Abdela Taiaren hirugarren nobela itzuli du Alberdaniak
Abdela Taia (Sale, Maroko, 1973) idazlearen L'armée du Salut eleberria euskaraz irakurgarri izango da maiatzean. Alberdania argitaletxeak prest du jada haren itzulpena, gaztelerazkoarekin batera, biak aldi berean plazaratzeko asmoa baitu. Bi liburuak maiatzaren 8an aurkeztuko dituzte Donostian, egilea bertan izango dela.
Taia Marokon jaio baina Parisen bizi izan da 2000az geroztik. Herrialde horretan bere homosexualtasuna aitortzera ausartu den idazle bakarra da hain zuzen ere. Liburua Salbazioko armada izango du izenburu euskaraz, eta El ejército de salvación gaztelerako bertsioan.
"Marokon gaizki ikusiak izateko beldurra txertatzen digute, lotsa izatea", adierazi zion idazleak egunkari honi bere burua homosexualtzat aitortu zuen unea gogoan. Taiaren sorterria Tangerretik hurbil dago eta hain zuzen ere hiri horretara egindako bidaia batek argitu zion bere identitate sexuala. Hogei urte beteak zituela Genevara joan zen ikasketak jarraitzera, aspaldiko ametsa betez.
Bere literaturaren bidez gure garaiko gazte baten ibilbidea azaltzen du Taiak, Marokoko tradizioaren eta Mendebaldeko kulturaren arteko oreka-puntua bilatzeko bidaia literario batean.
Hirugarren eleberria
Taiak batere aitzakiarik gabe heltzen dio bere liburuetan homosexualtasunaren gaiari. Harrigarria badirudi ere, jokabide horrek ez dio aurkako erreakziorik ekarri Marokon, agian giro intelektualetan ezaguna baita batik bat orain arte. Idazleak frantsesa erabiltzen du literatura sortzeko. Hizkuntza horretan beste bi liburu argitaratu ditu, Mon Maroc (2000) eta Le rouge du tarbouche (2005). L'armée du Salut Patxi Zubizarreta idazleak itzuli du euskarara, eta Gerardo Markuletak gaztelerara.
Arabiar literaturaren zale petoa, Nagib Mahfuzen Mirarien kalezuloa euskaratu zuen Zubizarretak. Eta bi idazleen arteko antzik aurkitu du honetan. "Mahfuzek esaten zuen berea ez zela esaldi arabiarra, Koraneko esaldi luze hori, baizik eta europarra, laburra; Taiak ere esaldi hori erabiltzen du. Estilo europarra eta indarra ditu", azaldu du.
Donostiakoaren ondoren, Bartzelonan eta Madrilen beste aurkezpen bana egingo dute Alberdaniako arduradunek, hilaren 9an eta 10ean hurrenez hurren. Ekitaldi horietan ere parte hartuko du idazleak.
Nazioarteko egile garaikideen lanak itzultzeko argitaletxe gipuzkoarra egiten ari den lanaren baitan kokatzen da Taiaren liburua. Aurretik beste izenburu batzuk kaleratu ditu, horien artean Michael Morpurgo idazle britainiarraren Peaceful soldadua eleberria. Lydia Flem frantsesaren Lettres d'amour en héritage nobela gehituko zaio laster atal horri. Liburuak Amodio gutunak ondare izango du izenburu euskaraz, eta Cartas de amor heredadas gaztelerazko bertsioan.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
¿Tienes una suscripción de empresa? Accede aquí para contratar más cuentas.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.
Archivado En
Últimas noticias
Cataluña aprueba la regulación del alquiler de temporada y habitaciones: deberán cumplir con el límite de precio del índice oficial
El futbolista internacional ecuatoriano Mario Pineida muere asesinado a tiros en Guayaquil
La doctrina Monroe, un cheque en blanco para el intervencionismo de EE UU en América Latina
Los Mossos y la Guardia Civil registran la sede del laboratorio señalado por la fuga de peste porcina
Lo más visto
- La población de pumas de la Patagonia se dispara gracias a una presa inesperada: los pingüinos
- El Supremo ordena al ex fiscal general el pago de la multa y la indemnización a la pareja de Ayuso que le impuso al condenarle
- El Gobierno de Mazón pagó 107 millones de euros más a Ribera Salud al aumentar su aportación por ciudadano
- Carlos Alcaraz y Ferrero rompen tras siete años: “Llegan tiempos de cambio para los dos”
- Sánchez, contra la Comisión Europea: “Es un error histórico” el paso atrás con los coches de combustión




























































