_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Elkarrizketa

Demokrazia da, dudarik gabe, elkarrizketarako zaletasun gehien duen erregimen politikoa. Politikari balio etikoak ezartzeko eta adostasunak lortzeko metodo bezala, elkarrizketa komunikazioari, ezaguerari, ulermenari, enpatiari edo akordioari datxekion ezinbesteko baldintza da. Elkarrizketa ere gehiengoaren eta gutxiengoen arteko artikulazio dinamikoa ezartzeko modua dugu, erabakiak hartzeko prozesuan aktore guztiek beraien ikuspuntuak azaltzeko eta aintzakotzat hartuak izateko aukera eskaintzen baitu. Elkarrizketak, protagonista politikoen arteko harremanak arautzeaz gain, horiek herritarrekin harremanetan jartzeko ahalmena izaten du.

Sarritan, edo gehienetan, ziurregi gaude geure marfilezko dorrean. Baina galdetzen badiogu gure buruari gutariko bakoitzaren existentziaz, edota, orain garena izateko eman behar izandako aldagai guztiez gogoeta egingo bagenu,... zer erantzungo genuke? Zaila benetan. Txunditzea baino ez zaigu gelditzen, harridura sentitu. Harridura, ezaguera guztien jatorria!

Elkarrizketa aniztasuna zentzuz bideratzeko baliabidea eta adostutako erabaki esanguratsuak sortzeko modua da. Hori horrela, esparru guztietan aldaketa sakonak ematen ari diren egungoa bezalako garai batean inoiz baino garrantzitsuagoa gertatzen da elkarrizketari eustea. Identitate anitzen aurrean ez dago desberdintasun politikoa, ekonomikoa, soziala edo kulturala era demokratikoan artikulatzeko beste modurik. Elkarrizketa balio handiko errekurtsoa da aniztasunari irtenbidea aurkitzeko unean, bazterketa, zatiketa edo indarkeria saihesteko aukera eskaintzen baitu. Bestela, bakoitzak bere berezitasunarekin unibertso bat egiten jarraituko genuke, unibertso osoan hauts-izpi bat baino ez garenean

Gizakia, osotasunean edo gizabanako bezala hartuta, bere amets, desio, desplazer, gorroto, amodio, ahulezi, grina eta abarrekin ez da perfektua. Jakin badakigu hori, eta, finean, hori da daukagun bakarra. Zerbait espero izatekotan, hortik baino ez dago ateratzerik. Ezertarako ere, berarekin kontatu beharrean gaude.

Hori horrela, kultura politikoa ez da bat-batean sortzen, are gutxiago demokratikoa izan nahi badu. Horretarako oinarri sendoak behar dira, eta, besteak beste, gobernari, herritar, erakunde eta Estatuaren arteko harremanak berdintasunean, askatasunean, tolerantzian, aniztasunean, legalitatean, partizipazioan eta, batez ere, elkarrizketan finkatzea ezinbestekoa gertatzen da.

Baina elkarrizketak baditu bere etsaiak: bakarrizketa eta axolagabetasuna, esaterako. Jarrera horiek bien arteko protagonista bat ukatu egiten dute, edo, muturreko kasuetan, elkarrenganako ukapena ere ekar dezakete. Ez dezagun ahaztu portaera horiek daudela intolerantzia guztien oinarrian.

Lo que más afecta es lo que sucede más cerca. Para no perderte nada, suscríbete.
SIGUE LEYENDO

Jarrera horien aurka aldi bereko existentzia baketsuaren eta kooperatiboaren balioa landu beharko litzateke. Bertan, herritarrek beren iritziak libreki azaltzeko premiazko bermeak izan beharko lituzkete, pluraltasun demokratikoa sendotzeko aktore desberdinen artean akordioak eraikitzeko aukera izanez. Horrela ohartuko ginateke, azken finean, gizakiok gure burua besteekin definitzen dugula. Identitatea, bizitzan zehar, besteekin ("beste esanguratsuekin" batez ere) elkarrizketan sartzen garenean agertzen da, eta besteek, beraien bidez iristen baikara baloratzen dugunera, gure identitatearen parte bilakatzen dira.

Hortaz, botere publikoak herritargo aske eta berdinaren onurak jasoko lituzke, ez baita nahiko gizabanakoek modu separatu eta anonimoan bozka egitea beraien interes pribatuen arabera. Helburua herritar bilakatu diren gizabanako horiek elkar topo egitea eta jendaurrean elkarrizketan aritzeko gai izatea da. Horrela, esparru partekatuan horretan, beraien diferentziak eta komunean dituzten ikuspuntuak azaleraziz, eztabaida demokratikoa gauzatuko da.

Gainera, elkarlanean aritzen denean, gizakiak badaki proiektu bateratuak eraikitzen. Horrela, aniztasunetik abiatzerakoan, bakoitzari zor zaion errespetuan oinarrituz, gizakiak badaki elkarrizketaren balioa eta onura praktikatzen.

Eta okasiorik balego, ez dezagun aukera hori galdu.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_