Ergelkeria
Traidore bat dago Gerra-Ministerioan! Zurrumurrua, edo alarma-oihua, hobeto esanda, izurrite bat bezala zabaldu zen Pariseko 1894ko udazken hartan. Kontraespioitzak, alemaniar agregatu militarraren paperontzian, hainbat dokumentu sekretu Alemaniaren esku jartzeko eskaintzarekin ohar bat aurkitu zuen, Artilleria frantziarraren tiro egiteko Gidaliburuarena eta kanoi baten atzerapen-balaztarena, besteak beste.
Frantziak 1870 Prusiaren aurka izandako porrotaren frustrazioa eta mendeku-gogoa bizi zuen, borrokaldi armatu haren ondorioz Alsazia eta Lorrena Alemaniara pasa baitziren gerra-harrapakin gisa, frantziar nazionalitatearen zati bat botere arrotz baten esku geldituz. Frantziar nazionalismoa, Alemaniak eragindako iraina jasan ondoren, minduta zegoen, eta Armada zen hurrengo batean -beti gerraren bidez- duintasun nazional galdua bere onera ekar zezakeen erakunde bakarra. Hori guzti horrekin, frantziar ofizial batek Alemaniari sekretuak eskaintzea delitua baino gehiago zen, sakrilegio bat.
Estatu Nagusiak gertakaria familiako kontu bat bezala hartu zuen. Etxean konpondu beharra zegoen, ohore-delitua bailitzan. Ohar traidoreak Gerra-Ministerioan lanpostua zuen ofizial batengatik atera behar izan zuen. Logika jarraitzerik baino ez zegoen. Eta tiro egiteko Gidaliburua zenez, ba, espiak Artilleriako ofiziala izan behar zuen. Sinplifikazio ergela, Dreyfus afera osoa bideratu zuen ergelkeria bezalakoa, antisemitismoarekin eta esprit de corps itsuarekin nahastuta.
Ergelkeriak 1984ko urriaren hasieran ekin zion lanari, eraginkortasun handiarekin, gainera. Ministerioan lan egiten zuten ofizialak aztertu ziren eta judutar bat aurkitu zuten, Alfred Dreyfus kapitaina. Zertarako bilatu gehiago? Ofizial kristau batek, ofizial frantses orok izan behar duen bezala, ezin du sakrilegio bat egin. Judutar batek, aldiz, ezin du zintzoa izan, burgesa baita, eta, ohorearen ordez, etekinak mugitzen du. Dena garbi, afera itxita dago!
Bestalde, judutarra izatea gutxi balitz, Dreyfusen egoera pertsonalak ez zuen batere laguntzen. Batetik, Franziako armadaren barruan Artilleria Arme savant izenarekin ezagutzen zen, eta horrexegatik onartua izango zen Dreyfus bezalako kapitania, bere betaurrekoekin, bere burusoiltasun, bere intelektual itxurarekin. Bestetik, bazekien alemanez -etsaiaren hizkuntza- eta Alemanian zuen familiari aldizka egiten zion bisita. Deyfrustarrak Alsaziako Mulhouse hiri industrialeko jende diruduna ziren eta, 1859an hiria frantsesa bazen ere (Dreyfus jaio zenean), 1870 geroztik alemaniarra.
Zirkunstantzia hauek, bada, behin betiko frogak bihurtu ziren, eta bakar-bakarrik traidorearen aitorpena falta zen. Misio hau betetzeko "benetako zaldun bat" hautatu zen, bere izenetik hasita, Armand Auguste Charles Ferdinand Mercier de Paty de Clam, Capetotarren garaitik zetorren leinu bateko ondorengoa, haren iritziz.
Nobelako intrigak eta foiletoizko baliabideak erabiltzen zituen espiritu lauso eta korapilatsu horrek -Zolaren hitzetan- Drefusi, amarruak erabiliz, eskutitz bat idatzarazi zion eta ohar salatzailearen kaligrafia bera zuela ondorioztatu zuen:
-Harrapatuta zaude! Irteera bakarra duzu...- esan zion Dreyfusi pozez zoratzen, bere buruaz beste egiteko errebolber bat ematen zion bitartean.
Baina kapitainak, eskaintzen zitzaion irteera jatorra onetsi beharrean, salaketa errefusatu eta errugabea zela aldarrikatu zuen. Peritu kaligrafoak, gainera, ez zuen egiaztatu Dreyfusen erruduntasuna. Baina horrek ez zuen Du Paty kikildu, dena konspirazio bat zen, eta Dreyfus ezkerrarekin, etzanda, zutik... idaztera behartu zuen, delirio fantasiatsuaren alde agertu zen krafologo bat aurkitu arte. Guztia argi eta garbi zegoen. Oharra Dreyfusek idatzia zen, baina bere idazkera, disimuluan aritzeko, aldatu egin zuen. Horrela, aurrez pentsatutako akatsak sartuta, Dreyfusen asmoa bere idazkera beste batek imitatu nahi izan zuela azaltzea izan zen. Dena alferrik, ez baitzegoen Du Paty bezalako ikertzaile bati ziria sartuko zionik, edozein trikimailu erabilita ere.
Ez zen ergelkeria bakarra izan prozesu horretan, erruz eman baitziren. Hortik aurrera afera horren tragedia: gerra-kontseilua, biziarteko kartzela-zigorra, antisemitismoa... Hamaika urte pasa behar izan ziren fartsa hau argitu ahal izateko. Ehun urte betetzen dira.
Tu suscripción se está usando en otro dispositivo
¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?
Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.
FlechaTu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.
En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.