Heriotzaren atzapa-markak
Aspaldi esana dut. Bernardo Atxagak (Asteasu, 1951) bere literaturaren oinarria definitzeko erabilitako metaforak liluratu egin nau. Bere ustetan bere idazteko moduak badu zerikusirik ehungintzarekin. Goian irudia ikusten dugu, baina azpian korapiloak daude, goiko irudia ehuntzen duten korapiloak.
Teknika horren adibide nagusia da Markak. Gernika 1937 liburua. Ehunaren goialdean agertzen den irudian Gerra (In)Zibilean herri baten triskantza dago; azpian korapiloak, gizakiak heriotzak dakarren ahazmenetik ihes egiteko markak. Metafora zoragarria heriotzak suposatzen duen ahazmenetik ihes egiteko, oroimenari monumentua da lana.Saiakera honek berriro jartzen gaitu idazle nagusiaren eskuaren aurrean.
Teknikak bere narratibarako baino gehiago, iradokizunez beteriko honelako testuentzat balio duela esango nuke.
Ikuspegi antropologiko sakona (Il masso di Bormoren inguruko hausnarketa) hartu abiapuntutzat, eta gero kontakizunarekin baino gehiago poesiarekin loturik dagoen ideien elkarkidetza askea erabili, ipuinak bata bestearen ondoan jarri, herriaren errosario mitologiko bat bailitzan bezala, ezpalak ateratzen joan, eta han kontatu Asu baserriko historia, edo bere aitaren carving-aren bila Estatu Batuetara itzulitako artzainaren marra. Bizitzako anekdotak memoriaren erakusgarri. Literatura ordea, oroimenaren euskarri.
Eta idazleak...idazleak lotsaren berri ematen, César Vallejo, eta Luis Cernuda. Eta Picasso, nola ez? heriotzaren aurkako azken marra pintatzen.
Ideien loturan, irudien loturan, asmamenaren joan etorrian joriago ikusten dut idazlea marren aldeko agertzen denean baino, zeren Gernikaren inguruko gezurretaz ari denean (eta aritu behar zen) makalago ikusten dut irudimena, ez idazlea. Zer esanik ez, Luis Cernudaren bertso joriak mito handiagoa sortzen du propagandak (ajk!) irratitik emandako esaldi tristeak baino.
Saiakera ez da Gernikaz, baizik eta heriotzak sortzen digun memoria beharrez baino. Hildakoak gogoratzeko egiten ditugun markez, eta Gernika heriotza ez ahazteko marka nagusia dugu.
Bernardo Atxaga: Markak. Gernika 1937. Pamiela. Iruñea. 2007. 80 orrialde; gehi Beste marka batzuk, 133 orrialde. 17 euro faksimilarekin
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.