Sortzaileentzako laguntzak
Eider Rodriguezen idazle oiartzuarraren iritziz, "idazleak dira literatura egiteko ezinbesteko osagai bakarrak". Hori dela eta "liburugintza sustatzeko" baliabidetzat jotzen ditu bekak eta sariketak. "Idazleei ohiko lana utzi eta sorkuntzan murgiltzeko aukera errazten diete kasu askotan", erantsi du.
Hala eta guztiz ere, argi dago bekak eta sariketak garrantzi handiko erakusleiho bihurtu direla, batetik, talentu bila dabiltzan editoreentzat, eta bestetik, literaturaren munduan beren buruak nabarmendu edo lehen pausoak eman nahian dabiltzan idazlegai gazteentzat.
Euskal Idazleen Elkartearen webgunean (www.idazleak.org), literatura sustatzeko lehiaketa guztien zerrenda kontsulta daiteke. Guztira, 51 lehiaketa daude sartuta zerrenda horretan, horietatik sei Madril eta Bartzelonako erakunde desberdinek antolatutakoak.
Generoka, narrazioa da -eleberria, narrazio laburra eta ipuina tarteko- lehiaketa kopururik handiena duena: 23, guztira. Poesiak eta saiakerak -ikerketa barne- seina lehiaketa dituzte. Sailkapenaren azken postuan antzerkia dago, bost deialdi besterik ez baititu.
Literaturgintza suspertzeko ekimen-sorta luze horretan, sariketak nagusi dira, sei beka aipatzen baitira soilik 2006ko zerrendan. Hala ere, gerora begira beken kopurua handituz joan liteke piskanaka-piskanaka.
Ildo honetan, Debako Udalak orain arteko sariketa izaera aldatu dio Tene Mujika lehiaketari, eta aurtengo edizioan bertan, beka bihurtuta iragarri da. Euskal Herriko historia hurbila ezagutaraztea helburu duten literatur proiektuak sustatzeko asmo egin dute aldaketa.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.