Esanak esan
Edozein literatur sistema normalizatuan Erein-Euskadiko Kutxa Narratiba Sariak bezalakoek, edo parekoek oihartzun handia izango lukete. Ez dakit gurean horrelakorik gertatzen den, sariez jausten dena jausten dela ikusten dugularik.
Baina 2007koa Karlos Linazasorok (Tolosa, 1962) eraman du Diotenez lanarekin. Eta agian, sariaren "Narratiba" izenaren azpian nobelak espero badira ere, Karlos Linazasorok ohi duen joera bereziz, eta generoen arteko hibridismoan sinisturik, aforismo eta mikroipuinen liburua osatu du, berak maite duen larridura puntuarekin, harridura neurriarekin, ezjakintasunaren mugarekin, ironia eta tragedia, irria eta iluntasuna biltzeko ahaleginarekin.
Beltza da liburuaren azala (eta horrek ez du laguntzen kontrazaleko ipuina irakurtzen ez eta argitzen) beltza den bezala Linazasorok erakusten duen umorea.
Aforismoen atala Ars poetica bat zazpi ipuinetan deitzen da, eta, ustez, egilearen poetika bat osatzeko emanak dira. Ipuinak, irakurle honen ustetan behintzat, kontzeptuak dira, hau da, zabalkuntza narratiboa luketen ideiak.
Horrela, esate baterako, Putzuak eta Txorimaloak, Eldarnioak kontzeptuek egilearen subordinazio sistemaz hitz egiten dute, geldirik dagoenaren izaeraz alegia, eta era beran, ezinegonarenaz. Itsasargiarena eta Itzalarena sailek, ostera, kontrajarpena agertzen dute, eta era beran elkarren ondoan ari dira Ohiartzunarena eta Hagalarena apologo sortak ere.
Izan, egon, idatzi, eta etsi. Joan, etorri, eta geldi dagoenaren itzala. Oihartzuna izan eta orijinaltasuna bilatu. Eta kontraesanetan egon, izan kontraesana. Idazketa baten zirrara, hitz gutxitan esanda.
Liburuaren bigarren aldeak, Holaxe kontuk (1:43 eskalan) eskala horretan emandako ipuinak agertzen ditu. 1:43 eskala autoen miniaturetan erabiltzen den neurria baita hain zuzen ere. Idazleak, bada, eskala txikiko ipuinak eman ditu argitara. Mikroipuinen poesia orain. Intuizioa narrazio eta kontakizuna bihurturik, lanaren azpian idazlearen autoironia gordetzen delarik, Linazasoro Karlos K. bihurtuta, bere biografiaz lana emana, irakurketa idazkeraren sormen lan bikain adierazia.
Karlos Linazasoro: Diotenez. Erein. Donostia. 2007. 141. orrialde. 16,00 euro.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.