_
_
_
_
Gaiak
Columna
Artículos estrictamente de opinión que responden al estilo propio del autor. Estos textos de opinión han de basarse en datos verificados y ser respetuosos con las personas aunque se critiquen sus actos. Todas las columnas de opinión de personas ajenas a la Redacción de EL PAÍS llevarán, tras la última línea, un pie de autor —por conocido que éste sea— donde se indique el cargo, título, militancia política (en su caso) u ocupación principal, o la que esté o estuvo relacionada con el tema abordado

Uda

Aldiro berritu beharra dago hiztegia edo bestela hiztegiko altxorrean gordeta dauden zenbait hitz. Uda, esaterako: oporraldi. Edo uda, bizitza erraza, Janis Joplinek, gure gaztaroan, kantatzen zuen moduan. Summertime and the livin?is easy. Udaldi, udalde.

Udaldia mito bihurtu dugu, beste gauza asko bezala. Udak bere zentzurik osoen eta beteena haurtzaroan izan duelako, gaztaroan iraun duelako, eta desagertu delako gero, heldutasunaren zantzuak, zuhaitzaren lehen hostoak eta bizarreko lehen ile zuriak bezala, azaltzen hasitakoan. Haurtzaroaz eta gaztaroaz oroitzen garen neurrian oroituko gara udako aldi joanaz. Nostalgia, agian. Itzulera, behinik behin, orainetik iraganeko Itakara, Ulises bezala, sortutakoan baino jakintsuagoa, noski, biziago eta biziatuagoa ere bai, bizitzaz, jakina, bizitako biziaz.

Nostalgia kutsakorra da, guregana etortzen baita mendez mende, uhartez uharte, itsasoz itsaso. Nostalgia engainatzailea da, esperantzaren kandela pizten baitu gugan, eta itzaltzen berehala; haizerik gabe, askotan. Nostalgia ahaltsu eta tiranoa da, biluzik eta armarik gabe, arnasarik gabe uzten baikaitu iraganaren erresuma lainotsuan. Nostalgia zauria da, erdibitzen gaitu eta gure zati bana bultzatzen, bata iraganera, bestea gerora, abantadan. Ez dago bakerik. Erdibitzen ditu, era berean, gure denbora oraina eta gure geografia gaurkoa; marrak eta aduanak jartzen dizkigu, eta ordaintzera behartzen, ez diruz, oroiminez baizik. Egia delakoan, haurtzaroaren eta gaztaroaren ipuina onartzean, oroimenaren gezurra onartzen dugu.

Uda ez zen izan gogoratzen dugun bezalakoa. Deus ez zen izan gogoratzen dugun bezalakoa. Oroimenak idatzi egiten du, bere erara, gertatutakoa, fantasiaren zaldian balihoa bezala. Haurtzaroa ere ez zen izan gogoratu nahi dugun bezalakoa, baina gogoak, seguru asko, iragana edertzeko beharra du, bera ere horrela edertzen baita, ustez bederen. Eta usteak garamatza bere bidetik, itxuraz itxura, azalez azal, doluz dolu. Baina ezin esan ustea ustel okerra denik orain, haurtzarotik eta gaztarotik urrun gaudelarik. Egia denik ere ezin esan.

Luzeak ziren udak, oso luzeak. The long and winding road, Beatlesen kantak irudikatzen zuen mundua bezala, bizitzaren bidea bezala, koskaz eta errebueltaz betea. Ekainaren bukaeran, Sanjoanak baino lehen amaitzen genituen eskolak. Ate bat irekitzen zitzaigun, orduan; nora jotzen zuen ez genekien atea. Zeharkatzen genuen eta aurkitutakoa ez zen lurralde ezagun eta menderatua, espazio ezezagun, menderakaitz eta arrotza baizik. Ezerezaren lurralde hutsa. Egun batetik bestera zer egin ez genekiela geratzen ginen, uholdearen ondorengo gizon-emakumeak bezala, gerra ondorengo biztanleak bezala, eskolarik gabeko umeak, zuritasunaren lurralde itxian. Horixe izan zen lehen bereizketa, lehena izanagatik sakonena ausaz. Gero beste batzuk etorriko ziren, baina lur emankorrean jo izanagatik, loratu ziren ederki, eta eman ere bai bere igaliak. Lehen mina bezala, ezin hartaz ahantzi. Hauskortasunaren irudia zitzaigun, bizitza hauskorra zela adierazten zuen seinale ezabagaitza. Bizia nolabait amaitzen zela sentitzen genuen, eta beste bizi berria sortzen zitzaigula, eta gu izuz eta beldurrez. Udako atea noiz itxiko, udazkena noiz etorriko. Aspertu egiten ginen, eta asperra zitzaigun, erbestea bezain arrotza, bekatuetan bekatuena, madarikazioetan gorrotagarriena. Aurre egiten genion eta gainditzen gintuen. Hartaz ez arduratu, eta guk gainditzen bera.

Argitasunak bazterrak bustitzen zituen, gorputzak inguratuz, gozatuz, bigunduz. Baina gorputzak ezin ezerezetik deus sortu. Gorputza bera ezdeus bilakatzen zen, ibilian baino gehiago arrastaka ibiliz, burdina baino gogorragoa zen denboran zehar. Etsai genituen orduekin adiskidetzen saiatzen ginen, gehiegitan lortzeke. Orduak beren bidetik joaten baitziren, gugandik aparte.

Gorputzak beste gorputzak zituen bilatzen, bere hutsa bete nahiz, baina beste gorputzak ere hutsik zeuden, uda bezain hutsik.

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo

¿Quieres añadir otro usuario a tu suscripción?

Si continúas leyendo en este dispositivo, no se podrá leer en el otro.

¿Por qué estás viendo esto?

Flecha

Tu suscripción se está usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PAÍS desde un dispositivo a la vez.

Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripción a la modalidad Premium, así podrás añadir otro usuario. Cada uno accederá con su propia cuenta de email, lo que os permitirá personalizar vuestra experiencia en EL PAÍS.

En el caso de no saber quién está usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contraseña aquí.

Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrará en tu dispositivo y en el de la otra persona que está usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aquí los términos y condiciones de la suscripción digital.

Archivado En

Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
Recomendaciones EL PAÍS
_
_