_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Ahaleginaren prezioa

Euskal idazleek 45 lehiaketa baino gehiago dauzkate aukeran literaturan jardun ahal izateko

Jokoa ez da errenta, esaera zaharrak dioenez, baina zortea hil ala bizikoa suerta daiteke literaturan lehen urratsak eman nahi dituzten idazle hasi berrientzat. Gaur egun, 45 lehiaketa baino gehiago antolatzen dira euskal literatura sustatzeko, eta guztien artean, 350.000 euro baino gehiago banatzen dituzte urtero idazlearen ofizioan trebatu nahi dutenen mesedetan.

"Nire kasuan, lehiaketek zalantzak argitzen lagundu didate", esan du Fernando Morillo azpeitiarrak. "Aspalditik neukan idazteko afizioa, baina ez nekien idazle izateko gauza izan nintekeen, ez eta liburu bat argitaratzeko nondik nora jo behar nuen ere; lehiaketei esker, afizioa ofizio bihurtuz joan zitzaidan", gaineratu du Gloria mundi zientzia fikziozko eleberri bitxiaren egileak.

Más información
Sortzaileentzako laguntzak

Antzeko zerbait gertatu zitzaion Eider Rodriguez errenteriarrari. Berak, berriz, ez zuen hainbeste zalantzarik. "Hala ere, lehiaketarik irabazi ez banu ere, ziur nago berdin-berdin ekingo niokeela idazteari", ziurtatu du Eta handik gutxira gaur ipuin bildumaren egileak.

Gauza bat argi dago: lehiaketek ez dutela kasu guztietan arrakasta bermatzen. "Aitzitik, idazleek estimazio txikikotzat jotzen dituzte orohar sariketak, eta irakurleen aldetik ere, balio mugatuko promozio-bidea dela esan genezake", argitu du Xabier Mendiguren Elizegi editoreak.

Ildo honetan, duela hamar urte, euskarazko literatur bekak sortu ziren sariketen alternatiba gisa. Arauak ere egokitu behar izan zituzten horretarako. "Sistema honek idazle eta irakurleen estimazioa lortu du, eta sariketen aldean, dirulaguntza bi zatitan ematen da: erdia, beka jaso duen proiektu irabazlea aldarrikatzen denean, eta gainontzekoa, obra amaitu eta epaimahaiaren oniritzia hartutakoan", azaldu du Mendigurenek.

Igartza beka izan zen euskal idazle gazteen lana sustatzeko eratu zen lehena, Elkar argitaletxearen, Beasaingo Udalaren eta CAF enpresaren babespean eta Mendiguren beraren koordinaziopean. Handik gutxira, idazle ezagunei zuzendutako Joseba Jaka bekak ezarri ziren, bi urteko maiztasunaz.

Julen Gabiria galdakaoarra izan zen Igartza beka lortu zuen lehen idazle hasi berria, Connemara gure bihotzetan amodio-istorio hunkigarriaz, eta lau urte geroago, gauza bera gertatu zitzaion II. Mundu Gerrako Italian girotutako Han goitik itsasoa ikusten da izenburuko proiektuarekin.

"Bekak epe eta konpromiso batzuk zehazten ditu, baina ez da enkarguzko lana", argudiatu du Gabiriak kontzeptuak argitze aldera. "Enkarguzko liburuetan gaia argitaletxeak ematen du, eta bekaren kasuan, proiektua idazlearen baitatik sortutakoa da", erantsi du.

Gabiria bera eta Igartza bekari esker literaturan lehen urratsak eman dituzten Jasone Osoro eta Karmele Jaio idazleak epaituak izatetik epaimahaiko kide izatera pasatu dira azken urteotako edizioetan.

Haiexei egokitu zitzaien irailaren hasieran Igartza bekaren IX. edizioko proiektu garailea aukeratzea: Jon Martin oiartzuarraren Bakardadeak epaimahaikideek. "Aurten, bi lan genituen Igartza irabazteko modukoak, eta honelako kasuetan, ez dakizu nolako garrantzia izan dezakeen bestearengan hartu behar duzun erabakiak", gogoratu du Gabiriak epaimahaikide izateak dakarren erantzukizunaren pisua nabarmenduz.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_