas, conjeturas o hipótesis, a partir de unos hechos de actualidad comprobados —no necesariamente del día— que se reflejan en el propio texto. Excluye los juicios de valor y se aproxima más al género de opinión, pero se diferencia de él en que no juzga ni pronostica, sino que sólo formula hipótesis, ofrece explicaciones argumentadas y pone en relación datos dispersos

Klasikoa

Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako nobela klasikoaren argitalpen berria agertu da. "N" edizioa litzateke hau, berria ez balitz, zahar nahiez eta berri izan nahiez, paradoxaz, sortua.

Bada beste berri pozgarri bat: poltsikoko argitalpena egin dute. Garbi dago euskal edizioaren munduan bigarren zikloa deitzen denak ez duela modu iraunkorrik. Beste argitalpen munduan esan ohi da etorkizuna poltsikoko aleetan datzala, hor negozioak oraindik aurrera egiteko modua duela. Gure mundutxoan ez zegoen poltsikoko alerik, eta izan diren ahaleginak ere ez dira ongi aurrera joan. Baina Erein argitaletxeak atera du sorta berria: "poltsiko.e", prezio merkean eta bigarren merkatua sortzeko ahaleginean. Bada testuinguru honetan nobela honen argitalpena dugu berria.

Badirudi era bitakoak izan direla aurreko argitalpenetiko aldaketak. Batzuk originaltasunaren alde jo omen dute, eta lehen edizioan agertutakoa berriro bere sorrerara etortzeko egin omen dira: adibidez, berriz jarri dira 19 kapitulu, 20 baitziren bigarren argitalpenetik aurrera, eta gu, besteok, irakurle trebe izan behar genuenak, jakin gabe. Nire apunteen artean maitasun handiz gordetzen dut Joxe Austin Arrietak Deustuko irakasle zenean nobelari buruz egindako azterketa zoragarria. Han ere, 20 kapitulu agertzen dira aztergai.

Beste batzuk, ordea, aldaketa berriak omen dira. Berritsuak neskatxa ezagutzeko egiten dituen ahaleginak, adibidez, nahiz eta aholkulari erne batek ez omen dion utzi berritsuaren irudia nahi zuen beste agertu.

Dena dela edizio berri honek badu perla agerikoa: egilearen hitzaurre zoragarria. Pio Barojak detaileak maite omen zituen, detaile ttipi ñimiñoak, egia izan daitekeenaren isla bezala.

Eta hitzaurre horretan, egile nagusi horrek, Saizarbitoriak, ohi duen bezala bere buruaren metafora nagusia agertu du, bere testuaz arduratua, testuaren sormenaren historia kontatzen digu, bere izaera fantasmaz, iraganaren fantasmaz inguraturik.

Idazteko, mundua ulertzeko, modu berria jaio zen eleberri honekin eta bere garaian irakurri genuenok kutsatuta geratu ginen mundua idazteko, mundua ikusteko modu horrekin. Gero esango dute literaturak ez duela mundua aldatzen. Ez nahi bezala, baina aldatu egiten du!

Ramon Saizarbitoria: Egunero hasten delako. Erein. 2007. 155 orrialde. 7 euro.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_