_
_
_
_
Reportaje:Gaiak

Bat-bateko hurbiltasuna

Euskal ahozko literatura izan dute aztergai Argentinako La Plata hiriko Unibertsitatean

Ahozko euskal literatura izan da aztergai ostiralaz geroztik La Platako (Argentina) Unibertsitate Nazionalean (UNLP), erakunde horrek eta Eusko Ikaskuntzak (EI) izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren baitan. Graduatuondoko 17 ikaslek genero horretan sakontzeko aukera izan dute, Jon Kortazar EHUko Euskal Literaturako katedradunaren eskutik. Partehartzaile gehienak literaturako ikasleak izan dira, baita kazetaritza, zuzenbide, zientzia politiko eta ingeles espezialitatetakoak ere.

Bat-bateko ahozko literatura ez zaie arrotz latinoamerikarrei, oinarri bera duten kultura-adierazpenak baitituzte lur haietan. "Euskal ahozkotasunak eta Latioamerikako zenbait kultura-adierazpenek badute elkarren antzik", nabarmendu du Martha Gonzalez Lekuona UNLPko Euskal Pentsamendu Libreko idazkari eta mintegiaren arduradunak.

Ikastegi honek euskara eredutzat hartu du Amerikako jatorrizko hizkuntzak suspertzeko

"Hor daude, adibidez, poesia erromantikoa, payador-ak (trobalarien antzekoak eta bertsolariengandik oso hurbilekoak), literatura kostunbrista eta eleberriak, beste batzuen artean", zehaztu du.

Hurbiltasun horrek azaltzen du, hein batean behintzat, ekimenak izan duen arraskata.

Mintegia bertsolaritzaren jatorritik abiatu eta gaur egungo joeretara iritsi da, tartean kopla zaharra, XVIII. mendeko amodiozko lirika eta generoaren beraren tradizioa eta transmisioa aztertu dituztela, Kortazarrek azaldu duenez. "Zergatik irakasten dugun eta interesatzen garen ahozko literaturaz, zer den ahozkotasuna, ahozkotasuna eta idatzia, eta gero genero nagusiei buruzko informazioa, baladak, lirika, pastorala eta bertsolaritza", gaineratu du.

UNLP munduan euskal gaiai buruzko ikasketa-programa espezializatuak sortu dituzten unibertsitate-mailako zentroetakoa da, Aberdeen (Eskozia), Frankfurt (Alemania) eta Renoko (AEB) Center for Basque Studies-ekin batera. Azken bi erakunde hauek, gainera, gai horiei buruzko biblioteka bana eratu dute, eta erreferentzia bilakatu dira euskal kulturara hurbildu nahi duten ikasle eta ikertzaileentzat. Horiez gain, badira beste batzuk aldi baterako ikasketa-programak martxan jarri dituztenak, gehienetan euskal herri-aginteekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenen bidez.

La Platako unibertsitateari dagokionez, beste bi proiektu bultzatzen ari da. Horietako lehenak UNLPko bertako ikasle askok dituzten euskal abizenen jatorria aztertzea du helburu, "bereziki iazko graduatuondoko ikaskeenak, 2005ean ehun urte bete baitziren unibertsitatea sortu zela", katedrako arduradunak zehaztu duenez.

Besteak Hegoamerikako jatorrizko hizkuntzekin du lotura. Hain zuzen ere, euskararen beraren egoera eta bilakaera aztertu nahi dituzte, beste hizkuntza horiei aplikatzeko asmoz. "Horretarako bilerak egiten ditugu hizkuntza horien hiztunekin, euskara Europako hizkuntza txikia izanik, honen esperientziak hurbiltzeko helburuarekin", erantsi du.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_