_
_
_
_
Gaiak

Euskal literatura Frankfurteko sail ofizialera itzuliko da 2007an

Frankfurteko Liburu Azokaren aurtengo edizioak zenbait berri pozgarri ekarri dizkio euskal liburugintzari. Izan ere, aurtengo egitarau ofizialean parte hartu ondoren, datorren urtean berriz ere partehartze horri eustea adostu dute sektoreko arduradunek azokako zuzendaritzarekin, Jorge Gimenez Bech Euskal Editoreen Elkarteko lehendakariak jakinarazi duenez. "Bi forotan izango gara, bata itzulpengintzarekin lotutakoa, eta bestea, aurten bezala, literaturari eskainitako esparrua", azaldu du. Horrez gain, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua alemanez argitaratuko du 2007an Municheko argitaletxe batek.

Euskarazko liburugintzaren eta literaturaren ordezkariek ekitaldia egiten dute urtero Frankfurten. Aurreko urteetan Goethe unibertsitatean egin dute, baina edizio honetan azokaren egoitzan bertan aurkeztu dituzte urteko nobedadeak. Ekitaldia iragan ostegunean izan zen eta bertan Eusko Jaurlaritzako eta editoreen ordezkariek parte hartu zuten, Pako Aristi, Laura Mintegi eta Eider Rodriguez idazleekin batera. Azken honen iritziz, Frankurt "toki aproposa da gure burua ordezkatuta ikusteko".

"Oso txiki sentitzen zara eta zentzu horretan ongi dago apaltasun pixka batekin hartzea. Azoka erraldoia da. Pabilioi batetik bestera joateko autobusa hartu behar da. Inbidia pixka bat ere ematen dizu beste hizkuntzek duten pisuak, edo datorren urteko edizioko herrialde gonbidatua Katalunia izateak", azaldu du Alemaniatik iritsi berritan.

"Aurreko edizioetan editore gisa parte hartuta nengoen azokan. Beti inpresio bera izaten dut: zein pisu txikia duen literaturak horrelako ekitaldietan, liburugintzaren aldean, hango mintzagai nagusia idazleen eskubideak eskuratzeko modua baita, eta ez literatura bera", erantsi du Eta handik gutxira gaur narrazio-liburuaren egileak.

BECen parekoa

Franfrurtekoa mundu osoan egiten den liburu azokarik garrantzitsuenetakoa da. Sasoi betean da gainera, 113 herrialdeko 7.000ren bat argitaletxe eta enpresak parte hartu baitute aurtengo edizioan, inoizko partehartzerik handiena alegia.

Guztira mila idazlek baino gehiagok sortutako 400.000 izenburu berri izan dituzte eskuragarri bertara hurbildu diren literaturzaleek; 160.000 metro koadroko azalera hartu dute standek (Bilboko BECek 150.000 ditu).

Aurtengo edizioan India izan dute ohorezko gonbidatu antolatzaileek. Hori dela eta, 40 egile indiar bertaratu dira, tartean Vikram Seth eta Amit Chaudhri, India gaur egun lelopean bere herrialdearen kultur aniztasunaren berri emateko. Hain zuzen ere munduko kultur aniztasunaren eta erlijioen arteko elkarbizitza baketsuaren aldeko aldarria egin zuten antolatzaileek beraiek irekiera ekitaldian.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_